154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2014ko uztailaren 17ko 230/2014 ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako industriarako lurzoruko 7. sektoreko S7.1 eta S7.2 exekuzio unitateak borondatez birzatitzeko proiektua, Martzillako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Martzillan, 2014ko uztailaren 18an.–Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1410413