154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2014ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean egin aldaketak betearaztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2014ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1410541