154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2014ko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Hirigintza Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren 5.2 artikuluan, bertan atal berria sartzeko, testu hau duena:

Familia bakarreko etxebizitzetan eraikuntza osagarri irekiak (ataripea) arautzea.

Ataripe hauek ondoko ezaugarri eta baldintzak bete beharko dituzte:

  • Azalera eraikigarria edo oinplanoko okupazioa, gehienez ere 30  m². Lurzatiaren zabalera okupatzen ahalko du, eta gehienez ere 5 metroko sakonera.
  • Gehieneko garaiera gailurrera: 3,50 metro.
  • Estalki maldaduna, teilako akabera duena.
  • Zura euskarriko egituran edo bistakoa.
  • Irekia izen beharko da, ataripe moduan (mehelinetan izan ezik).
  • Ez zaio etxebizitzari gehitzen ahalko.
  • Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuratzetik bi urte iragan beharko dira, gutxienez, eranskinak etab. eraikitzeko lizentzia eskatu ahal izateko.
  • Lurzatian eraiki gabeko zatiak 30 m²-ko azalera baino gutxiago badu eta zabalera 3 metro baino gutxiagokoa, %100 estaltzen ahalko da.
  • Debeku da ura aldameneko lurzatietara isurtzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Irurtzunen, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1410563