154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Eginkizunak eskuordetzea

Pablo Miranda Tabernak, Goizuetako alkateak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako ebazpen hau eman du:

“2014ko abuztuaren 1etik abuztuaren 18ra arte Goizuetako Udalako alkatea, Pablo Miranda Taberna, kanpoan izanen dela ikusita.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluaren edukia ikusita, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean.

Eta aipatutako Erregelamenduaren 44. artikuluan aipatzen diren eskuordetze hori gauzatzeko beharrezkoak diren prozedura eta formaltasunak kontuan hartuta;

EBATZI DUT:

1. Legez eskuordetzen ahal diren eskumen guztiak lehen alkateorde Daniel Oyarzabal Larrabururen esku uztea, 2014ko abuztuaren 1etik abuztuaren 18ra arte, biak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Goizuetako Udaleko lehen alkateorde Daniel Oyarzabal Larrabururi. Ebazpen honek ondorioak izango ditu adierazitako daten bitartean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

4. Ebazpen honen berri ematea Goizuetako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin.

Goizuetan, 2014ko uztailaren 29an.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1410820