2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Bake epailea izendatzeko prozeduraren hasiera
2014ko maiatzaren 30ean, aditzera eman zen bake epailearen kargua hutsik zegoela. Horregatik, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du bake epailearen kargua betetzeko prozedura hastea.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2014ko uztailaren 25an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1410879