154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, 1 eta 2. aldaketak behin betiko onetsi zituen, aho batez, 2013ko langileen plantilla organikoan. Horiek jendaurrean egon ziren 2014ko 83 eta 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean eta maiatzaren 9an, hurrenez hurren. Lanpostua honela gelditu da: Kontu-hartzailea. Funtzionarioa. Hutsik. B maila. Ordainsari osagarriak: %35 bateraezintasunekoa, %20 lanpostukoa eta %8 lanaldiaren luzapenekoa.

Orobat, ezinezkoa izan denez lanpostu huts hori betetzea, Olga Martínez Celaya gaitzea jardunean ari dadin Zizur Zendeako Udaleko kontu-hartzailetza lanean, lanpostu horrek berezko dituen eskubide ekonomikoekin; hura bukatzean, bere jatorrizko lanpostu finkora itzuliko da Udaleko kontabilitateko aholkulari gisa, haren titularra baita.

Plantilla organikoan egin aldaketa honen behin betiko onespenaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurara zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegira zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegira zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1410476