154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lekunberriko Envasados Eva, S.A.U. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Lekunberriko Envasados Eva, S.A.U. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100211012014) aztertu da, Erregistro honetan 2014ko ekainaren 24an sartu zena. Enpresaren legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2014ko ekainaren 5ean izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko ekainaren 27an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ENVASADOS EVA, S.A.U.REN HITZARMEN KOLEKTIBOA

I. KAPITULUA

Eremua

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen hau Lekunberriko “Envasados Eva, S.A.U. enpresaren plantillako langile guztiei aplikatzen zaie.

2. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen honek, ondorio guztietarako, 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta 7 urteko iraupena izanen du, 2016ko abenduaren 31 arte.

Besterik gabe, 2016ko azaroaren 1ean salatuko da.

Salaketa egun horretatik aurrera, negoziazio mahaia eratu beharko da hilabeteko epean.

Aurreraeragina, 2012ko otsaileko erreformak indarra hartu aurreko araudian xedatutakoaren arabera. Alde horretatik, hitzarmen honek indarra izaten jarraituko du, bere arauzko klausuletan, hitzarmen kolektibo berria izenpetu arte.

II. KAPITULUA

Ordainsariak, diru-laguntzak eta eskersariak

3. artikulua. Ordainsariak.

Soldata taula bat ezartzen da, enpresan gutxieneko gisa aplikatzeko, eta eranskin gisa gehitu zaio hitzarmenari.

Gutxieneko soldata horiek ondoren adierazitako moduan berrikusiko dira, eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izenen dituzte ondorioak:

1. 2009. urtean: %0

2. 2010. urtean: %0

3. 2011. urtean: 2010. urteko KPI nazionala = %3,0.

4. 2012. urtean:

a) 2011. urteko KPI nazionala = %2,4.

b) Mozkinen kargurako paga: langile bakoitzaren urteko soldata gordinaren + %1,5; betiere, mozkin garbiak beharko dira 2012ko ekitaldian kontu-sail hau estaltzeko, kotizazioak barne; paga eta zenbateko hauek ez dira inoiz finkagarriak izanen. 2013ko ekitaldian ordainduko da.

5. 2013. urtean:

a) 2012. urteko KPI nazionala; betiere, mozkinak izan beharko dira 2012an.

b) Mozkinen kargurako paga: langile bakoitzaren urteko lansari gordinaren + %1,5; betiere, mozkin garbiak beharko dira 2013ko ekitaldian kontu-sail hau estaltzeko, kotizazioak barne; paga eta zenbateko hauek ez dira inoiz finkagarriak izanen. 2014ko ekitaldian ordainduko da.

6. 2014. urtean:

a) 2013. urteko KPI nazionala; betiere, mozkinak izan beharko dira 2013an.

b) Mozkinen kargurako paga: langile bakoitzaren urteko lansari gordinaren + %1,5; betiere, mozkin garbiak beharko dira 2014ko ekitaldian kontu-sail hau estaltzeko, kotizazioak barne; paga eta zenbateko hauek ez dira inoiz finkagarriak izanen. 2015eko ekitaldian ordainduko da.

7. 2015. urtean:

a) 2014. urteko KPI nazionala; betiere, mozkinak izan beharko dira 2014an.

b) Mozkinen kargurako paga: langile bakoitzaren urteko lansari gordinaren + %1,5; betiere, mozkin garbiak beharko dira 2015eko ekitaldian kontu-sail hau estaltzeko, kotizazioak barne; paga eta zenbateko hauek ez dira inoiz finkagarriak izanen. 2016ko ekitaldian ordainduko da.

8. 2016. urtean:

a) 2015. urteko KPI nazionala; betiere, mozkinak izan beharko dira 2015ean.

b) Mozkinen kargurako paga: langile bakoitzaren urteko lansari gordinaren + %1,5; betiere, mozkin garbiak beharko dira 2016ko ekitaldian kontu-sail hau estaltzeko, kotizazioak barne; paga eta zenbateko hauek ez dira inoiz finkagarriak izanen. 2017ko ekitaldian ordainduko da.

Sozietatearen kontuak auditatu eta onetsi ondoren ordainduko da mozkinen kargurako paga.

Enpresak konpromisoa hartzen du ahalik eta gehiena saiatzeko hilabeteko ordainsariak ondoko datetan pagatzeko:

1. Lehen seihilekoan, hilabete bakoitzeko 10. eguna baino lehen.

2. Bigarren seihilekoan, hilabete bakoitzeko 5. eguna baino lehen.

4. artikulua. Nominako kontzeptuak.

1. Oinarrizko soldata.

2. Soldataren osagarria (plus finkagarria eta konpentsazio plusa xurgatzen ditu).

3. Antzinatasuna.

4. Garraioa.

5. Asistentzia.

6. Gaueko lana (dagoenean).

5. artikulua. Aparteko eskersariak.

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek aparteko bi eskersari jasoko dituzte urtean: hileko soldata erreal bat uztailean, eta abenduan beste bat, hilabete horietako 15a baino lehen.

Lanaldi arruntean ari den langileak urtean guztira jasotzen dituen ordainsari gordin guztiei esaten zaie soldata erreala, honako hauek izan ezik: aparteko orduak, zeregineko lanagatiko ordainsaria, garraio plusa, dietak, kilometro-ordaina, dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina eta kobrantza saria.

Aldeek adostuz gero, aparteko ordainsari horiek 12 hileko soldata arruntetan banatuta ordaintzea ituntzen ahalko da.

6. artikulua. Antzinatasuna.

Langile guztiek izanen dute kontzeptu horren araberako osagarri bat, hau da, lau biurteko eta lau laurteko, bata bestearen ondoren, %60 arte. Erantsitako antzinatasun taulan jaso da haien balioa.

7. artikulua. Sariak, zerbitzu-urteengatik.

Enpresarentzat etengabeko 20, 30 eta 35 zerbitzu-urte egiten duten langileek aparteko eskersari baterako eskubidea izanen dute; 2012. urtean, honako euro gordin hauek izanen dira:

1. 20 zerbitzu-urte: 842 euro.

2. 30 zerbitzu-urte: 1.041 euro.

3. 35 zerbitzu-urte: 1.179 euro.

Aurrerantzean, aurreko urteko KPI nazionalaren arabera igoko da.

8. artikulua. Erretiroko eskersaria.

Erretiroagatik lana utzi eta enpresan 10 urte gutxienez daramaten langileek beren 6 hileko soldata erreal hartzeko eskubidea izanen dute.

6 hilekotan ordainduko da, erretiroa hartzeko legezko adina betetzen den dataren aurreko sei hilabeteetan, hain zuzen.

9. artikulua. Aparteko orduak.

Ez dago aparteko orduak egiteko aukerarik, non ez den artikulu honen hurrengo lerroaldean arautzen diren salbuespenetan.

Salbuespen gisa, lanaldi arrunta kasu hauetako bat gertatzen denean luzatzen ahalko da:

1. Ezinbesteko kasua, hau da, ezbeharrak edo ohiz kanpoko eta presako kalteak prebenitu edo konpondu behar direnean.

2. Aurrez behar den denboraz ikusi ezin diren arrazoiak direla medio ezinbestekoa bada lanaldi arrunta luzatzea enpresaren ohiko jarduera segurtatzeko. Nolanahi ere, frogatu beharko da ezin dela lan soberakina langile berrien bidez burutu, honako arrazoietako batengatik:

a) Lanaldiaren laburrak berak eragozten duelako kontratazio berria egitea.

b) Materialki ezin denean kontratazio berririk egin, behar den denboran.

c) Enplegu zerbitzu publikoen laguntza eskatuta, enpresari kasuko lanposturako behar den kalifikazioa duen langilerik bidali ez diotelako.

1. eta 2. puntuetan aurreikusitako salbuespen egoeren babesean sartzen diren aparteko orduak atsedenaldiarekin konpentsatuko dira, hau da, 1,5 ordu, lanegunean egindako ordu bakoitzeko, eta 1,75 ordu, igandean edo jaiegunean egindako ordu bakoitzeko; atsedenaldi hori aparteko orduak egin eta ondoko hogeita hamar egun baliodunean hartuko da.

Atsedenaldirako zehaztutako modu berean eskatzen ahalko du langileak diru konpentsazioa.

Edozein kasutan, egiten diren aparteko orduen berri emanen zaie hilero langileen ordezkariei, baita haietarako arrazoien eta atsedenaldiz konpentsatzeko hartutako akordioen berri ere. Enpresak sinatu eta zigilatuko du informazio hori.

10. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

Lan istripuen ondoriozko aldi baterako ezintasunen kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu, langileak jasotzen duen soldata errealaren %100 egin arte, lehen egunetik beretik.

Orobat, gaixotasun arrunteko egoeretan, Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko dira, soldata errealaren %80 egin arte, laneratze plusa izan ezik, baja bakoitzeko lehen 7 egunetan; zortzigarrenetik hogeigarren egunera, %95 arte, eta hogeita batgarrenetik gehienez ere bederatzi hilabetera, %100 arte.

Gaixotasun arruntaren azken kasu horretan, %5 igoko da dagokion osagarria (%85, %100 eta %100, hurrenez hurren) baja egunaren aurreko hiruhilekoan gaixotasun arruntagatik edo istripuengatik lanerako hutsegiteen indizea %5 baino txikiagoa bada.

Enpresak soldata errealaren %90 arte osatuko du lehen egunetik zazpigarrenera, gaixotasun arruntagatik edo istripuengatik lanerako hutsegiteen indizea %5 baino txikiagoa bada.

Eta soldata errealaren %100 arte, laneratze plusa izan ezik, ospitalizazio kasuetako gaixondoetan, 9 hilabetez gehienez ere, ospitalizazio denbora barne, ospitalizazio egunaren aurreko hiruhileko naturalean edo, bestela, aurrekoaren ondoko hiruhileko naturalean, aldi baterako ezintasunagatik edo istripuagatik lanera egindako hutsegiteen indizea %5 edo txikiagoa izan bada. Bi kasuetako edozeinetan, ospitalizazioa bukatzen denetik %100 arte osatuko da gaixondoa.

Dena dela, langileak %100 jaso dezake, ondoren azaltzen diren baldintzak betez gero:

1. %100, lehen egunetik, eta 9 hilabetez gehienez ere, absentismo orokorra (amatasunik, ordu sindikalik eta istripurik gabe) %5 baino txikiagoa bada eta langileak ez badu 10 egun baliodun baino gehiagoko bajarik hartu azken 12 hilabetean aldi baterako ezintasunagatik.

11. artikulua. Dietak.

Zerbitzuak emateagatik langileei sortzen zaizkien gastuak ordainduko dizkie enpresak, frogatu beharreko gastuak ordaintzeko oraingo sistemari jarraituz; hortaz, ordainketak frogatzen dituzten fakturak aurkeztu beharko dira.

12. artikulua. Aurrerakinak.

Egindako lanaren konturako aurrerakinak jasotzeko eskubidea izanen dute langileek eta, beraiek baimenduta, legezko ordezkariek, ordaintzeko ezarritako eguna iritsi baino lehen.

III. KAPITULUA

Lanaldia, oporrak eta lizentziak

13. artikulua. Lanaldia

Hauxe da urteko lanaldia 2009-2016 urteetarako:

1. 2009. urtean: 1.704 ordu.

2. 2010. urtean: 1.704 ordu.

3. 2011. urtean: 1.704 ordu.

4. 2012. urtean: 1.704 ordu.

5. 2013. urtean: 1.704 ordu.

6. 2014. urtean: 1.704 ordu.

7. 2015. urtean: 1.704 ordu.

8. 2016. urtean: 1.704 ordu.

Lanpostuan berean eginen dira txanda aldaketak, baldin eta autobusa garaiz eta behar bezala iristen bada, ez dadin produkzio etenik izan.

Langileek bi eguneko soldata errealerako eskubidea izanen dute, elurra, izotza edo antzeko beste inguruabar dela eta, enpresara iristea galarazten denean.

Langile guztiei ordainduko zaizkie lanaldi jarraituko atsedenaldiaren hogei minutuak.

Langileen ordezkariekin adostuta finkatuko da lan egutegia, ezarrita den lanaldiaren kopurua errespetatuta.

Urtero, lan egutegia finkatuko da, halako moduan, non lan-kargen premiak beteko baitira eta ez baita bezerorik izanen produktuz hornitu gabe. Alde horretatik, egutegi horren barrenean epealdi bakoitzari dagokion eguneko prestazioaren ordu kopurua finkatuko da, 6 orduko prestazioa egunean, gutxienez ere, eta 8 ordukoa, gehienez ere, lanaldi jarraituaren erregimenean nahitaez.

Orobat, egutegi horretan finkatuko dira departamentu eta atal guztietan indarra izanen duten ordutegiak, haietako bakoitzeko zerbitzu beharren arabera; hona zein diren departamentu horiek:

1. Sotoa.

2. Produkzioa.

3. Biltegia.

4. Laborategia.

5. Produkzioko laguntza.

6. Bulegoak.

Urteko egutegia finkaturik, ez da aldaketarik eginen, non ez diren ustekabeak edo ezinbestekoak gertatzen.

Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, erabaki da lanaldiaren %100 modu erregularrean banatuko dela. Hortaz, ez da posible modu irregularrean banatzea, hitzarmen honetan berariaz xedatutakotik aparte.

14. artikulua. Ordutegi bereziak.

Produkzio denbora ahalik eta gehiena aprobetxatuko bada, txanda bereziak behar direnez gero, honako hau erabaki da:

1. Planta abian jartzea.

a) Planta abian jartzera (batez ere mantentze-lana eta sotoa) etortzen diren langileen ordutegia produkzioa hasi baino ordubete lehenago hasiko da, gaueko txandarik ez dagoenean. Horrela bermatuko da instalazioak prest izatea abian jartzeko.

2. Planta itxiera.

a) Gaueko txandarik ez dagoenean, eta arratsaldeko txandaren produkzioa ahalik eta gehien aprobetxa dadin eta lanak buka daitezen (bai sotokoak bai mantentze-lanak), txanda berezi bat eginen da, produkziokoek baino ordubete edo 2 ordu beranduago hasita; zein diren formatuak eta egin beharreko lanak, haren arabera.

Planta abian jartzeko edo ixteko ordutegia 22:00ak eta 06:00ak artean bada, eta ordutegi horrek nahasmendua dakarrenez ohikoa den txandan, ukitutako langileek, bi kasuetan, gaueko lanaldi osoari dagokion plusa kobratuko dutela erabaki da.

22:00etatik 06:00ak arte lan egiten duten langileek gaueko lanaren osagarri bat, erantsitako tauletan ezarritakoa, jasoko dute. Kopuru hori oinarrizko soldataren portzentajean igoko da. Gaueko lanean kasu hauek bereizten dira:

1. Gauez 4 orduz azpitik lan egiten dutenek 2etatik 6ak arte lan egindako orduei dagozkien mozkinak baino ez dituzte jasoko.

2. Gauez lan egindako orduak 4tik gorakoak badira, guztira egindako lanaldiaren araberako hobariak jasoko dira. Hobari horietatik kanpo daude, nahitaez ordu horietan egin beharreko lanak, diren bezalakoak direlako.

Enpresak erraztasun oro emanen ditu laneko legeriak ezartzen dituen balorazioak egin daitezen, lanpostuek izan dezaketen toxikotasuna, nekagarritasuna edo arriskua kalifikatzeko.

15. artikulua. Oporrak.

Erregelamenduaren araberako opor gisa, 30 egun natural kontatuko dira, horietatik 26, lanegun. Oporren ondorioetarako, larunbatak lanegun osoak bezala hartuko dira kontuan.

Departamentu bakoitzak bere oporren egutegia izanen du.

Oporrak soldata errealaren arabera ordainduko dira, oporraldian sartzen diren lanegunei dagokien laneratze plusa barne dela.

Langileen ordezkariek enpresarekin adostuta ezarriko dute langileek oporrak hartzeko lehentasun ordena.

Oporraldi kolektiboa hartzeko hasieran langileak aldi baterako ezintasuna badu, hura eten eginen da, eta etenaldi horri dagozkion egunak adostuta ezarriko den datan hartuko dira.

16. artikulua. Bularra ematea.

Bada aukera bularra emateko baimenak ordubetean biltzeko, lanaldi hasieran edo bukaeran.

Bada aukera bularra emateko baimena atsedenaldietan biltzeko, indarra duen legeriari jarraituz.

17. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek lizentzia edo baimen ordaindu hauek hartzeko eskubidea izanen dute:

1. Ezkontza: 20 egun natural.

2. Ezkontidearen heriotza: 7 egun natural.

3. Ezkontidearen gaixotasun larria: 4 egun natural, eta 2 egun gehiago ere bidaiarik egin behar izanez gero.

4. Aitaren, amaren edo seme-alaben heriotza edo gaixotasun larria: 4 egun natural, eta 2 egun gehiago ere bidaiarik egin behar izanez gero.

5. Anai-arreben, biloben edo aiton-amonen heriotza edo gaixotasun larria: 3 egun natural, eta 2 egun gehiago ere bidaiarik egin behar izanez gero.

Aurreko ataletan gaixotasunagatik jasotako lizentzia kasuetan, kasu bakoitzeko egunak bi zatitan banatzen ahalko dira, baina inoiz ez dira langileari guztira dagozkionak baino gehiago izanen.

Betiere, egitate sortzailearen datatik aurrera sorraraziko da baimen hauetarako eskubidea; salbu dira gaixotasun eta ospitalizazio egoerak, horietan lizentziarako eskubidea sortzen duen egoeran zehar hartzen ahalko baitira, Zuzendaritzari abisu eman ondoren.

Gaixotasun bat larritzat hartzeko orduan, irizpide orientagarri hauek hartuko dira kontuan: ospitalizatu beharra, ebakuntza egin beharra, lagundu beharra edo fakultatiboaren eskaera.

Bidaiatzat hartzen da lantokitik 150 kilometrora baino urrunago joan behar izatea, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako mugak zeharkatzen direnean.

6. Emaztearen edo bikotekidearen erditzea: 4 egun natural, eta erditzean arazorik izanez gero (zesarea edo haurra ingresatu beharra), baimena 6 egun naturalekoa izanen da.

7. Ohiko bizilekua aldatzea: egun natural bat.

8. Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, biloben edo aiton-amonen ezkontza: egun natural bat, eta 2 egun gehiago ere bidaiarik egin behar izanez gero.

Ezkontza bidezko ahaideak 4), 5) eta 8) ataletan sartzen dira, gradu berean.

9. Ikasketen kasuan, indarra duen legeriari jarraituko zaio; betiere, ikasketak egiten direla frogatu beharko da eta enpresak onetsi beharko du. Enpresak onetsiz gero, behar adina denbora emanen du langileak bere ikasketen azterketak egiteko. Ikastetxe ofizialen batean lanerako prestakuntzan ari diren langileek ere azterketak egiteko behar duten denbora erabiltzeko eskubidea izanen dute. Enpresak oniritzia ematen ez badu, langileak ordaindu gabeko lizentzia baten aukera izanen du.

10. Elkarri laguntzeko hitzarmenean arautzen diren lizentzia eta baimen ordainduen ondorioetarako, gutxienez ere urtebeteko bizikidetza frogatua duten izatezko bikoteek zuzenbidezkoen eskubide berak izanen dituzte; alabaina, langile batek ezin izanen ditu batera izan izatezko bikoterako eta zuzenbidezkorako hemen aitortzen diren eskubideak.

Izatezko bikotea osatzeagatiko baimena, erregistro publiko batean izatezko bikote gisa inskribatu edo urtebeteko bizikidetza frogatzen duen dokumentu ofiziala egin eta ondoko bi hilabetean eskatu beharko da.

Bikotea osatzeagatiko baimen hori hartutakoan, langile berak ezin izanen du beste bikote bat osatuta baimena hartu, harik eta aurreko bikotekidearekin urtebete eta bi hilabeteko bizikidetza, aurreko lerroaldean aurreikusitakoa, iragan arte.

Horretarako, nahitaez aurkeztu beharko dira dokumentu hauek langileriaren Zuzendaritzan:

a) Izatezko bikote gisako inskripzioaren ziurtagiria edo bizikidetzaren ziurtagiria, bikotea bizi den herriko udalak emana; helbide bera agertuko da bientzat edo, bestela, izatezko bikotea, gutxienez ere urtebeteko bizikidetza egonkorra duena, osatzen dela frogatzen duen dokumentua.

b) Zinpeko aitorpena, langileak sinatua, izatezko bikotearen errealitateari buruz, berarekin bizi den pertsonaren datuak jasotzen dituena.

11. Behar den denborarako, langileak Gizarte Segurantzako espezialisten kontsulta medikora joan behar duenean, kontsultaren ordutegia eta lanekoa batera izanik eta Medikuntza Orokorreko fakultatiboak agindu badu kontsulta hori; langileak medikuaren agindu horren frogagiria aurkeztu beharko du.

Lizentzia ordaindua kontsulta medikora joateko.

Bai Gizarte Segurantzako mediku espezialistarengana joateko, bai familia-medikuarengana joateko, behar den denborarako (kontsulta + joan-etorria) izanen da lizentzia. Horretarako, langileak aukera hauek izanen ditu:

1. Txanda aldatzea.

2. Eguna libre hartzea, aukera libreko egunen edo opor egunen kargura.

3. Joan-etorria egin eta bidaiaren likidazioa ondoko tauletan ezarritako prezioan egitea, garraiobidea eta haren kostua kontuan hartu gabe.

Modu berean ordainduko da Gizarte Segurantzako familia-medikuaren kontsultara joatea; betiere, aipatu osasun zerbitzuak justifikatutzat jo beharko du kontsulta.

Medikuntza partikularreko edo pribatuko zerbitzuetara joatea justifikatu ondoren ordainduko da: 8 ordu urtean, gehienez ere.

18. artikulua. Lizentzia ordaindugabeak.

Langileek ordaindu gabeko 30 egun, gehienez ere, eskatzen ahalko dituzte, familia arrazoi larria, ebakuntza medikoa, ikasketak eta abar direla-eta edo, lizentzia ordaindu gisa ematen diren egunak baino gehiago behar izateagatik; lizentzia, gehienez ere, 30 egun naturalekoa izanen da urtean. Baimen hauek justifikatu beharko dira.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek azterketetara joateko behar dituzten baimenak hartzeko eskubidea izanen dute, baita lan txanda aukeratzean lehentasuna izateko ere, titulu akademiko edo profesional bat eskuratzeko ikasketak egiten dituztenean. Lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea ere izanen dute, lanbide heziketako ikastaroetara joateko, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako behar den baimena lortzeko eskubidea, bitartean lanpostua gordeta.

Legepeko zaintza dela eta, langileren batek zortzi urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko edo psikikoren bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, haren erdia gehienez ere, lansaria ere hein berean murriztuta.

Ezinbesteko denborarako, langileek gai pertsonal publikoren baten ardura dutenean.

IV. KAPITULUA

Eszedentziak

19. artikulua. Eszedentziak.

Plantillako langile finkoek eszedentzia hartzen ahalko dute, inongo ordainsaritarako eskubiderik gabe, harik eta zerbitzu aktibora itzuli arte.

Eszedentzia bi motatakoa da: borondatezkoa eta nahitaezkoa.

Borondatezko eszedentzia.

Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia hartzeko, urtebetetik gorakoa eta bost urtetik beherakoa; egoera horretan ematen den denbora ez da kontatuko zerbitzu-urte gisa, igoera ondorioetarako.

Idatziz eskatu beharko da, eta langileen ordezkariek txostena egin beharko dute. Emateko edo ukatzeko epea ez da hogei egunetik gorakoa izanen.

Ukatzeko, arrazoi hauetako bat beharko da:

1. Langile eskasia.

2. Beste eszedentzia bat edo gehiago hartua izatea.

3. Beste edozein arrazoi, justifikatuz gero.

Borondatezko eszedentziaren eskaerari aldeko txostena eman beharko zaio, arrazoiak ikasketak bukatzea edo sakontzea, bazterrezineko premia familiarrak edo antzeko beste batzuk direnean, langileak behar bezala frogatu beharko dituenak.

Eszedentziarako finkatutako epea bukatu baino 30 egun lehenago langileak ez badu itzultzea eskatzen, enpresan duen lanposturako eskubidea galduko du.

Langilearen lanbide kategorian lanpostu hutsik ez bada, enpresak horren berri emanen dio.

Itzultzea ezarritako epearen barrenean eskatzen duen langileak bere kategorian gertatzen den lehendabiziko lanpostu hutsa betetzeko eskubidea izanen du. Lanpostu hutsa berea baino kategoria txikiagokoa bada, bi aukera izanen ditu: hura okupatzea esleitua duen soldatarekin edo bere kategoriako lanpostu hutsa agertu arte itxarotea.

Nahitaezko eszedentzia.

Nahitaezko eszedentziak lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna kontatzeko eskubideak ematen ditu, eta lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu izateagatik emanen da. Kargu publikoa utzi eta hurrengo hilabetean eskatu beharko da lanera itzultzea.

Orobat, probintziako edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek eska dezakete eszedentzia, haien ordezkaritza karguak dirauen denborarako.

Enpresak eszedentzia emanen du amatasunagatik, eta hura bukatzean besterik gabe lanera itzultzeko eskubidea izanen da, ondoko baldintza hauek betez gero:

1. Langileak, gehienez ere, bi eszedentzia eskatzen ahalko ditu arrazoi honengatik.

2. Eskatzen den eszedentzia ez da bi urte baino luzeagoa izanen.

Aitak eta amak enpresan lan egiten dutenean haietako batentzat bakarrik eskatzen ahalko da eszedentzia mota hau.

V. KAPITULUA

Askotarikoak

20. artikulua. Osasun azterketa.

Enpresa behartua dago urtero osasun azterketa bat egitera langileei, azterketa horren zentzurik zabalenean; odol analisia eta arterietako presioa hartzea sartzen dira.

Osasun azterketak isilpekoak dira, eta enpresak zuzenean eragindakoei eman beharko die emaitza.

21. artikulua. Elebitasuna.

Zuzendaritzak aditzera ematen dituen ohar, abisu, komunikazio eta arau guztiak euskaraz zein gaztelaniaz erredaktatzen ahalko dira. Enpresak erraztasunak emanen dizkie langileei euskaraz ikasteko, lanpostuak hala behar duenean. Behar horri buruzko zalantzarik bada, enpresaren eta langileen ordezkarien artean ebatziko da.

22. artikulua. Azken kitatzea.

Enpresak azken kitatzea edo haren kopia emanen dio langileari 72 ordu lehenago.

23. artikulua. Inor ez baztertzeko debekua.

Langileek eskubidea dute enplegutik ez baztertuak izateko, edo behin enplegua lortuta, sexuagatik, egoera zibilagatik, adinagatik, arrazagatik, gizarte mailagatik, erlijioko edo politikako ideiengatik eta sindikatu bateko kide izateagatik edo ez izateagatik.

Ezintasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoengatik ere ezin izan dira baztertu, kasuan kasuko lan edo enpleguan aritzeko gaitasuna badute.

24. artikulua. Aseguru poliza.

2009ko urtarriletik aurrera, enpresak aseguru polizak izenpetuko ditu hurrengo kontingentziak estaltzeko bere langileentzat. Ondotik aipatzen dira 2012tik aurrerako kapitalak:

1. Heriotza naturala edo edozein motatako istripu baten ondoriozko erabateko ezintasun iraunkorra: 20.220 euro.

2. Heriotza istripuan: 26.986 euro.

3. Heriotza laneko istripuan: 33.700 euro.

Kontzeptu horiek urtero igoko dira, aurreko urteko KPI nazionalaren arabera.

25. artikulua. Aldi baterako laneko enpresak eta zerbitzu-enpresak.

Enpresak erabaki du, aldi baterako laneko enpresen zerbitzuak kontratatzeko, aldez aurretik langileen legezko ordezkaritzarekiko akordioa eskatuko duela; salbu daude aldi baterako ezintasun egoeran den edo baimena duen langileren bat ordezteko, egoera horrek dirauen bitartean, kontratatzen diren kasuak.

Enpresa horien bidez kontratatzen diren langileek hitzarmen honetan dagokien kategoriarako adostuta dauden ordainsariak jasoko dituzte.

Enpresak zerbitzu-enpresen zerbitzuak kontratatzen ahalko ditu; betiere, kontratazio horren xedea eguneroko jarduera ez denean, enpresaren departamentu hauetan:

1. Sotoa.

2. Produkzioa.

3. Biltegia.

4. Laborategia.

5. Produkzioko laguntza.

6. Bulegoak.

Betiere, kontratazio horien berri emanen zaio langileen ordezkaritzari, indarra duen araudian xedatutakoari jarraituz.

26. artikulua. Batzarrak.

Enpresak, lanorduen barrenean zein kanpo, batzar ordainduak egiteko baimena emanen du: gehienez ere 6 ordu eta 6 batzar, urtean.

Langileen ordezkariek eginen dute batzarretarako deia, edo plantillako gehiengoak, eta gutxienez ere 24 ordu lehenago emanen zaio haren berri Zuzendaritzari. Komunikazio horretan batzarraren eguna eta eguneko gai-zerrenda finkatuko dira. Enpresarekin adostuta finkatuko da batzarra egiteko ordua.

Salbuespeneko arrazoiak eta horiek funtsezkoak direnean, enpresak, langileen ordezkariekin adostuta, batzarraren eguna aldatzen ahalko du eta, modu berean, langileen ordezkaritzak garaiz murrizten ahalko du abisu emateko denbora.

Soldata errealen gainean ordainduko dira batzar horiek, ezarritako muga arte.

27. artikulua. Laneko arropa.

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek izanen dute laneko ekipamendu baterako eskubidea, sei hilean behin, eta berria emanen zaie lanean hondatuz gero. Enpresak segurtasun botak izanen ditu pisuko materiala erabili behar duten langileentzat. Kanpoan lan egin behar duten langileei eta enpresaren biltegiak garbitzen dituztenei arropa iragazgaitza eta isolatzailea emanen die.

Administrazio-langileek urtean jaka edo bata baterako eskubidea izanen dute.

28. artikulua Gaitasun urrituko langileak.

Gaitasun fisikoak edo intelektualak murrizten dizkien laneko istripuagatik edo lanbideko gaixotasunagatik gaitasuna urritua duten langileek lehentasuna izanen dute haien ezaugarriei egokitzen zaizkien lanpostuak betetzeko, enpresan halako lanpostu hutsik bada.

29. artikulua. Emakume haurduna.

Emakume haurdun guztiak, zein den ere haien egoera zibila, haien egoerarako lan nekagarria edo arriskutsua egiten badute, eta medikuak txostena egin ondoren eta langileak edo enpresak hala eskatuta, lanpostuz aldatuko dira behin-behinekoz beste erosoago batera, halakorik bada, eta hasierako lanpostura eta kategoriara itzultzeko eskubideari eutsiko diote.

30. artikulua. Kategoriaz igotzea.

Kategoria hauen azalpena: peoi espezialista, 2. mailako ofiziala eta 1. mailakoa.

Lanpostu bat ezagutzeak eta bertan kalitatez lan egin ahal izateak honako hau adierazten du:

1. Makinaren funtzionamendua ezagutzea, nola abiatu eta gelditu, nola elikatu, eta akatsak detektatzea mantentze-lanekoei abisatzeko.

2. Lanpostuko jarraibideak behar bezala interpretatzea.

3. Bere makinatik ateratzen den produktuaren kalitateari buruzko irizpideak izatea, produktu horren erantzukizuna bere gain hartzeko.

4. Bere lanpostuko agiria behar bezala betetzea.

5. Bere lanpostua garbi eta txukun mantentzea.

Baldintza horiek beterik deskribatzen dira hurrengo kategorietan sartzeko gutxieneko inguruabarrak:

1. Peoi espezialista: gutxienez ere bi lanpostu ezagutu behar ditu, eta haietan kalitatez lan egin.

2. 2. mailako ofiziala: gutxienez ere 3 lanpostu ezagutu behar ditu eta haietan lan egiteko eta arazo txikiak bere erremintaz konpontzeko gauza izan behar du; orobat, produkzioa eta kalitatea hobetuko duten azken doikuntzak egiteko eta formatuz aldatzen laguntzeko 3 lanpostuetan.

Hiru etiketa-makinetan kalitatez lan egiten duten langile guztiak ere 2. mailako ofizialak izanen dira.

3. 1. mailako ofiziala: gutxienez ere 3 lanpostu ezagutu behar ditu eta haietan lan egiteko gauza izan behar du; orobat, 3etan formatuz aldatzen laguntzeko, eta 2tan bakarrik aldatzeko. Makinetako arazoak erremintaz konpontzea, akatsak eta higadurak detektatzea, eta oinarrizko mantentze-lana egitea, koipeztatzea...

Gutxieneko inguruabar horiek ematen dute aukera kategoria eskuratzeko; betiere, behin kategoria lortuta, antolakuntzak zer lanpostutarako prestatzen duen, langileak haietan lan egiten ikasi beharko du.

Hauek dira kontuan hartu diren lanpostuak:

1. Betetze gela.

2. Etiketa-kapsula jartzea.

3. Kaxak-erretiluak biltzekoa.

4. Pack-labea biltzekoa.

5. Paletak egiteko eta desegitekoa.

6. Berreskuratzekoa (garbigailua, haria askatzekoa, kaxak egiteko eta desegitekoa,...)

Eskorga ezagutzeak eta bertan kalitatez lan egin ahal izateak honako hau adierazten du:

1. Makinaren funtzionamendua ezagutzea, matxurak diagnostikatzea, bateria aldatzea.

2. Apalategian kokatzeko eta hura husteko trebe izatea.

3. Bere lanpostuko agiria behar bezala betetzea.

4. Bere lanpostua garbi eta txukun mantentzea.

Gainera, biltegiko lanpostuak eskatzen du kamioi eta edukiontziak kalitatez eta azkar kargatzen jakitea, eta horretarako gauza izatea.

Administrari laguntzailearen edo laborategiko laguntzailearen kategoria duten langileek eskubidea dute hurrengo kategoriara igotzeko, enpresan eta duten kategorian lau urteko antzinatasuna izanez gero; aurretik, haien gaitasuna erakusteko azterketa egin beharko dute.

31. artikulua. Segurtasuna eta higienea.

Enpresak eta langileek beren gain hartuko dituzte laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko 31/1995 Legeak eta unean-unean indarrean dagoen legeriak zehazten dituzten elkarrekiko eskubideak eta erantzukizunak.

32. artikulua. Lanbide Prestakuntza.

Bi aldeek aitortzen dute langileek prestakuntza iraunkorra behar dutela.

Edozein aldek eskatuta, enpresako batzorde paritarioa eratuko da, Zuzendaritzaren eta langileen ordezkariek osatuta, xede hauek dituela: prestakuntza beharrak aztertzea eta enpresaren jarduerarentzat interesgarriak eta jarduera horretan parte hartuko duten langileen prestakuntza osatzeko egokiak diren prestakuntza ikastaroak erabakitzea.

Batzorde horrek berak erabakiko du zer lizentzia eta zer nolako beste konpentsazio eman ikastaro horietan parte hartzen duten langileei. Lizentzia edo konpentsazioak erabili dituen langileak hurrengo hamabi hilabetean bere borondatez uzten badu enpresa, horrek haien zenbatekoa kentzen ahalko dio dagokion likidaziotik.

Enpresak emanik, gaur egungo plantillako langile guztiek hartuko dute beharrezko prestakuntza Lekunberriko planta berriko lanpostuetara egokitzeko.

Enpresak konpromisoa hartzen du teknologia berrietara egokitzen ez diren langileak produkzioz bestelako lanpostuetan kokatzeko.

33. artikulua. Konpentsazioa larunbatetan lan egiteagatik.

Fabrikazio beharrengatik, larunbatetan produzitzeko lan egin behar bada, lan egiten den ordu bakoitzeko ordubete hartzeaz gain, honako hau kobratuko da

1. 1,6 ordu/goizeko txandan lan egindako ordua.

2. 1,7 ordu/goizeko eta arratsaldeko txanda zatituan lan egindako ordua.

3. 1,8 ordu/arratsaldeko txandan lan egindako ordua.

Langile bakoitzaren lanorduaren prezioa kalkulatzeko, haren urteko lansari gordina urteko lanaldiaren artean zatituko da.

Baldintzak.

1. Lan egindako larunbatari dagokion atseden eguna hurrengo urtean hartuko da, 1. seihilekoan.

2. Konpentsazio hori behin betikoa da, eta ez da berrikusiko kopuru eta konpentsazioei dagokienez.

3. Goizeko txandak lehentasuna du larunbat goizean lan egiteko, eta arratsaldekoak larunbat arratsaldean lan egiteko.

4. Txanda bat betetzeko, txanda horretako behar adina boluntario ez bada, hurrengo txandako boluntarioak eskatzen ahalko dira.

34. artikulua. Ustekabekoak

Elurteetan jarraitu beharreko prozedura:

1. Zuzendaritza taldeak erabakitzen duenean hobe dela lantokitik ateratzea, dauden ibilgailuak antolatuko dira langile guztiak etxera itzultzeko. Behar adina ibilgailu ez dagoenean, autobusari deituko zaio.

2. Zuzendaritza taldekoek eta administrazioko langileek lanaldia bukatu eta plantan ez daudenean, arduradunak erabakiko du langileek lantokia utzi behar duten, eta autobusari deituko dio haiek biltzera lehenago etor dadin.

3. Autobusa ez badator, langileek:

a) Lekunberrin afalduko dute eta, hornikuntza nahikoa bada, gaueko lanaldia eginen dute eta hurrengo egunean atseden hartuko dute, eta dagokien gaueko lanaren likidazioa eginen zaie.

b) Ayestarán hotelean afaldu eta lo eginen dute, eta lanaldi arrunta eginen dute biharamunean.

Ustekabekoetan jarraitu beharreko prozedura:

1. Autobusak iristeko duen ordutik 30 minutu iraganik, langileek:

a) Bazkaltzera joan eta autobusari Lekunberrin itxoitea aukeratzen ahalko dute.

b) Afaltzera joan eta autobusari Lekunberrin itxoitea aukeratzen ahalko dute.

35. artikulua. Kilometro-ordaina eta garraio berezia.

Erantsitako tauletan jasotako moduan ordainduko da kilometro-ordaina. 2009tik aurrera, aurreko urteko KPI nazionalaren arabera igoko da.

Erantsitako tauletan jasotako moduan ordainduko da garraio berezia. Kopuru hori aurreko urteko KPI nazionalaren arabera igoko da.

Hauek dira garraio berezirako eskubidea duten langileak:

–María Antonia Carrera Uranga.

Instalazioak aldatzeko erabakiak ukitzen dituen langileak.

Lantokia Usurbildik (Gipuzkoa) Lekunberrira (Nafarroa) aldatzearekin, enpresak autobus bat jarriko die akordio bereziaren aplikazio esparruaren barrenean dagoen plantillari, joan-etorria egiteko Usurbildik Lekunberriko lantoki berrira.

Lantokian direla hasiko da lanaldia kontatzen, non ez den, ezinbestekoren bat dela eta, taldeko garraioa atzeratzen, edo beste arrazoiren bat langileari ezin egotzi zaiona.

Hauek dira autobusa erabiltzeko eskubidea duten langileak:

–María Dolores Aguinaga Ibargoien.

–José Ramón Arruti Azkue.

–Andrés Ballester Salinas.

–María Jesús Bereciartua Zubizarreta.

–Manuel Echeverria Azconobieta.

–Esteban Goenaga Martiarena.

–Miguel Angel Izeta Urdangarin.

–José Ignacio Mendiluce Aristondo.

–Angel Mujica Mendioroz.

–Juan Andrés Otegui Iribar.

–Francisco Portu Matxain.

–José Antonio Zinkunegi Bengoetxea.

Enpresak badu aukera oraingo sistema beste batekin ordezteko; betiere, aipatu langileen eskubidea errespetatuta.

Lekuz aldatzeak ukitzen ez dituen langileentzat ez da inoiz autobusa erabiltzeko eskubiderik sortuko, nahiz erabiltzen uzten zaien autobus hori dagoen bitartean.

VI. KAPITULUA

Diziplina araubidea

36. artikulua. Hutsegiteak.

Langileek enpresan egiten dituzten zigortzeko moduko ekintza edo omisioak arin, larri eta oso larri gisa sailkatuko dira, haien izaeraren eta inguruabarren arabera.

a) Hutsegite arinak.

1. Zabarkeria, akats edo atzerapen adierazezina edozein lan egitean.

2. Hilabetean hiru aldiz gehienez berandu ailegatzea lanera, ordu erditik behera; betiere, langilearen eginkizun berezia dela eta, berandu ailegatzearen ondorioz enpresak enkargatu dion lanean kalte larririk sortzen ez bada. Bestela, hutsegite larria izanen da.

3. Baja dagokion garaian ez aurkeztea, justifikatutako arrazoi bat dela medio langilea lanera joaten ez denean, ez bada behintzat frogatzen ezinezkoa izan dela.

4. Lanetik alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, denbora gutxirako bada ere.

5. Arreta gabezia txikiak materiala zaintzean.

6. Jendea behar den adeitasunez eta arretaz ez artatzea.

7. Ohiko bizilekuz aldatzearen berri ez ematea enpresari.

8. Beste langileekin enpresaren esparruan eztabaidan aritzea, jendaurrean gertatu ez bada.

9. Egun batean lanera huts egitea behar den baimenik edo justifikatutako arrazoirik izan gabe.

b) Hutsegite larriak.

1. Lanera berandu iristea hiru aldiz baino gehiagotan 30 eguneko epean, bidezko arrazoirik gabe.

2. Lanera bi egunez huts egitea hilabetean, bidezko arrazoi justifikaturik gabe. Hutsegite horiek jendeari kalte egiten diotenean, hutsegite oso larritzat joko dira.

3. Edozein jokotan edo jostaketatan aritzea, lanean egon beharreko denboran.

4. Gaixotasun edo istripu itxurak egitea.

5. Zerbitzuren batean ari dela, goragokoen esanak ez betetzea. Ez betetze horren ondorioz kalte nabarmenik egiten bazaio lanari edo jokabide horrek enpresari kalte nabaria sortzen badio, hutsegite oso larritzat jotzen ahalko da.

6. Beste langile baten laneratzea simulatzea, haren ordez sinatuz edo fitxatuz.

7. Establezimenduko gauza edo gaiak zaintzean axolagabekeria larriaz jokatzea.

8. Jendearenganako begirune edo adeitasun falta nabarmena.

9. Lankideekin ika-mika gogaikarriak izatea, jendearen aurrean.

10. Behar den baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, eta orobat, enpresaren lanabesak edo materialak beharrezko baimenik gabe norbere probetxurako erabiltzea.

c) Hutsegite oso larriak.

1. Iruzurra, desleialtasuna edo konfiantza-abusua agindutako kudeaketetan, baita, lan kontuan, plantillako jendearekiko edo enpresaren zerbitzuko edozeinekiko tratuan, edo merkataritza edo industria arloko negoziazioak egitea norberaren nahiz beste norbaiten kontura, enpresak berariaz baimendu gabe.

2. Enpresaren material, lanabes, tresna, makina, aparatu, instalazio, eraikin, altzari eta dokumentuak desagerrarazi, hondatu, suntsitu edo haustea.

3. Enpresan edo enpresatik kanpo ebatsi edo lapurtzea, edo ondasunak bidegabe erabiltzea.

4. Lanean mozkortzea edo drogak erabiltzea.

5. Enpresaren isilpeko eskutitzen edo agirien sekretua haustea.

6. Enpresakoa ez den norbaiti nahitaez isilpean eduki beharreko datuak agertzea.

7. Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea, agintekeria edo errespetu falta larria nagusiei edo haien ahaideei, baita lankide eta menpekoei ere.

8. Biraoak botatzeko ohitura.

9. Lanean ohiko errendimendua nahita gutxitzea denbora luzean.

10. Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea.

11. Hutsegite larriak behin baino gehiagotan egitea, mota desberdinetakoak izan arren.

12. Bidezko arrazoirik gabe sei hilabeteko aldian hamar aldiz edo gehiagotan, edo urtean hogei aldiz, berandu iristea.

d) Zehapenak

Enpresek zehapen guztiak idatzita jakinaraziko dizkiote enpresa batzordeari.

Enpresek, egindako hutsegiteen larritasuna eta inguruabarrak kontuan hartuta, zehapen hauek jartzen ahalko dituzte:

1.–Hutsegite arinengatik:

a) Hitzezko kargu-hartzea.

b) Kargu-hartze idatzia.

c) Egun bateko enplegu-soldaten etenaldia.

2.–Hutsegite larriengatik:

a) Kargu-hartze idatzia.

b) 2-15 eguneko enplegu-soldaten etenaldia.

3.–Hutsegite oso larriengatik:

a) Lan eta soldatarik gabe uztea, 15 egunetik hilabete bitarte.

b) Kaleratzea.

VII. KAPITULUA

Enpresako atal sindikalak

37. artikulua. Atalen bermeak.

Enpresako atal sindikalek berme hauek izanen dituzte:

1. Sindikatu edo lan arloko argitalpen eta abisuak zabaltzea enpresaren lokaletan, kidetuta daudenen kotizazioak biltzea; ezin zaie oztoporik jarri sindikatuan kidetzeko lanetan ari direnean. Berme horien erabilerak ez du inoiz trabarik jarriko produkzioaren nondik-norako orokorrean, ezta ekoizleen lanean ere.

2. Hautagaiak proposatzea langileen ordezkari izateko edo enpresa batzordeko postuak betetzeko.

3. Atal sindikaleko kideak enpresan ordezkatzen dituzten ordezkari sindikalak aukeratzea.

4. Enpresak hartu gogo dituen neurrien berri eman beharko zaie hurrengo artikuluan ezarritako afiliazio baldintzak betetzen dituzten enpresako atal sindikaletako ordezkariei, kontu hauei buruz:

a) Enpresaren lekualdaketa erabatekoak edo partzialak.

b) Laneko metodo berriak ezartzea.

c) Enplegu erregulazioko espedienteak.

d) Lanaren antolaketan funtsezko aldaketak eragiten dituzten erabakiak.

5. Enpresak bere lokaletan atal sindikal bateko kideen bilerak egiten utziko du, lanorduetatik kanpo.

Enpresak bilera horiek egiteko lokala ez badu ordezkari sindikalek edo atal sindikalek bakarrik erabiltzeko uzten, enpresako zuzendaritzarekin adostu beharko da bilera egiteko ordua.

38. artikulua. Enpresako ordezkari sindikalak.

Enpresan gutxienez ere afiliazioaren %15eko portzentajea duten atal sindikalek ordezkari sindikal bat izendatzen ahalko dute.

39. artikulua. Informazioa atal sindikalei.

Enpresako zuzendaritza edo izendatzen duen ordezkaria eta aurreko artikuluan adierazitako afiliazio baldintzak betetzen dituzten enpresako atal sindikaletako ordezkariak hiru hilean behin elkartuko dira enpresaren egoera orokorrari buruzko informazioa emateko.

40. artikulua. Eszedentzia, jarduera sindikalean aritzeagatik.

Enpresan egon beharreko gutxieneko denboralditik salbuesten dira kargu sindikal bat betetzeko beren borondatez eszedentzia eskatzen duten langileak. Eszedentzia horiek nahitaezkoak izanen dira agintaldi sindikalak dirauen bitartean, eta arlo horretan aplikatzen diren xedapen orokorren bidez erregulatuko dira.

41. artikulua. Berme sindikalak

Eskubide sindikalak erabiltzeko, langileek ondoren adierazten diren bermeak izanen dituzte eta baliogabetzat joko dira helburutzat bereizkeria sindikala duten egintza edo itun guztiak; honako hauek, zehazki:

1. Sindikatu bati afiliatuta ez egotea baldintza izatea langile bati enplegua emateko.

2. Enpresak sindikatu bat edo enpresako sindikatu atal bat sortzea edo hari laguntzea, finantzako edo beste mota bateko laguntzaren bidez.

3. Langile bat kaleratzea, hari zehapena jartzea, baztertzea edo edozein kalte egitea, legez eratutako sindikatu bati afiliatuta egoteagatik.

42. artikulua. Langileen ordezkariak eta enpresako batzordeak.

Langileen ordezkariak eta enpresako batzordeak dira langileak ordezkatzen dituzten organoak.

Legeria indardunean adierazten diren osaera eta bermeak izanen dituzte, hitzarmen honetan ezarritakoak galarazi gabe.

Hauek dira langileen ordezkariei eta enpresako batzordeko kideei beren jarduera burutzeko ordainduko zaizkien orduak:

–30 ordu hilean.

Ordu horiek lanean ariko balira bezala ordainduko dira, garraio plusa barne.

Langileen ordezkarien, enpresa batzordeetako kideen eta ordezkari sindikalen orduak urtero metatzen ahalko dira kide baten edo gehiagoren eskutan; betiere, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Sindikatu bereko kideen arteko ordu metatzea izatea, sindikatuko organo probintzialek baimenduta.

2. Sindikatuak enpresako plantillaren %10eko afiliazioa izatea, gutxienez ere.

3. Aurreko hilabetean eta, gutxienez ere, 8 egun lehenago aditzera ematea enpresari ordu metatzeaz baliatuko diren titularren izenak.

4. Ordu metatze horrek gutxienez ere hiru hilabete jarraian mantentzea, sindikatuak ordu metatze hori ezeztatzeko duen aukera galarazi gabe.

Enpresa batzordeko kideentzat, langileen ordezkarientzat edo ordezkari sindikalentzat ezarritako ordu ordainduen barrenean ez dira sartzen enpresako zuzendaritzarekin bilduta erabiltzen diren orduak, deialdia zuzendaritzak egin badu.

43. artikulua. Langileen ordezkariaren edo enpresako batzordeen eginkizunak

Hauexek dira langileen ordezkariaren edo enpresako batzordeen eginkizunak:

1. Laneko arauak beteko direla segurtatzea eta, orobat, laneko segurtasun eta higieneari buruzkoak eta gizarte segurantzakoak, enpresan indarrean daudenak. Aldi berean, gerta daitezkeen arau-hausteen berri emanen dio Zuzendaritzari eta arauak betetzeko behar diren taldeko erreklamazioak eginen ditu.

2. Legezko xedapenak behartzen duenean, txostena egitea administrazio espediente guztietan.

3. Langileengan zuzenean eragina duten neurri guztien berri izatea eta, bereziki, plantillaren berregituratzea, kaleratzeak, zehapen larriak edo oso larriak, enpresaren lekualdatze erabatekoak edo partzialak, lanean metodo berriak sartzea eta langileengan zuzeneko eragina duten neurriak direla eta, har daitezkeen neurri guztien berri.

4. Aldez aurretik, 24 ordu lehenago, enpresak edozein langileri ezarri gogo dizkion zehapen larriei edo oso larriei buruz informatua izatea. Aurrekoa gorabehera, nolako hutsegitea den ikusita, enpresak abisurik gabe adierazten ahalko du zehapena, eta langileen ordezkariari gehienez ere bi egun balioduneko epean eman beharko dio haren berri.

5. Funtsean lanaren antolaketan eragina duten erabakiei buruzko informazioa jaso eta kontsultatua izatea.

6. Antolaketaren, produkzioaren edo hobekuntza teknikoen arloan egokitzat jotzen diren neurri guztiak proposatzea enpresari.

44. artikulua. Enpresaren ibilbideari buruzko informazioa

Enpresak hiru hilean behin emanen die informazioa langileen ordezkariei, enpresaren egoerari eta ibilbide orokorrari buruz.

45. artikulua. Langileen ordezkarien eta ordezkari sindikalen berme komunak.

Langileen ordezkariek eta ordezkari sindikalek ondorengo berme komunak izanen dituzte:

1. Enpresa jakinaren gainean dela, iragarki ohol bat erabiltzea lan edo sindikatu arloko oharrak argitaratzeko, haiek enpresako langileengan eragina dutenean. Langileen ordezkariek edo ordezkari sindikalek oharrak sinatu beharko dituzte. Oholean argitaratzen den idazkiaren kopia bat eman beharko zaio enpresako Zuzendaritzari.

2. Lokalak lehenbailehen utzi beharko zaizkio, haietan denak biltzeko.

3. Hutsegite larrien edo oso larrien ondorioz, enpresak haien kontra balio duen edozein diziplina neurri hartu baino lehen, 24 ordu lehenago jakinarazi beharko da:

a) Langileen ordezkarien kasuan, dagokion ataleko ordezkari sindikalari.

b) Atal sindikaletako ordezkarien kasuan, haiei dagokien tokiko edo probintziako sindikatuari.

4. Gehienez ere 10 eguneko lizentzia ordaindu gabea izatea urtean, bere jarduera sindikala burutzeko. Egun horiek hiru alditan, gehienez ere, zatitzen ahalko dira. Lizentzia horiek izateko, nahitaez eman beharko zaio haien berri enpresari; 24 ordu lehenago, gutxienez ere, egun bakarrekoa bada, edo 48 ordu lehenago, lizentzia-egun bat baino gehiago erabiliz gero.

46. artikulua. Ekintza sindikala burutzeko langileen ordezkarien eta atal sindikalen arauak

Gutxienez ere, 24 ordu lehenago eman beharko da langileen ordezkarientzat ezarritako ordu ordainduen erabileraren berri, baita atal sindikaletako ordezkarientzat xedatutakoen berri ere, salbuespenetan izan ezik.

Jarduera sindikalak ezin izanen du gainerako langileen lana eragotzi, ezta produkzioaren ibilera orokorra ere. Ordezkariekin hitz egin gogo duten langileak, edo alderantziz, lanorduetatik kanpo mintzatuko dira; aldiz, oso presako kasuetan, laneko denboraren barrenean, arduradunari edo goragoko agintariari abisua emanda.

Enpresak ahalmena du jarduera sindikalaren ondorioz enpresaren prozesu orokorraren ohiko ibileran oztopo larria sortzen duten ekoizleak lanpostuz aldatzeko. Lanpostu aldaketa horren berri emanen zaio langileen ordezkariari.

Langileak ez du kalte ekonomikorik izanen lanpostuz aldatzeagatik, eta aldaketa hori ez da zehapentzat hartuko. Langileak lanpostuz aldatzea ekarri duen jarduera sindikala utzitakoan, aldaketak ez du eraginik izanen.

Betiere, enpresak eskatzen dien aldiro, langileek ekintza sindikalean sartu dituzten ordu ordainduak justifikatu beharko dituzte, haiek erabili ondoren.

47. artikulua. Batzorde Paritarioa.

Batzorde paritario bat eratu da, hitzarmenaren sinatzaileek eratua; gehienez ere 2 kide ditu, 1 langileen aldetik eta 1 enpresaren aldetik.

Batzordea osatzen duten bi aldeetako edozeinek biltzeko deialdia eskaturik, 15 eguneko epean bildu beharko da; epe hori luzatzen ahalko da, baldin eta bi aldeetako edozein kideren parte-hartzea galarazten duen arrazoi justifikaturik bada; betiere, behar bezala eman beharko zaio horren berri beste aldeari.

Eskumen hauek izanen ditu:

–Hitzarmen kolektibo honetako edozein arau interpretatzea.

–Hitzarmen honen konpromisoak garatzea.

Emandako eskumena erabiliz, edozein ordezkaritzak biltzeko eskatzen duen bakoitzean bilduko da batzorde paritarioa.

Edozein ordezkaritzak, sindikatuarena edo enpresarena izan, aholkulari baten laguntza izaten ahalko du, hizpidea duela baina botorik ez; horren berri eman beharko dio beste aldeari, hark ere ahalmen hori baliatzeko modua izan dezan.

Orobat, ordezkaritza bakoitzak ordezko edo ordezkari bat izendatzen ahalko du bere izenean parte hartzeko, edozein inguruabar dela eta bileran parte-hartzerik izanen ez balu edo hala erabakiko balu. Kasu horretan, garaiz eman beharko zaie inguruabar horren berri batzordeko gainerako aldeei, baita aipatu ordezkariaren datu pertsonalen berri ere.

Batzorde paritarioaren akordioek balioa izan dezaten, ordezkaritza bakoitzak haien alde emandako botoa izan beharko dute.

Batzorde paritarioan sortzen diren desadostasunak Nafarroako Lan Auzitegian konponduko dira, adiskidetze eta bitartekotza prozedurei jarraikiz. Arbitraje prozedura aplikatuko da soilik bi aldeak haren menpe jarriz gero.

Bilerak enpresaren lokaletan eginen dira.

48. artikulua. Legeria osagarria.

Hitzarmen honetan espres araututa ez dagoen orotan, indarreko legezko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Klausula gehigarria: hitzarmen honetan itundutako lan baldintzak ez betetzea (ez aplikatzea)

Enpresak ezin izanen dio heldu hitzarmen hau ez aplikatzeari Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluko prozeduraren bidez. Mugaegunera iritsi baino lehen, hura berriz negoziatzen saiatu beharko du beste bat lortzeko edo, Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluak hura berrikusteko aurreikusten duen aukera baliatu beharko du.

Bi aldeek espresuki erabaki dute batzordeak adostasunak konpontzeko ikusiko dituen prozesuak Nafarroako Lan Auzitegiko adiskidetze eta bitartekotzakoak izanen direla. Arbitraje prozedura aplikatuko da soilik hari men egiteko bi aldeen arteko akordioa badago.

Deskribatu diren prozedura horiek ez badituzte desadostasunak konpontzen, bi aldeen arteko akordioa beharko da (alde batetik, enpresaren ordezkaritza eta, bestetik, langileen ordezkaritzaren gehiengoa) aplikazio-ezaren gaineko desadostasuna Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren mende jartzeko, edo autonomia erkidegoetan sortzen ahal den hiruko organoaren mende.

2013. URTEKO SOLDATEN TAULA

OINARRIZKO SOL.

SOLDAT. OSAG.

LANERATZE PLUSA

GARRAIO

PLUSA

EGUNERATUA

Teknikari tituludunak

Goi mailako tituluduna

2,25

2719,62

12,84

1,75

3,56

39385,92

Erdi mailako tituluduna

2

2434,52

12,85

1,75

3,56

35394,63

Behe mailako tituluduna

1,5

1878,26

24,97

1,75

3,56

27776,64

Titulurik gabeko teknikariak

Sotoko arduraduna

1,75

2149,44

12,84

1,75

3,56

31403,46

Laborategiko arduraduna

1,4

1726,76

36,42

1,75

3,56

25816,00

Laborategiko urgazlea

1,2

1480,06

55,03

1,75

3,56

22622,85

Laborategiko laguntzailea

1,1

1356,74

64,33

1,75

3,56

21026,55

Administrariak

Goi mailako burua

2,5

3004,70

12,84

1,75

3,56

43377,09

Lehen mailako burua

2

2434,52

12,85

1,75

3,56

35394,63

Bigarren mailako burua

1,75

2149,44

12,84

1,75

3,56

31403,46

Lehen mailako ofiziala

1,3

1603,44

45,72

1,75

3,56

24219,85

Bigarren mailako ofiziala

1,2

1480,06

55,03

1,75

3,56

22622,85

Laguntzailea

1,1

1356,74

72,32

1,75

3,56

21138,33

Komertzialak

Salmentetako goi mailako burua

2,5

3004,70

12,84

1,75

3,56

43377,09

Salmentetako burua

1,5

1850,07

27,12

1,75

3,56

27412,16

Sustatzailea

1,2

1480,06

55,03

1,75

3,56

22622,85

Beharginak

Sotoko langilezaina

1,3

52,60

1,52

1,75

3,56

24134,78

Ataleko arduraduna

1,25

50,52

1,36

1,75

3,56

23180,66

1. mailako ofiziala

1,22

48,51

2,20

1,75

3,56

22685,83

2. mailako ofiziala

1,15

46,54

2,20

1,75

3,56

21844,93

Peoi espezialista

1,1

44,46

2,50

1,75

3,56

21091,68

Peoia

1

40,43

2,50

1,75

3,56

19374,03

2013KO ANTZINATASUN TAULA

BIURTEKOAREN BALIOA

LAURTEKOAREN BALIOA

Teknikari tituludunak

Goi mailako tituluduna

48,87

97,74

Erdi mailako tituluduna

40,39

80,77

Behe mailako tituluduna

37,93

75,85

Titulurik gabeko teknikariak

Sotoko arduraduna

32,87

65,74

Laborategiko arduraduna

32,87

65,74

Laborategiko urgazlea

30,07

60,14

Laborategiko laguntzailea

30,07

60,14

Administrariak

Goi mailako burua

50,56

101,12

Lehen mailako burua

37,05

74,11

Bigarren mailako burua

32,87

65,74

Lehen mailako ofiziala

30,07

60,14

Bigarren mailako ofiziala

30,07

60,14

Laguntzailea

30,07

60,14

Komertzialak

Salmentetako goi mailako burua

50,56

101,12

Salmentetako burua

37,05

74,11

Sustatzailea

30,07

60,14

Beharginak

Sotoko langilezaina

1,00

2,02

Ataleko arduraduna

1,00

2,02

1. mailako ofiziala

1,00

2,02

2. mailako ofiziala

1,00

2,02

Peoi espezialista

1,00

2,02

Peoia

1,00

2,02

Gaueko lanaren plusa, 20,957 euro/eguna.

Kilometro-ordaina: 0,312 euro.

Garraio berezia: 9,351 euro/eguna.

2014. URTEKO SOLDATEN TAULA

KOEF.

OINARRIZKO

SOLDATA

SOLDAT. OSAG.

LANERATZE PLUSA

GARRAIO

PLUSA

EGUNERATUA

Teknikari tituludunak

Goi mailako tituluduna

2,25

2727,779

12,874

1,759

3,570

39504,075

Erdi mailako tituluduna

2

2441,821

12,885

1,759

3,570

35500,815

Behe mailako tituluduna

1,5

1883,890

25,041

1,759

3,570

27859,970

Titulurik gabeko teknikariak

Sotoko arduraduna

1,75

2155,888

12,878

1,759

3,570

31497,671

Laborategiko arduraduna

1,4

1731,937

36,529

1,759

3,570

25893,447

Laborategiko urgazlea

1,2

1484,504

55,195

1,759

3,570

22690,718

Laborategiko laguntzailea

1,1

1360,808

64,528

1,759

3,570

21089,627

Administrariak

Goi mailako burua

2,5

3013,712

12,880

1,759

3,570

43507,219

Lehen mailako burua

2

2441,821

12,885

1,759

3,570

35500,815

Bigarren mailako burua

1,75

2155,888

12,878

1,759

3,570

31497,671

Lehen mailako ofiziala

1,3

1608,253

45,859

1,759

3,570

24292,510

Bigarren mailako ofiziala

1,2

1484,504

55,195

1,759

3,570

22690,718

Laguntzailea

1,1

1360,808

72,535

1,759

3,570

21201,746

Komertzialak

Salmentetako goi mailako burua

2,6

3013,712

12,880

1,759

3,570

43507,219

Salmentetako burua

1,5

1855,620

27,198

1,759

3,570

27494,396

Sustatzailea

1,2

1484,504

55,195

1,759

3,570

22690,718

Beharginak

Sotoko langilezaina

1,3

52,759

1,528

1,759

3,570

24207,184

Ataleko arduraduna

1,25

50,673

1,363

1,759

3,570

23250,204

1. mailako ofiziala

1,22

48,657

2,211

1,759

3,570

22753,887

2. mailako ofiziala

1,15

46,680

2,204

1,759

3,570

21910,464

Peoi espezialista

1,1

44,594

2,512

1,759

3,570

21154,958

Peoia

1,0

40,547

2,506

1,759

3,570

19432,151

2014KO ANTZINATASUN TAULA

BIURTEKOAREN BALIOA

LAURTEKOAREN BALIOA

Teknikari tituludunak

Goi mailako tituluduna

49,015

98,030

Erdi mailako tituluduna

40,507

81,013

Behe mailako tituluduna

38,046

76,080

Titulurik gabeko teknikariak

Sotoko arduraduna

32,970

65,940

Laborategiko arduraduna

32,970

65,940

Laborategiko urgazlea

30,159

60,320

Laborategiko laguntzailea

30,159

60,320

Administrariak

Goi mailako burua

50,711

101,423

Lehen mailako burua

37,165

74,331

Bigarren mailako burua

32,970

65,940

Lehen mailako ofiziala

30,159

60,320

Bigarren mailako ofiziala

30,159

60,320

Laguntzailea

30,159

60,320

Komertzialak

Salmentetako goi mailako burua

50,711

101,423

Salmentetako burua

37,165

74,331

Sustatzailea

30,159

60,320

Beharginak

Sotoko langilezaina

1,006

2,030

Ataleko arduraduna

1,006

2,030

1. mailako ofiziala

1,006

2,030

2. mailako ofiziala

1,006

2,030

Peoi espezialista

1,006

2,030

Peoia

1,006

2,030

7. ARTIKULUA: SARIAK, ZERBITZU-URTEENGATIK

20 urteko zerbitzua

869,52 euro

30 urteko zerbitzua

1.074,73 euro

35 urteko zerbitzua

1.217,33 euro

24. ARTIKULUA: ASEGURU POLIZAK

Heriotza naturala

20.868,55 euro

Erabateko ezintasun orokorra, istripuan

20.868,55 euro

Heriotza istripuan

27.824,73 euro

Heriotza laneko istripuan

34.780,91 euro

Gaueko lanaren plusa: 21,020 euro/eguna.

Kilometro-ordaina: 0,313 euro.

Garraio berezia: 9,379 euro/eguna.

Iragarkiaren kodea: F1410214