154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Kontuan harturik 03/2014 ezkontza zibila eginen dela Arroizko Herriko Etxean, eta ezkondu beharrekoen eskariz ezkontza hori Udal honetako zinegotzi Javier Barbarin Alegríaren kontura izanen dela.

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Javier Barbarin Alegríaren esku uztea 03/2014 ezkontza zibila egiteko ahalmena, Herriko Etxean eginen baita.

2.–Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea.

3.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Arroitzen, 2014ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1410513