152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa. Izangai onartuen
eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2014ko uztailaren 30ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udaleko alkate udalburuak 2014ko apirilaren 29an eman ebazpenaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Deialdia 2014ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2014ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an, eta haren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, eta epaimahaiko kideak izendatu eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Aurreko guztia ikusirik eta deialdiaren 5. eta 7.3 oinarrietan ezarritakoan oinarriturik,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean agertzen da.

Bigarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren behin betiko osaera:

–Mahaiburua: Francisco Irizar Jauregui, Tafallako Udaleko zinegotzia.

–Mahaikidea: Pablo Aristu Zunzarren, Foruzaingoak izendatua.

–Mahaikidea: Javier Moreno Gallego, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolak izendatua.

–Mahaikidea: Javier M. Pérez Tafalla, langileak ordezkatzen dituen kasuan kasuko organoak proposaturiko ordezkaria.

–Mahaikidea: Jesús Ángel Ochoa Ontoria, Tafallako Udaltzaingoko kaboa.

–Idazkaria: Lourdes Galdeano Lander, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna.

Hirugarrena.–Oposizioaren hasiera.

Deialdiaren 7.3 oinarrian ageri diren ariketak 2014ko abuztuaren 11n eginen dira, 09:30ean, Tafallako Udaletxeko bulegoetan.

7.3 oinarrian ageri den moduan, aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoan ageri diren bi atalak –a) galderak erantzutea, proba objektiboan– eta –b) kasu praktiko bat ebaztea– egun berean eginen direla.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Deialdiaren 5. oinarrian jasotzen den bezalaxe, horren gainean onesten diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira agertuko: udaltzainaren zenbakia.

–Onartuak:

Udaltzainaren zenbakia:

–25.

–26.

–28.

–31.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1410903