152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantearen deialdia. 121/2013 betearazpena

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: AN Gestión y Promoción Viviendas, S.L.ren aurka bideratu den 121/2013 betearazpen-prozeduran, enkante bidez honako ondasun hau besterentzea erabaki da:

–Higiezina:

Ezkabarteko 6.221. finka eta 6.233. finka Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuak. Lehenbizikoa: 96. orria, 4.243. liburukia, 96. liburua; bigarrena: 1894. orria, 96. liburukia, 4.243. liburukia, 96. liburua.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako:

  • Soraurengo 6.221. finka, 36.463,05 euroan.
  • Soraurengo 6.233. finka, 24.561,92 euroan.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko irailaren 11, 10:00etan, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko bulegoan.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasun higiezinaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren IBAN ES55 0049 3569 92 00 05001274 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea (3158 0000 64 0121 13 kontzeptua), edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.

Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:

Ez dago jasota higiezinaren edukitza-egoera.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 24an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1410711