152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu bereziaren espedientea. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2014ko ekainaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu bereziaren espedientea, “Puiuko hondakin-uren tratamendua” izeneko inbertsioaren kostuei buru emateko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2014ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 755.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 755.000 euro.

Tafallan, 2014ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1410325