152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Zerga tasen 2014ko aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzea 2014ko ekitaldirako, honako hauei dagokienez: Musika Eskola, zezen-plazaren erabilera lagatzea eta jardueretarako lizentziak eta irekitzekoak. Iragarkia 2014ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2014ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Rocío Ventura Corroza.

ERANSKINA

Kultur Etxeko aretoak eta Udalaren beste lokal batzuk erabiltzea

II. Epigrafea.–Beste lokal publiko batzuk.

C) Zezen-plaza.

Egun bat lagatzea: 800 euro.

(Gehitu da) Azkoiengo elkarteek eta kultur taldeek ez dute zezen-plaza lagatzeko tasa ordaindu beharko, betiere ez badute sarrerarik kobratzen haien ekitaldietan. Bestela, eguneko 50 euroko tarifa ordainduko dute erabiltzeagatik.

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO ORDENANTZA

k) Jarduera sailkatuetarako eta irekitzeko lizentziak tramitatzea, 4/2005 Foru Legearen 4 A, 4 B, 4 C eta 4 D eranskinetan adierazitako proiektuenak. (eskatzaileari egotz dakiokeen beste bisita bakoitzeko, 300 euro gehiago): 500.

Musika eskola: 2014-2015 ikasturtea

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

MATRIKULAZIO TASAK

INSKRIPZIOA

30 euro

35 euro

IRAKASGAI BAKOITZA

5 euro

6 euro

IRAKASKUNTZA TASAK

HAURRAK:

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

18 euro

23 euro

MUSIKA HIZKUNTZA

22 euro

28 euro

MUSIKA HIZKUNTZA (EGOKITZE-KURTSOA)

25 euro

32 euro

MUSIKA TRESNA

22 euro

28 euro

MUSIKA TRESNA (EGOKITZE-KURTSOA)

25 euro

32 euro

2. MUSIKA TRESNA

19 euro

25 euro

CURRICULUMAREN EGOKITZAPENA

45 euro

58 euro

TALDE INSTRUM./ABESB./KONBOA 10 euro 13 euro

HELDUAK:

MUSIKA TRESNA HELDUAK

35 euro

45 euro

MUSIKA TRESNA HELDUAK + aukeran

ESPEZIALITATE OSAGARRIAK EDO TALDEAK

35 euro

45 euro

TEKNOLOGIA BERRIAK

22 euro

28 euro

MUSIKA ARMONIA

35 euro

45 euro

TALDE INSTRUM./ ABESB./KONBOA

15 euro

20 euro

KONPOSIZIOA ETA INSTRUMENTAZIOA

59 euro

72 euro

ENTSEGU KUOTA (1. zikloa / 2. zikloa / 3. zikloa)

4/6/8 euro

5/7/9 euro

Iragarkiaren kodea: L1410348