152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar-etxea erakunde autonomoko Plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Lesakako Udaleko Osoko Bilkurak, 2014ko ekainaren 20an eginiko bileran, hasiera batean onetsi zuen Andra Mari Zahar-etxea erakunde autonomoko Plantilla organikoaren aldaketa 2014 urterako. Hartan ezarritakoaren arabera, hutsik gelditu den zerbitzu anitzetako lanpostua desagertu egiten da.

Berari dagokion aurrekontu zuzkidurarekin, lanaldi partzialeko zerbitzu anitzetako bi lanpostu sortuko dira:

–Batak %60ko dedikazioa izanen du.

–Bertzeak %40ko dedikazioa izanen du.

Soldata, lana egindako denborarekin proportzionala izanen da.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen 15 egun balioduneko epean, ediktuak 2014ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, Plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Lesakan, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1410718