2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Ximona Gaztetxearen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Iturmendiko Udalak, 2014ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Ximona Gaztetxearen erabilera arautzen duen ordenantza.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iturmendin, 2014ko uztailaren 14an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1410386