152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2014ko aurrekontuan kreditu berezia sortzeko espedientea: inbertsio batzuk (14/3 espedientea). Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan kreditu berezia sortzeko espedientea: inbertsio batzuk (14/3 espedientea). Horren iragarkia 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 30ean.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kreditua sortzeko espedientea behin betiko onetsitzat hartzen da, modu honetan:

Ondoko kontu-sailen gastuak:

1 45220 62200.–Frontoia (kopurua: 85.000,00 euro).

1 411 62500.–Hari musikala osasun zentroan (kopurua: 862,00 euro).

1 43240 62501.–Señalizazioa (kopurua: 9.075,00 euro).

1 43200 60100.–Bidasoa Karrikan espaloia (kopurua: 8.000,00 euro).

1 441 60103.–Agerrako saneamendua (kopurua: 6.500,00 euro).

1 581 69200.–Oihaneztatzeak (kopurua: 47.790,38 euro).

1 581 60100.–Kauleko pista (kopurua: 5.965,00 euro).

1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (kopurua: 115.402,00 euro) eta 1 871.–Diruzaintzako gerakina lotutako baliabideengatik (kopurua: 47.790,38 euro) izeneko kontu-sailetako baliabideekin finantzatuko dira.

Beran, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1410730