152. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

295/2014 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 9. oinarria aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2013-2014 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak aurkeztutako txostenean adierazi denez, komenigarria da 9. oinarria aldatzea Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian, zein maiatzaren 12ko 205/2014 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Izan ere, egungo idazkerak nahasmendua ekartzen du bertan aurreikusten diren sariei dagokienez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bederatzigarren oinarriaren aldaketa onestea 2013-2014 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Batxilergoko Sari Berezietarako 2013/2014ko deialdiaren bederatzigarren oinarria

Bederatzigarrena.–Deialdi honen xede den Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak zerbitzu akademikoengatik. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

Iragarkiaren kodea: F1410149