2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRITZA
2014ko karga-tasen onespena
Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:
1.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,42.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,63.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Karga-tasa: %1,00.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %4,50.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Zerga-oinarria, aldi guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga-tasa: %20,00.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Ziritzan, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1400246