2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
2014ko karga-tasen onespena
Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:
1.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:
–%0,39ko karga-tasa ezartzea hirilurreko ondasunentzat.
–%0,67ko karga-tasa ezartzea landalurreko ondasunentzat.
–%1,10eko karga-tasa aplikatuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean.
–%3,00ko karga-tasa aplikatuko da lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean.
–%12ko karga-tasa ezartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren gainean.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Bidaurretan, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1400243