2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa xehakatua Antsoaingo Udal Planean, UIko (UPI 1 unitatea) P8B lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Antsoaingo Udal Planean, UIko (UPI 1 unitatea) P8B lurzatiari dagokionez, Estación de Servicio Orcoyen-Agustinos, S.L.k sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.
Antsoainen, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1400260