148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SEVILLAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1247/2013 prozedura

M.ª Fernanda Tuñón Lázaro andrea, Sevillako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: Carmen Belén de Alba Carabias auzi-jartzaileak eskaturik, kaleratze/kargu-uzte orokorrak direla-eta, Cenex Consulting y Promociones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu diren 1247/2013 autoetan, ebazpena eman da 2013ko azaroaren 15ean (onartzeko eta data jartzeko dekretua), hitzez hitz hau dioena:

Dekretatzen dut:

M.ª Fernanda Tuñón Lázaro idazkari judiziala.

Sevillan, bi mila eta hamahiruko azaroaren hamabostean.

Aurrekariak:

Lehena.–Carmen Belén de Alba Carabias andreak kaleratze-demanda aurkeztu zuen Cenex Consulting y Promociones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka.

Bigarrena.–Demanda epaitegi honetara bidali da, eta 1247/2013 zenbakiarekin erregistratu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.–Demanda honen ezaugarri formalak azterturik, eta LJALaren 82.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da tramitera onartzea eta idazkari judizialak data ezartzea.

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Xedapen zatia:

Xedatu dut:

–Aurkeztutako demanda onartzea.

–2014ko irailaren 29ko 10.30ean izanen da judizioa, epaitegi honen judizio-aretoan (Buhaira etorbidea, 26, 5. solairua, Noga eraikina, judizio-aretoa, 1. solairua), baldin eta alderdiek abenikorik lortzen ez badute adiskidetze-ekitaldian, zeina idazkari judizialaren aurrean egitekoa baita, egun berean, 10:20an, epaitegi honen bulegoan, eraikin horretako bosgarren solairuan.

–Alderdiei legearen araberako zitazioa egitea, eta ohartaraztea agertzen ez badira edo adiskidetze-ekitaldia edo judizioa bertan behera uzteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badute, idazkari judizialak, lehen kasuan, eta epaileak, bigarrenean, demandatik atzera egindakotzat joko dutela auzi-jartzailea; eta demandatua bada, ez direla galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, aurrera jarraituko baitute auzi-iheslari dela deklaratu beharrik gabe.

–Kaleratze gutuna aurkez dadila ahalik lasterren.

–Auzi-jartzaileak dio judizioan legelariak lagunduko edo ordezkatuko duela, eta adierazpen hori egintzat ematen da, eta demandatuari/demandatuei horren berri ematen zaie, Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.3 artikuluaren ondorioetarako.

–Auzi-jartzaileak proposatutako frogabideen berri ematea epaileari demanda-idazkian (galdeketa, agiri pribatuak eta agiri publikoak), horiei buruzko erabakia eman dezan.

–Ezarritako egunaren berri ematea epaileari, LPLaren 182. artikuluaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Eta Cenex Consulting y Promociones, S.L. enpresa demandatuaren legezko ordezkariari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta ohartarazten dut hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Sevillan, 2014ko ekainaren 27an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1409899