148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 13/2014 prozedura

María Pilar Rivas Vara andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: abintestato jaraunslea deklaratzeko 13/2014 espedientea, organo judizial honetan bideratua Ruth Alfaro Pérez andrea 1975eko maiatzaren 3an ospitalean testamentua egin gabe hiltzearen ondorioz. Auzia Alicia Susana Alfaro Bouvier andreak sustatu du, aita Carlos Alberto Alfaro jaunaren jarauntsi-eskubideak eskuratu baititu Ruth Alfaro Pérez andre kausatzailearen iloba izanik. Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da ondokoei deitzea:

1.–Ondoko hauen jaraunsleei:

–Eusebio Alfaro Pérez jaunari

–Eusebio Carmelo Alfaro Molon jaunari

–Sixto Alfaro Molon jaunari

–Carmelo Alfaro Martínez jaunari

–Pedro Alfaro Martínez jaunari

–Miguel Angel Alfaro Martínez jaunari

2.–Sofía Pilar Alfaro Martínez andreari

–María Alfaro Martínez andreari

3.–Eta, orobat, jaraunspena eskatzeko haiek adinako eskubidea edo handiagoa dutela uste dutenei, organo judizial honetara ager daitezen hura erreklamatzera, hamar eguneko epean ediktu hau argitaratzen denetik hasita, eta ohartarazten zaie hura egiaztatu ezean zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izan dezaketela.

Tafallan, 2014ko ekainaren 16an.–Idazkari judiziala, María Pilar Rivas Vara.

Iragarkiaren kodea: J1409843