148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-210

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Los Arcosko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Odrón ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Los Arcos (Nafarroa).

Isurketak 210.000 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean eta 620 m³-koa egunean; hareak eta gantzak kentzeko ubidean tratatuko da, fase hauetan: bahetzea, lehen mailako dekantagailua, bi ohe biologiko bigarren mailako dekantazioarekin, eta lau putzu, seriean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1410373