148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-212

Alain Berastegui Mariñelarenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alain Berastegui Mariñelarena.

Xedea: nekazaritzako biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Leziza erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Arbizu (Nafarroa).

Isurketa ur sanitarioena da: urtean, gehienez ere, 75 m³-ko bolumena izanen du. Hobi septikoak eta iragazki biologikoak osatutako multzo aurrefabrikatua paratzeko proiektua dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1410088