148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Batzarreko burutzaren eginkizunak bertze baten esku
uztearen ezeztatzea

Aezkoako Batzarre Nagusiko buruaren 2014ko ekainaren 3ko 2/2014 Ebazpenaren bidez ezeztatu egiten da Batzarreko buruordearen esku utzi izana buruaren eginkizun guztiak, eritasunaren kausaz kanpoan zegoen bizkitartean.

Buruordearen esku eginkizun guztiak uzteko arrazoiak bukatu direnez, ikusirik aurtengo maiatzaren 22an egindako eginkizunen eskuordetzea, eta kontuan harturik zer arauketa egiten den Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan (errege dekretu horren bidez Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zen) eta Aezkoako Batzarre Nagusiaren 19. artikulua.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Batzarreko buruorde Víctor Burusco Juandeaburre jaunaren alde 2014ko maiatzaren 22an egindako eginkizunen eskuordetzea bertan behera uztea.

Bigarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Aezkoako Batzar Nagusiak Ariben duen iragarki oholean ediktua ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Ariben, 2014ko ekainaren 3an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1409994