148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Musika Eskolako Musika Hizkuntza espezialitateko irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, aldi baterako lan-kontratuko lanpostuetan aritzeko, Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrean sortzen diren beharrei erantzun beharrez

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2014ko ekainaren 13an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia egiten da, Musika Eskolako Musika Hizkuntza espezialitateko irakasle lanpostuetan aritzeko, Iruñeko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Alorrean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun beharrez.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da inor ote den Musika Eskolako irakasle lanpostuan, behar den espezialitatekoan, lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu denik; izan ere, azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Musikako erdi mailako titulua, edozein espezialitatetakoa, izatea edo hura lortzeko baldintzetan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Deialdi honetan aipatzen diren Musika Hizkuntzako irakasleen lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan egoteko hautatutako izangaiak euskaraz jakitea berariazko baldintza duten lanpostuetan aritzen ahalko dira, betiere baldin badute Nafarroako Gobernuak luzatzen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo balio bereko titulazio ofizialki aitortua, eta zehatz-mehatz, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat hartzen diren tituluak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan eskuratzen ahalko da, Karrika Nagusiko 2an, edo Internet bidez, www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek eskatzen den tituluaren fotokopia eta Nortasun Agiri Nazionalarena aurkeztuko dituzte, baita 2 f) puntuan adierazi diren tituluetariko baten fotokopia ere, euskarazko lanpostuetarako kontratazioa hautatu nahi dutenendako.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, Herriko Etxearen gibelaldean, baita haren web orrian ere, www.pamplona.es, Enplegu Publikoaren alorrean.

Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta Udalaren webgunean argitaratzeko aginduko du, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

6.–Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Mahaiburua: Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi delegatua edo Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Joaquín Maya Musika Eskolako zuzendaria.

Mahaikidea: María José Elverdin Garcés, Joaquín Maya Musika Eskolako Musika Hizkuntzako irakaslea.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Nuria Abadía Lacosta, Joaquín Maya Musika Eskolako idazkaria.

6.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Iruñeko Udalaren Zerbitzu Orokorren Alorrari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa. 7.1. Hautapena honako proba hauen bidez eginen da: 7.1.1. Lehen proba:

Epaimahaiak proposatuko duen melodia lehen begiratuan entonatzea. Horretarako, izangaiek 10 minutu izanen dituzte.

Honako alderdi hauek baloratuko dira: afinazioaren eta erritmoaren zehatza, adierazkortasuna, eta tenpoari buruzko oharrak eta ohar agogiko eta dinamikoak errespetatzea. Epaimahaiak egoki juzgatzen dituen argibide guztiak eskatzen ahalko ditu.

Probak 30 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

7.1.2. Bigarren proba:

Irakaskuntzako materiala prestatzea eta horren defentsa. Epaimahaiak zehaztuko du garatu beharreko irakaskuntza edukia eta zer mailatarako izanen den. Horretarako, izangaiek ordu bat izanen dute, baina ezin izanen dute sartu inolako materialik.

Defentsarako, 15 minutu izanen dituzte. Honakoak baloratuko dira: edukia ikasleen mailara egokitzea, koherentzia musikala, sekuentziazioa, jardueren, estrategien eta baliabideen aberastasuna etab. Proba hau kalifikatzeko gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 15 puntu erdiesten ez dituztenak.

7.1.3. Hirugarren proba:

Musika Hizkuntzako eskola ematea ikasle talde bati. Epaimahaiak eman beharreko edukia proposatuko du, eta izangaiak 15 minutu izanen ditu hura prestatzeko. Probak 30 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa, ikasleekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera, betiere, musikako helburua erdieste aldera, erabilitako materiala (egokitasuna, koherentzia, sekuentziazioa, aberastasuna...) pianoa jotzeko trebezia eta aisetasuna etab.

7.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

8.2. Gainditzen duten izangaiei deitzen ahalko zaie Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrean sortzen diren beharren arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

8.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.

8.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2014ko ekainaren 13an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena:

N.A.N./Nortasun agiria:

Jaioteguna (eguna, hilabetea, urtea):

Nazionalitatea:

Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua):

Herria:

Posta kodea:

Sakelako telefonoa:

Telefono finkoa:

Honako hau adierazten dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT:

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, aldi baterako kontratudun lanpostuetan aritzeko, musika eskolako irakasle lanpostuan, Musika Hizkuntza espezialitatean. Deialdia .... Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ......aren ......koan.

DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Kale Nagusia, 2, 31001-Iruña).

Iruñean, 2014ko .............................aren ............(e)an

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1408741