148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

404/2014 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunen aldaketa ebazten duena, 2014-2015 ikasturterako.

Otsailaren 21eko 111/2014 Ebazpenaren bidez (77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa), hezkuntza itunak 2014-2015 ikasturtetik aurrera aldatzeko arauak eman ziren, hezkuntza maila guztietan.

Ikusirik aldaketaren espedienteak, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau LOEren babesean tramitatzen da. Izan ere, lege horren arabera, oinarrizko hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa da (3. artikulua eta III. kapitulua) pertsona guztientzat (4.1 artikulua), eta hezkuntza administrazioek ikastetxeei beharrezko baliabideak eman behar dizkiete hezkuntza doakoa izan dadin (88.2 artikulua); hortaz, gastu hori egin ezean, administrazioaren funtzionamenduaren funtsezko alderdi batzuk kaltetuak aterako lirateke.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea ebazpen honen 1., 2., 3., 4. eta 5. eranskinetan aipatzen diren ikastetxe pribatuekiko itunaren aldaketa, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan; 2014-2015 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Eskatutako unitateen kopuruaren eta itunaren barnean baimentzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea dagokion eranskinean azaltzen da.

3. Ebazpen honen bidez onetsitako hezkuntza itunen aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; hura, alde batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izenpetuko du eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariek.

4. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.

5. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko ekainaren 27an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2013-2014

2014-2015

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

AIEGI

MATER DEI

12

12

12

BURLATA

IRABIA-IZAGA

28

30

30

LIZARRA

SANTA ANA

14

14

14

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

10

11

11

MUTILOABEITI

LUIS AMIGÓ

22

23

IRUÑA

CALASANZ

12

12

12

IRUÑA

ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN

13

13

13

IRUÑA

LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS

18

18

18

TAFALLA

ESCUELAS PÍAS

12

12

12

TUTERA

ANUNCIATA

17

18

18

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

22

23

23

2. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2013-2014 ikasturtea

2014-2015 ikasturtea

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

1. eta 2. mailak

3. eta 4. mailak

1. eta 2. mailak

3. eta 4. mailak

1. eta 2. mailak

3. eta 4. mailak

ALTSASU

SAKANA IKASTOLA

4

5

4

5

4

5

BERA

LABIAGA IKASTOLA

2

0

2

0

2

0

BURLATA

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS

4

4

4

4

4

4

BURLATA

IRABIA-IZAGA

5

4

7

4

7

4

LIZARRA

LIZARRA IKASTOLA

4

4

5

4

4

4

(1)

LIZARRA

MATER DEI-PUY-ANDERATZ

8

8

8

8

8

8

MUTILOABEITI

LUIS AMIGÓ

6

4

6

5

IRUÑA

CALASANZ

4

4

4

4

4

4

IRUÑA

LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS

4

4

5

4

5

4

IRUÑA

NUESTRA SRA. DEL HUERTO

6

5

6

6

6

IRUÑA

SAGRADO CORAZÓN

7

6

6

7

6

7

IRUÑA

SALESTARRAK

3

4

3

4

3

4

TAFALLA

ESCUELAS PÍAS

4

4

4

4

4

4

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

3

2

2

3

TUTERA

ANUNCIATA

6

4

5

5

(1) Itundutako unitate kopurua aski da eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik.

3. ERANSKINA

Hezkuntza Bereziko itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2013-2014

2014-2015

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

BURLATA

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS

BHIBU 1

BHIBU 1

BHIBU 1

LIZARRA

MATER DEI-PUY-ANDERATZ

BHIBU 1

BHIBU 1

BHIBU 1

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

GNO 1

GNO 1

IRUÑA

EL MOLINO

URRI. ANITZ. 1

URRI. ANITZ. 1

(1)

IRUÑA

HIJAS DE JESÚS

BHIBU 1

BHIBU 2

BHIBU 2

IRUÑA

SAGRADO CORAZÓN

GNO 1

GNO 1

GNO 1

IRUÑA

SANTA TERESA DE JESÚS

GNO 1 - BHIBU 1

GNO 1 - BHIBU 1

(1) Lehen Hezkuntzako urteak dituzten ikasleak hartzen ditu.

GNO = Garapenaren Nahaste Orokorren Gela.

BHIBU = Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko Berariazko Unitatea.

URRI. ANITZ. = Urritasun anitzeko unitatea.

4. ERANSKINA

Curriculum egokituko eta curriculum aniztasuneko programen itunak aldatzea 2014-2015 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

OHARRAK

2013-2014

2014-2015

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

BURLATA

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS

CA 4.

0

(1)

LIZARRA

MATER DEI-PUY-ANDERATZ

C.E.P.-3.C.A. -4.C.A.

C.E.P.-3.C.A. -4.C.A.

C.E.P.-3.C.A. -4.C.A.

IRUÑA

CALASANZ

CA 4.

CA 3.

CA 3.

IRUÑA

LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS

CA 3.

CA 4.

CA 4.

(1) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa denez, ez da beharrezkotzat jotzen itunak handitzea.

5. ERANSKINA

Erdi Mailako Heziketa Zikloetako itunak egitea 2014-2015 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

HEZIKETA ZIKLOAK

UNITATEAK

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

2012-2013

2014-2015

IRUÑA

RAMIRO MATA

Ile-apainketa

0

1

0

(1)

(1) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa denez, ez da beharrezkotzat jotzen itunak handitzea.

F1409659

Iragarkiaren kodea: F1409659