148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

100E/2014 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ukarko udal mugapean, abeltegi esperimental bat hornitzeko, euskarriaren gaineko aire zabaleko transformazio zentro berri bat (50 kVA-koa), tentsio ertaineko sarrerako linea bat eta behe tentsioko irteerako linea bat (lurpekoa) egiteko proiekturako. Sustatzailea Complementos Piensos Compuestos, S.A. da.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektuaren arabera, jarduketaren xedea da Ukarko 1. poligonoko 300. lurzatian dagoen abeltegia elektrizitatez hornitzea. Abeltegiaren jabea Complementos de piensos compuestos, S.A. da. Horretarako, aireko linea bat eginen da “Biurrun-Gares” linea elektrikoaren 02.04 euskarritik (Iberdrola Distribución S.A. da linea horren jabea), eta ebakigailu bat paratuko da euskarri horretan 50 kVA-ko transformadorea hornitzeko. Transformadorea lurzati berean paratuko da, proiektuan agertzen den euskarri berri baten gainean, eta euskarri berrian, berriz, instalazioa babestuko duten XS motako fusibleak. Aipatu euskarrian babes eta neurketako koadro bat paratuko da, eta hortik eroale isolatuak aterako dira, behe tentsioan, kanalizazio berri batetik, abeltegiko maniobra-koadroraino (eraikinaren erdian dago).

Espedientean Ukarko Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostenak ageri dira. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak ere espedientearen aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ukarko udal mugapean, abeltegi esperimental bat hornitzeko, euskarriaren gaineko aire zabaleko transformazio zentro berri bat (50 kVA-koa), tentsio ertaineko sarrerako linea bat eta behe tentsioko irteerako linea bat (lurpekoa) egiteko proiekturako. Sustatzailea Complementos Piensos Compuestos, S.A. da.

2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean ematen da:

  • Proiektuko isolagailua ezin da erabili lotzeko kateetan. Isolagailu horrek makila isolatzaile bat eta babes inguratzaile bat ditu (PECA). Proiektua hartzen duen eremua abenduaren 31ko 1150/2013 Ebazpenak ezartzen dituen eremuetako bat da. Haren bidez, Nafarroako babes eremuak identifikatu ziren, hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezarri zituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua Nafarroan aplikatuz. Horrenbestez, gutxienez metro bat izan beharko da pausalekuen eta elementu eroaleen artean. Honako hauetako bat erabiliko da: U120AB132 isolagailua, CS70AB 170/1150 isolagailua (erreferentziako tentsiorako diseinatua) edo isolagailu txikiago bat (kasu honetan, kablea eta lotzeko grapa isolatuko dira metro bat luze izan arte).
  • Deribazioko euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, eta aurkeztutako dokumentazioarekin bat, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta alderantzizko ebakigailuak lotzeko zubiak, baita horien eta linea deribatuaren arteko lotuneak ere.
  • Linearen amaierako euskarrian eta eroaleak lurpeko linearekin duen konexioan elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta XS zirkuitu-etengailuak lotzeko zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC (“Bushing Connection Animal Cover”) estalki aurremoldeatuekin edo antzekoekin babestuko dira.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen horrek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ukarko Udalari, Iruña aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 24an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1409269