4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA
Ediktua. 198/2014 prozedura
Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarrak eskaturik, hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da Agapo Hermenegildo Valencia Paladines eta Raquel Hurtado Hante jaun-andreen kontra, eta honako ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea erabaki:
Hiri finka: famila bakarreko etxebizitza atxikia, Cadreitan, Sancho el Fuerte kalean (z.g). Guztira, 89,50 m²-ko azalera du. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.366. liburukia, 84. liburua, 152. orria, Cadreitako 4.156. finka.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 150.000,00 euro.
Enkantea 2014ko irailaren 19an eginen da, 11:30ean, Epaitegi honetan, Tuterako Merindades etorbideko 66an.
Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
Ez dago jasota higiezinaren edukitza-egoera.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Tuteran, 2014ko ekainaren 30ean.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1409522