141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 341/2013 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000040/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko otsailaren 24an.

José Antonio González González jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000341/2013 (250.2) hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Gas Natural Servicios SDG, S.A.k sustatu du, Jesús Munárriz Gracia jaunaren aurka, betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna izan du ordezkari, eta Luis Enrique López Hernández legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

baiesten dut Araiz prokuradore jaunak, Gas Natural Servicios SDG, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean deklaratutako Jesús Munárriz Graciaren kontra jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut:

1. Suntsitua gelditzen da cc 37441558; IC 10140180; CS 10764551 gas-hornidurako kontratua, bi alderdiak lotzen zituena Iruñeko Simonena doktorea, 9, 1. C helbideko etxebizitzarako.

2. Alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.343,06 euro ordaintzera. Diru-kopuru honek korritu legalak izanen ditu demanda jarri zen egunetik aurrera.

3. Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari fakturazioa ordaintzera, fakturatu zen azken irakurketatik (2.293 metro kubo gas) hasi eta konexioa eta kontagailua kentzen direnean eginen den irakurketara bitartekoa, indarra duen tarifaren araberako prezioan, epaiaren betearazpenean zehaztuko denari jarraituz.

4. Alderdi demandatuak gas hornidura duen higiezinean sartzen utzi behar die zerbitzuko agente judizialari eta Gas Natural Servicios SDG S.A.ren langileei edo enpresa horrek izendatzen duen beste edonori, higiezinean ordura arte egindako gas kontsumoa irakurri, konexioa eta kontagailua kendu eta gas horniduraren instalazioa ixteko. Kostuak, horretan denean, demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Jesús Munarriz Graciari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko ekainaren 19an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1409497