141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-717

Club Piragüismo Traslapuentek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Club Piragüismo Traslapuente.

Xedea: edukiontzi mugikorra paratzea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Traslapuente.

Udalerria: Tutera (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da 9. poligonoko 407. lurzatian 15 m²-ko edukiontzi bat paratzea, Ebro ibaiaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1409209