141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal mugapearen balorazio txostenaren proiektua

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2014ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1409911