141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Noaingo 1. poligonoko 80. lurzatian eragiten duena, Raphael Jiménez Jiménezek sustatua.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko uztailaren 2an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea aldaketa Noain Elortzibarko Udal Plan Orokorreko antolamenduko determinazio xehakatuetan, 1. poligonoko 80. lurzatian eragiten duena (Noaingo San Juan karrika, 16), Raphael Jiménez Jiménezek sustatua.

2. Sustatzaileari adieraztea ezen, behin betiko onestearren eta jendaurreko aldiaren emaitza edozein dela ere, testu bategina aurkeztu beharko duela, non sartuko baitira udal txostenean gutxieneko lurzatiari buruz dauden azalpenak eta 80. lurzatiaren banantzearen, jada eginaren, isla.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Noain Elortzibarren, 2014ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1409819