141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala antolamendu xehakatuko determinazioetan (erabileren araubidea), 6. poligonoko 221. lurzatiari dagokionez (Zuluetan baitago), Noain Elortzibarko Udalak sustatua.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko uztailaren 2an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala (erabileren araubidea), Noain Elortzibarko Landalurreko Ondasunen Katastroko 6. poligonoko 221. lurzatian eragiten duena, Zuluetan baitago, Noain Elortzibarko Udalak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea 221. lurzatiaren jabeei eta Noain Elortzibarko Udaleko Agenda 21i, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Noain Elortzibarren, 2014ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1409817