141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2014ko plantilla organikoko aldaketa (I). Hasierako onespena

Egungo xedapenak betez, jendaurrean egonen da, Idazkaritzan, 2014ko plantilla organikoko aldaketa, Eguesibarko Udalak 2014ko uztailaren 3ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuena, lanpostu batzuei nekagarritasunaren osagarria onartzeko. Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1409898