141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

937/2014 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen da.

Ikasketa-plan honek lortu egin du Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena izan ondoren, Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena, eta 2010eko urriaren 1eko Ministroen Kontseiluak ezarri zuen tituluaren ofizialtasuna (zeina 2010eko azaroaren 11n argitaratu baitzen 273 zenbakiko BOEn, eta 2010eko urriaren 18ko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez ezarri zen).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzan Graduatua titulua lortzeko balio duten ikasketa planak argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2014ko uztailaren 1ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Ingeniaritzako Graduatua tituluko ikasketa planak

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Oinarrizko prestakuntza

60

Nahitaezkoak

114

Aukerakoak

54

Kanpo praktikak

Gradu Amaierako Lana

12

KREDITUAK OSOTARA

240

Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:

JAKINTZA-ADARRA

IRAKASGAIA

ECTS

IKASTURTEA

SEIHILEKOA

Ingeniaritza eta Arkitektura

Matematika

24

1.a

1., 2.

Fisika

12

1.a

1.a eta 2.a

Informatika

18

1.a eta 2.a

1., 2. eta 3.a

Enpresa

6

1.a

1.a

Ikasketa-plana laburtua (moduluen arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

SEIHILEKOAK

Oinarrizko prestakuntza

60

Matematika

Oinarrizko irakasgaia

24

1.a eta 2.a

Fisika

Oinarrizko irakasgaia

12

1.a eta 2.a

Informatika

Oinarrizko irakasgaia

18

1., 2. eta 3.a

Enpresa

Oinarrizko irakasgaia

6

1.a

Informatika adarrerako prestakuntza komuna

60

Metodoak

Nahitaezkoa

18

2., 3. eta 4.a

Sistema eragileak

Nahitaezkoa

6

3.a

Datu-baseak

Nahitaezkoa

12

3.a eta 4.a

Konputagailuak

Nahitaezkoa

6

4.a

Sareak

Nahitaezkoa

6

4.a

Softwarearen Ingeniaritza

Nahitaezkoa

6

3.a

Adimen artifiziala

Nahitaezkoa

6

4.a

Softwarearen ingeniaritzako nahitaezko modulua

18

Informatika Sistemen Garapena

Nahitaezkoa

18

5., 6., eta 7.a

Konputazio eta Sistema Adimendunen nahitaezko modulua

18

Konputazioa

Nahitaezkoa

18

5., 6., eta 7.a

Informazioaren Teknologien nahitaezko modulua

18

Zerbitzu eta Sareen Arkitektura

Nahitaezkoa

18

5., 6., eta 7.a

Softwarearen Ingeniaritza aipameneko modulua

30

Informatika Sistemen Kudeaketa eta Antolamendua

Aukerakoa

30

5., 6., eta 8.a

Konputazio eta Sistema Adimendunen aipameneko modulua

30

Sistema adimendunak

Aukerakoa

30

5., 6., eta 8.a

Informazioaren Teknologien aipameneko modulua

30

Informazioaren Teknologiak

Aukerakoa

30

5., 6., eta 8.a

Aukerakoak

24

Aukerakoak

Aukerakoa

24

7. eta 8.a

Gradu Amaierako Lana

12

Gradu Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

8.a

F1409859

Iragarkiaren kodea: F1409859