141. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

260E/2014 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ezkabarten Ezkabako kanpina handitzeko plan bereziari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. Erausona, S.L. enpresa da sustatzailea.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 1/2005 Foru Legearen 3A eranskinaren B) 3. atalean ezarritakoaren arabera, plan bereziei Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena egin behar zaizkie, plan horiek onestearekin batera edo lehenago.

2014ko martxoaren 5ean sartu da Ezkabako kanpina handitzeko plan bereziaren dokumentazio guztia, Ingurumen ondorioen azterlana dakarrena. Dokumentazio horretan erantzuten zaio Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2013ko otsailaren 4an egindako txostenari. Bertan plan bereziaren Ingurumen ondorioen azterlanaren irismena zehazten zen.

Plan berezia jendaurrean egon zen, iragarkia Ezkabarteko Udaletxean eta 2012ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 24an.

Plan bereziaren helburu nagusia egungo kanpina handitzea da, modalitate desberdinetako kanpaleku berriak eta mobil-home-ak kokatzeko eremu berriak ezartzeko. 1.444 laguni eman dakieke ostatu.

Plan bereziaren eremu osoa Eusako herriaren hegoaldean kokatzen da, 11. poligonoko 227., 296., 245., 224., 295. eta 243. lurzatietan, Eusan, eta 13. poligonoko 325. eta 417. lurzatietan, Soraurenen. Hortaz, proposamenak ekarriko du kanpina 4,1 hektarea handitzea. Oinezkoentzako lotura bat ere erantsi da, Sokiaingo bidearen eta ibai parkearen artean, 13. poligoko 416. eta 417. lurzatietan.

Handitzeko lurrak 3 eremutan antolatzen dira. Lehenengoan, dagoen kanpalekuaren ondo-ondoan, kanpaldi libreko toki batzuk, berdeguneak eta jolaslekuak planteatzen dira. Beste eremu batean, erabiltzen ez den ur-biltontziraino, landatutako zenbait maila daude. Bertan lurzati mota desberdinak antolatuko dira, eta azken maila gordeko da kanpaldi librea egiteko. Hirugarren eremuak malda handiagoa dauka eta bertan mobil-home-ak paratuko dira.

Kanpina funtzionamenduan dago. Beharrezko instalazio guztiak dauzka behar bezala funtzionatzeko (hornidurak, saneamendua, elektrizitatea, argiteria, hondakinen bilketa).

Ingurumen ondorioen azterlanean aztertzen da zer eragin duten elkarrengan plan bereziak, Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Planak (LAP 3), Errepideei buruzko Legeak eta Ezkabarteko Hirigintzako Planak. Handitzearen eraginpeko lurrak ez daude bide-erreserba batek baldintzaturik, eta nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezineko sailkapena dute indarreko planeamenduan.

Honako hau sartzen da: plan bereziak ukitutako eremuaren balorazioa ingurumenaren aldetik, kanpalekuaren barneko antolamendurako hautatutako alternatibaren justifikazioa eta plan bereziak garatzearen ondoriozko eraginen identifikazioa eta balorazioa.

Jarduketa eremuan ez dago ingurumeneko balio aipagarririk. Hauek dira ukipen nagusietako batzuk: lurren moldaketa kanpaldiko eremu desberdinak egokitzeko, lurzoruaren nekazaritzako erabilera tradizionala aldatzea eta esparruko paisaia itxuraldatzea. Aldaketa topografiko hori, ezpondez, plataformez eta bideez mailakatutako lursail batean, hein batean dagoeneko gauzatua, kanpalekuko iparraldean areagotzen da, hori maizago ikusten baita asko erabiltzen diren zenbait tokitatik, hala nola N-121 errepidetik, eta oso agerikoa baita Orikaingo Kontzejutik. Ukipen horiek moderatutzat eta bateragarritzat jotzen dira.

Azterlanaren 6. kapituluan biltzen dira kanpalekuaren funtzionamendu eta eraikuntza fasean aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak eta prebentziokoak. Neurri zuzentzaileen ardatz nagusia da sortzen diren ezpondak birlandatzea zenbait landare mota erabiliz (heskaiak, ausazko landaketak zuhaixkekin eta zuhaitzekin), helburua izanik aldatutako eremua ingurunearekin harmonizatzea, elementu batzuk, ur-biltontziak, esaterako, agerian ez uztea eta erabiltzaileen erosotasuna areagotzea. Funtzionamendu fasean energia aurrezteko neurriak azpimarratzen dira.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura egin dela eta ingurumen baldintzak plan bereziari nola gehitu zaizkion ikusita, aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 42. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ezkabarten Ezkabako kanpina handitzeko plan bereziari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egitea eta ingurumenaren aldetik egokia dela adieraztea. Erausona, S.L. da sustatzailea.

2. Ingurumen ondorioen azterlaneko 6. kapituluan aipatzen diren neurri zuzentzaileak eta prebentziokoak plan berezian txertatzea da Ingurumen ondorioen adierazpen honen baldintza.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ezkabarteko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea , behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 11n.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1408596