13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2014ko ekitaldiko zerga-tasak

Gazteluberriko Udalak, 2013ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki du onestea 2014ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunak: %0,1000.

–Landalurreko ondasunak: %0,1000.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: haiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Gainerako udal tasak mantentzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gazteluberrin, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1400226