13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Lehen aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan lehen aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2013ko abenduaren 9an) eta Udalaren iragarki oholean agertu ondoren, eta epe horretan ez bizilagunek ez interesdunek ez dute erreklamazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

Kreditu bereziak:

1 4320 22708 Udal Planaren prestakuntza: 13.310,00 euro.

1 012 480 Epaia betetzea: 5.740,00 euro.

1 011 34201 Berandutzako korrituak: 1.260,00 euro.

Kreditu gehikuntza:

2 311 16001 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langileen Gizarte Segurantza: 21.000,00 euro.

Finantzabideak, gastuak beheititurik:

1 433 621 Argiak berritzea: 14.000,00 euro.

1 452 21202 Futbol zelaiko mantentze lanak: 6.110,00 euro.

2 311 46200 Gizarte enplegu babesturako diru-laguntzak: 21.000,00 euro.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1318193