13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 134/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 134/2013 betearazpen-prozeduran dekretua eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Molnarova Romana y Orquieta Larumbe M.B.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1317667