13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 0000313/2012 hitzezko judizioa (250.2)

Idazkari judiziala, M. Victoria Baztán Maisterra.

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

253/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko azaroaren 26an.

Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 313/12 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, honako epai hau ematen dut.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Echarte Vidal prokuradore andreak Asier Ortiz Goicoechea jaunaren izenean honako hauen aurka jarritako demanda: Marketing and maquinarias internacional, S.L., José Nicolau Bessa Tapia Do Vale jauna eta Recia Estructuras, S.L.U. Hortaz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera:

–4.125,99 euro.

–Zenbateko horren gaineko interesak, honela: a) Marketingek eta Bessa jaunak diruaren legezko tasako interesak zor dituzte, 2012ko apirilaren 11tik 2012ko irailaren 27a arte; b) Marketingek, Bessa jaunak eta Reciak legezko tasako interesak zor dituzte 2012ko irailaren 28tik epaia eman arte, tasa bi puntuan handituta epai honen egunetik zorra osorik ordaindu arte.

Recia Estructuras, S.L.U. eta José Nicolau Bessa Tapia jauna kondenatzen ditut solidarioki ordaintzera auzi-jartzaileari prozedurak eragindako kostuak, eta ez da deus erabakitzen Marketing and maquinarias internacional, S.L.ren kostuei buruz.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, adieraziz ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, bi ondoreetan. Behar denean, errekurtsoa epaitegi honetan jarriko da, epaia jakinarazi eta hogei eguneko epean, idazki bidez. Hartan, apelatutako epaia identifikatu beharko du errekurtsogileak, eta, horretaz gain, errekurritzeko borondatea agertu eta errekurtsoaren arrazoiak azaldu.

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro jarri dituela epaitegiaren gordailuen kontuan.

Beraz, nire epai honen bidez (epaia epaien liburuan jasoko da eta haren lekukotza autoei erantsiko zaie) lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epailea.

Publiko egitea.–Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, epaiaren egunean, hots, gaurko egunean, egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Recia Estructuras, S.L.U.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko abenduaren 21ean.–Idazkari judiziala, M. Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1318123