13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAIN

Oihan enkantea

Zurukuaingo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:

Lote bakarra. “Regadío de abajo, Kaskalleta” alderdia, 319 makalek osatua; bolumena 273,80 metro kubiko zur, Populus euramericana espeziekoa.

Hasierako prezioa: 8.214 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Deierriko Udalaren iragarki oholean, Aritzalan baitago, bai eta Zurukuaingo Kontzejuaren iragarki oholean ere.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Zurukuaingo Kontzejuan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.

Proposamenak noiz ireki: 13:00etan irekiko dira.

Zurukuainen (Deierri), 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Vergara Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L1400604