13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Vianako Mondelez España Galletas Production, S.L.U. enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Vianako Mondelez España Galletas Production, S.L.U. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004902011981) aztertu da, erregistro honetan 2013ko urriaren 15ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2013ko urriaren 11n izenpetu eta 2013ko azaroaren 5ean zuzenduta, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko azaroaren 6an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

MONDELEZ ESPAÑA GALLETAS PRODUCTION, S.L.U.ren 2013ko HITZARMEN KOLEKTIBOA (Viana)

LEHENBIZIKO KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langile eremua.

Hitzarmen honek indarra hartzen duen egunetik aurrera, bertan jasotako xedapenen bidez Vianako Mondelez España Galletas Production, S.L.U. enpresaren eta bere plantillako langileen arteko lan harremanak arautuko dira. Plantillako lanbide kategoriak eta ordainsariak eranskinetako soldata tauletan ageri dira. Aipatu xedapenak, hitzarmenak indarra hartzen duenean, enpresako plantillako langile guztiei aplikatuko zaizkie, bai eta hitzarmenaren indarraldian enpresan sartzen diren langileei ere.

2. artikulua. Lurralde eremua.

Hitzarmen honen xedapenek Vianako (Nafarroa) lantegian izanen dute eragina.

3. artikulua. Iraunaldia eta hitzarmena salatzea.

Hitzarmen honek sinatzen den egunean hartuko du indarra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna edozein dela ere. Dena dela, ondorio ekonomikoak 2013ko urtarrilaren 1era eramanen dira. Urtebeteko indarraldia izanen du, 2013.01.01etik 2013.12.31 arte, eta sinatzen den egunetik automatikoki salatutzat jotzen da, Langileen Estatutuaren 86.2 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

4. artikulua. Irenspena eta Konpentsazioa.

Hitzarmen honetan itundu eta ezarritako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute eta urteko konputuan eta osorik hartuta langileentzat hobeak direnez gero, orain arte aplikatu diren guztiak ordeztuko dituzte.

Konpentsazioa eta irenspena eginen dira baldin eta benetan ordaintzen diren soldatak, orokorrean eta urteko kopuruan alderatuta, hitzarmen honetan finkatutakoak baino hobeak badira langileentzat; horrela ez bada hitzarmenarenak aplikatuko dira.

Hitzarmen honetan ezarritako hobekuntza guztiak, orokorrean hartuta eta urteko konputuan, aldarrika daitezkeen legezko xedapen batzuen bidez ezartzen diren soldaten igoerarekin eta era guztietako hobekuntzekin (eta ez izaera berekoekin bakarrik) konpentsatu eta irentsi ahalko dira.

Ordainsari edo hobekuntza horiekin alderatzeko edo erreferentzia egiteko oinarritzat joko da itundutako lanorduekin duten lotura.

BIGARREN KAPITULUA

5. artikulua. Lanaldia.

1. Hitzarmen honetan langileentzat arautzen den presentziazko lanaldia urtean 1.752 ordukoa izanen da.

Presentziazko ordu horiek lan egutegian finkatutako egun baliodunetan banatuko dira.

Sobratzen diren orduak lan egutegian nola kokatu enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean negoziatuko da. Akordiorik lortu ezean, erdi bana antolatuko dituzte ordu horiek Enpresa Batzordeak eta Zuzendaritzak. Sobratzen diren lanaldien kopurua zenbaki bakoitia delako bi partetan zatitzerik ez badago, Zuzendaritzak hartuko du egun horri buruzko erabakia. (Adibidez, hiru lanegun sobratzen badira, Zuzendaritzak horietako biren gaineko erabakia hartuko du eta langileek hirugarrenaren gainekoa; bost sobratuz gero Zuzendaritzak hiruren gaineko erabakia hartuko du eta langileek beste bien gainekoa, etab.).

2. Lanaldi jarraitua duten langileek 15 minutuko atsedena izanen dute lanorduetan, benetako lanalditzat joko dena, baina betiere atsedenaldiek ez badute produkzio-lerroak geldiarazten. Aurreko atala arautze aldera, produkzio-lerroetako baten zerbitzuan diharduten langileen atsedenari dagokionez, txandaka hartuko dute makina bakoitzaren zerbitzuko langileek, halako moduan non behar bezala funtzionatzeko adinako arreta izanen baitu.

Txandaka hartuko den denbora hori ez da bi ordutik gorakoa izanen.

Horrezaz gainera, laneko orduetan hiru atsedenaldi hartzeko eskubidea izanen da, gehienez ere 8 minutukoak, premia fisiologikoetarako (24 minutu guztira). Atsedenaldi horien antolaketa, orain arteko irizpideei jarraikiz, lana antolatzen duten arduradunen esku dago. Atsedenaldi horiek benetako lanorduak balira bezala ordainduko dira, aurreko lerroaldeetan adierazitako kasuan bezalaxe.

3. Labeak pizten, oreak prestatzen eta horrelako lanetan diharduten langileek, bai eta aurretiazko prestakuntza lanak, produkzioa martxan jartzeko beharrezkoak direnak, egiten dituztenek ere, euren lanaldia lehenago hasiko dute, aldez aurreko lan horiek prest izateko moduan, eta lanetik ateratzeko ordua sarrerako orduarekin egokituko da.

4. Larunbat, igande eta jaiegunetako lana.

a) Zuzendaritzak, 3013. urtean, plantillako langile finkoentzat goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandak ezartzen ahalko ditu larunbatetarako, 5 larunbat urtean gehienez ere pertsona bakoitzeko, baina mantentze lanetako sailean (sail horretako administrazioa salbuetsita) urtean 11 larunbat izanen dira pertsona bakoitzeko.

Langileak 59,09 euro gordineko konpentsazioa jasoko du, eta egun bateko atsedena, lan egindako larunbat bakoitzeko. Langileak ez badu diru konpentsazioa eta egun bateko atsedena hautatzen, larunbateko ordu horiek aparteko ordutzat joko dira.

Konpentsazio horretan ere urteko KPIaren ondorioz adosten diren soldata berrikuspenak aplikatuko dira.

b) Aurreko atalean aurreikusitako lan txanda hori enpresak ezin izanen du erabili uztailean, abuztuan, zubietan, bi egun baino gehiagoko asteburuetan eta irailean Vianako festekin batera suertatzen den asteburuan.

c) Larunbatak erabiltzeko prozedura honako hau izanen da:

–Zuzendaritza langileen ordezkariekin bilduko da, zergatik, zenbatek eta zein egunetan lan eginen duten eta nola banatuko diren jakinarazteko.

–Iragarki-oholean oharra jarriko da larunbatetan lan egiteko prest dauden boluntarioak eskatzeko. Oharrean jakinaraziko da zergatik, zenbat langilek eta zein egunetan lan eginen duten eta nola banatuko diren.

Larunbatetan lan egiteko lehentasuna euren borondatez eskatzen dutenek izanen dute, horien kopurua eta gaitasuna egokia bada.

Boluntario gisa lan egiten dutenei ez zaizkie deskontatuko nahitaez lan egin beharreko 5 larunbatak (11 larunbat mantentze lanetako sailaren kasuan).

–Zuzendaritzak, boluntarioak zein diren jakinik eta beharrezkoa baldin bada, derrigorrez izendatutako langileekin osatuko ditu taldeak. Kasu horretan, familia-unitatea errespetatuko du beti.

Derrigorrez izendatutako langileei lan egin beharreko larunbata baino bi astebete lehenago abisatuko zaie.

d) Derrigorrez izendatutako langile batek, aldi baterako ezintasuna dela-eta, ezin badu dagokion larunbatean lan egin, egun hori deskontatuko zaio derrigorrez lan egitera behartzen ahal zaion urteko 5 larunbat horietatik.

Horrelako kasuetan, enpresak derrigorrez izendatutako beste langile batekin ordezka dezake bajan dagoena, bi astebete lehenago abisatu beharrik gabe.

e) Diru konpentsazioa eta atseden eguna hautatzen dituzten langileek larunbat goizeko lana egin eta urtebeteko epea izanen dute haiek hartzeko (uztaila, abuztua eta iraila kenduta).

Egun berean atseden eguna har dezaketenak sekzio edo sail bakoitzeko plantillaren %5 izanen dira, gehienez ere.

Langile batek, bere atseden eguna hautatu izan arren, aldi baterako ezintasun egoeran badago eta ezin badu egun hori hartu, larunbateko ordu horiek aparteko ordu gisa kobratuko ditu, benetan lan egindako eta konpentsatu beharreko larunbat hartan aparteko orduek zuten balioan eta bere garaian kobratu zuen diru konpentsazioa deskontatuta.

f) Astelehenetik ostiralera lanaldi osoz lan egiten duten behin-behineko langileei, larunbatean lan egiten dutenean (gerta daiteke goizez nahiz arratsaldez egin beharra), akordio honetan biltzen dena aplikatuko zaie.

g) Enpresak lanaldi partzialeko kontratuak egin ditzake larunbat, igande, jaiegun eta zubietarako, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan. Langile horiek euren ordainsariak Mondelez España Galletas Production, S.L.U. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten tauletan ezarritakoaren arabera kobratuko dituzte.

5. Lerroak bi txandakoak izatetik hirukoak izatera aldatzea:

Enpresak zilegi du produkzioa antolatzea, lerroak bi txandakoak izatetik hirukoak izatera aldatuz, betiere aldaketa horren hasierako eguna baino 7 egun natural lehenago abisatuta. Urtean 6 aldaketa egin daitezke, gehienez ere, pertsona bakoitzeko.

Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:

–Gauez lan egiteko boluntarioek eskaera idatzia eginen dute, iragarki-oholean jarriko dena.

–Gaueko txanda osatzeko nahikoa boluntario izanez gero, langile boluntarioekin osatuko da txanda hori eta txanda horretan segituko dute lerroak hiru txandatan dirauen bitartean.

–Nahikoa boluntario ez badago, enpresak derrigorrez izendatutako langileekin beteko ditu bere beharrak, hiru taldeak osatu arte.

Hiru taldeen errotazioa asterokoa izanen da, hurrenkera honetan: gaua, arratsaldea eta goiza. Talde horietako batek ere ezin izanen du gaueko txandan aste bat baino gehiago jarraian lan egin.

Beste aukera bat da hiru txanda horien errotazioa hilabetera luzatzea (3 hilabete gutxienez), hots, talde bakoitza gaueko txandan hilabete osoan aritzea, beste biak goizeko eta arratsaldeko txandak astero aldatzen duten bitartean. Aukera hori egoera horretan dauden langile gehienek onartu beharko dute.

Lerroa lehengo egoerara itzultzen denean, hau da hiru txandatik bira aldatzen denean, beste lerro bateko gaueko txandan jarraitu nahi duten boluntarioak ados jarriko dira egoera horretan dagoen espezialitate bereko langilearekin. Enpresak aldaketa horretarako baimena eman beharko du aldez aurretik.

6. Goizeko txandatik arratsaldekora aldatzea eta alderantziz:

Enpresak, produkzioa antolatzeko, zilegi du langileak goizeko txandatik arratsaldekora eta alderantziz aldatzea, 72 ordu lehenago abisatuz.

Urtean 6 aldaketa egin daitezke, gehienez ere, pertsona bakoitzeko. Aldaketak ez du astebete baino gehiago iraunen aldi bakoitzean.

Txanda-aldaketak astelehenean hasiko dira beti, edo jaiegunaren ondorengo lehenbiziko egun baliodunean.

5. atala aplikatzearen ondorioz egin daitezkeen txanda-aldaketak ez dira asteko txanda-aldaketatzat hartuko.

Enpresak banan-banan aztertuko ditu txanda araubidea aldatzeko eskaerak, gaueko txanda batez ere, eta lana behar bezala egiteko antolaketa arazorik sortzen ez duten aldaketak burutuko ditu.

7. Lanaldia banatzeko malgutasuna.

a) Larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitea derrigorrezkoa izanen da. Dena dela, urtero negoziatzen ahalko da gehienez ere urteko bost jaiegun lan egin beharretik libratzea, produkzioaren beharrek horretarako aukera ematen dutenean. Inoiz ere lanegun izanen ez diren 5 jaiegun horietatik bi Eguberri eguna eta Urteberri eguna izanen dira, non ez diren oporraldian gertatzen, eta gainerakoak alderdiek negoziatu beharko dituzte.

b) Betiere, 2008ko uztailaren 18aren aurretik (enpresako hitzarmenak 2008tik 2012ra bitarte indarra hartu zuen eguna) kontratatutako langileek, norberaren berme gisa, zerbitzuak astelehenetik ostiralera bakarrik emateko eskubidea izanen dute, non ez duten beren borondatez onartzen lana asteburuetan eta jaiegunetan egitea.

c) Enpresak bi modu hauetan bana dezake larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak eman behar dituztenen lanaldia:

1. Astelehenetik igandera bitarteko ordutegian, astean bi egun segidako atsedenarekin astelehenetik ostiralera bitarte.

2. Egunean 8 edo 12 orduko lanaldian, baina zerbitzuak larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik emanez.

3. Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du 2013. urtean txanda malguan ematen diren zerbitzuak berdin banatzeko lan sistema horren eraginpeko pertsona guztien artean.

d) Behartuta edo beren borondatez, larunbatetan lan egiten dutenek 59,09 euroko plusa jasoko dute, lanaldia 8 ordukoa bada, eta 88,65 eurokoa, hura 12 ordukoa izatera. Igandez lan egiteagatiko plusa 70,91 eurokoa eta 106,38 eurokoa izanen da, hurrenez hurren. Soberako ordutako lana 49,64 euroko plus batekin konpentsatuko da, lanaldia 8 ordukoa bada. Plus horiek urtero eguneratuko dira, soldata-taulak berrikusteko ezarritako portzentajearen arabera. 12 orduko lanaldietan atsedenaldiak lanaldiaren araberakoak izanen dira.

e) Lerroak astelehenetik ostiralera bitarte asetuta daudenean bakarrik joko da larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitera, merkatuaren eskaerari erantzuteko sor daitezkeen beharrak betetzearren. 15 egun lehenago jakinarazi beharko da. Betiere, larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kopurua ez da sail bakoitzeko (ontziratzea, produkzioa, mantentze-lana) langileen kopuruaren %40 baino handiagoa izanen. Horretarako, aurreko b) puntuan ezarritako eskubidea hartuko da kontuan, portzentaje hori gaindituz gero. Portzentaje hori berrikusi beharko da enpresak hala eskatzen badu produkzioaren baldintzek behartuta, produkzio hori bermatzearren.

8. Lan denbora kontatzeko, langileak lanpostuan egon beharko du, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran.

9. Administrarien udako lanaldia ekainaren 1ean hasiko da, eta irailaren 30ean bukatuko.

Egun horietako lan ordutegia hurrengo artikuluan arautzen da; hala ere, ekaineko 1aren aurreko aste naturalean eta iraileko 30aren ondorengo aste naturalean administrariek 07:30etik 15:30era eginen dute lan.

Tarte horretan (ekaineko 1aren aurreko aste naturaletik iraileko 30aren ondorengo aste naturalera arte) guardiako txanda bat antolatuko da, pertsona bakar batek beteko duena, fabrikako zuzendaritzarekin ados jarri eta zerbitzu beharrak ikusita.

Ahaleginak eginen dira pertsona hori boluntarioa izan dadin; bestela, guardiako txanda errotatiboa eginen da saileko plantillako langileen artean. Guardiako egun bakoitzeko 7,79 euro gordin kobratuko da 2013. urtean.

Plus hori jasoko dute saileko plantillan gaur egun daudenek eta ez zaie ordainduko langile sartu berriei.

6. artikulua. Ordutegia.

–Lanaldi zatitua (administrarientzat).

08:00 - 18:00, bazkaltzeko bi orduko tartearekin.

–Udan (administrarientzat).

07:30 - 15:00.

–Bi txanda.

06:00 - 14:00 eta 14:00 - 22:00.

–Bi txanda (mantentze-lanetako sailekoentzat).

06:30 - 14:30 eta 14:30 - 22:30.

–Hiru txanda.

06:00 - 14:00, 14:00 - 22:00 eta 22:00 - 06:00.

–Hiru txanda (mantentze-lanetako sailekoentzat).

06:30 - 14:30, 14:30 - 22:30 eta 22:30 - 06:30.

–Gaueko ordutegia.

22:00 - 06:00.

–Gaueko lanorduak (mantentze lanetako sailekoentzat).

22:30 - 06:30.

Goizez lan egiten duten mantentze-lanetakoek astelehenetan ordubete luzatuko dute lanaldia, goizeko 05:30etik 06:30era, hain zuzen, produkzio jarduera martxan jartzearren.

Ordu hori “martxan jartxeko lanak” izeneko sailean sartzen da eta beraz, zein motatakoa den kontuan hartu gabe, aparteko orduaren prezioan ordainduko da, lanaldi berezien gaineko legezko araudi indardunean martxan jartzeko lan horientzat ezarria dagoen bezala.

Mantentze-lanetako sailaren funtzionamendua:

Mantentze-lanetako sailak malgutasuna izanen du bere zerbitzuan. Malgutasun horri esker gure lehiakortasuna hobetuko dugu merkatuaren beharrei aurre egiteko, izan ere gero eta aldakorrago baita, eta egokitu beharra dugu, nahitaez, lehiakorrago izateko, hazten segitzeko eta gure kontsumitzaileak asebeteko dituzten produktuak eskaintzeko.

Mantentze-lanetako saileko filosofia puntu hauetan datza:

a) Bere lana prebentziozko mantentze-lanen bitartez hobetzea, produktibitatea gehituz produkzio lerroen etekina hobetze aldera.

b) Prebentziozko mantentze-lan batzuk egiteko beharrezkoa izanen da makinen geldialdiak eta produkzio jarduerarik gabekoak aprobetxatzea.

Laugarren txandarako bada beste lan egutegi bat, VI. eranskinean gehitu dena.

Eranskinean ageri diren txandetako baten ordutegia 24:00etatik 08:00etara baldi bada ere, igandetik astelehenera, ordutegi horretan lan egin behar duten pertsonen baldintza sozialak hobetzeko asmoz, onartua dago txanda horretakoek 23:00etatik 07:00etara lan egin dezaten.

Zuzendaritzak mantentze-lanetako zerbitzua plantillako langileen baitan kontzentratzeko konpromisoa hartu du, nahiz eta zilegi den estuasunetan kanpoko enpresak erabiltzea. Iturgin lanak, beraz, kanpoko enpresak kontratatzeari jarritako muga horretatik salbuesten dira.

Enpresak ez ditu aldi baterako laneko enpresak erabiliko mantentze-lanetako zerbitzurako.

Mantentze-lanetan diharduten plantillako langile finkoek hemen azaldutako malgutasuna ez badute etorkizunean onartzen, 1999ko uztailaren 7a baino lehenago zituzten baldintza ekonomikoetara itzuliko dira, mantentze-lanetako sailean jarraitzen badute, betiere. Hemen azaltzen den malgutasuna konpentsatzeko, aipatu egun hartan mantentze-lanetako kategoria guztien tauletan (1. mailako ofizial balioaniztuna, 1. eta 2. mailako elektromekanikari ofizialak eta elektromekanikari urgazlea) 360,61 euroko (60.000 pezeta) igoera egin zen, oinarrizko soldataren eta laneratze eta puntualtasun plusaren artean proportzionalki banatuta, eta gainera 540,91 euroko (90.000 pezeta) “ad personam” osagarria aplikatu zitzaien.

7. artikulua. Oporrak.

1. Araubide orokorra.

Enpresako langileek euren oporrak hiru txandatan hartuko dituzte, honako egunetan eta baldintzetan:

A txanda.

–3 aste segidan, uztailean, uztailaren 1etik kontatzen hasita.

–Astebete irailean, Logroñoko festekin batera (Irailaren 23tik 27ra).

–Astebete abenduan (Eguberriak).

B txanda.

–3 aste segidan uztailean eta abuztuan, uztailaren 22an (astelehena) kontatzen hasita eta abuztuaren 9an bukatuta.

–Astebete irailean, Logroñoko festekin batera (Irailaren 16tik 20ra).

–Astebete abenduan (Eguberriak).

C txanda.

–4 aste segidan abuztuan eta irailean, abuztuaren 12an kontatzen hasita eta irailaren 6an bukatuta.

–Astebete abenduan (Eguberriak).

Oporren txanda horiek alda daitezke Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean adostuta.

Baldintza orokorrak.

Lehendabizikoa: langileak opor txandetan banatzeko, langile bakoitzak urtero egin beharko du aukeraketa, eta ezinbesteko baldintza da fabrikazioko eta ontziratzeko M.O.D. delakoa hiru txandatan banatzea, horietako bakoitzean langileen %33 sartuz, gehienez ere.

Oporrak urte bakoitzeko lehen lauhilekoan aukeratuko dira.

Bigarrena: aurreko baldintza betetzen ez bada, enpresak ahalmena izanen du langileak opor txanda batetik bestera aldatzeko, gutxieneko kopuru hori osatu arte. Aldaketa horiek egiteko orduan familia-unitatea errespetatuko da eta pertsona bati ez zaizkio bi urte jarraian oporrak aldatuko.

Hirugarrena: txanda aukeraturik eta lehenbiziko baldintza betez gero, enpresak opor multzo bateko langileak bestera aldatzea beharrezkoa badu, langile boluntarioez baliatuko da eta horiek diru plusaren bidez sarituko ditu (2013. urtean 13,32 euro gordineko plusa, oporreko lanegun aldatu bakoitzeko).

Laugarrena: oporrak aukeratu eta gero, norbaitek bere oporren txanda aldatu nahi badu, bere espezialitateko beste ofizial batekin ados jarri beharko da, enpresak baimendu ondoren.

Bosgarrena: bigarren, hirugarren eta laugarren baldintzetan aipatutako oporren aldaketak egiteko, oporrak hartzen hasi baino bi hilabete lehenago jakinarazi beharko dira, gutxienez ere.

2. Mantentze-lana:

Mantentze-lanetako saileko plantilla osoak (sail horretako administrazioa izan ezik) fabrika geldirik dagoen egunetan lan egin beharko du hiru txanda orokorren oporrak gainjartzearen ondorioz.

Gainjartze horrek dirauen bitartean lan egindako egunak langile bakoitzak bere nahierara hartuko ditu, baina inoiz ere ez saileko bi pertsonak baino gehiagok batera.

Aurreko bi lerroaldeetan adierazitakoaren kontrakorik ez bada, “Araubide orokorra” izeneko 1. atalean aipatutako baldintza orokorrak mantentze-lanetako saileko langileei ere aplikatuko zaizkie.

Oporrak honela ordainduko dira:

a) Oinarrizko soldata gehi norberaren plusa, egun natural guztietan.

b) “Ad personam”, egun natural guztietan.

c) Soldata osagarria, egun natural guztietan.

d) Laneratze eta puntualtasun plusa, lanegun guztietan.

Artikulu honetan xedatu den guztia, nahiz eta hitzarmen honen 3. artikuluan arautu dena arautu, 2013. urtean bakarrik aplikatuko da, eta berriro arautuko dira oporrak, enpresaren 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmen kolektiboaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, non ez duten alderdiek besterik adosten gai horren gainean.

HIRUGARREN KAPITULUA

8. artikulua. Ordainsariak.

Hitzarmen honetan itundutako ordainsariak ordainsari gordinak dira. Hori dela-eta, langileak berak ordainduko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa, baita etorkizunean ezarri daitezkeen antzeko kontzeptuak ere.

II.–Ordainsariaren kontzeptuak:

2013. urtean KPI erreala izanen da soldata igoera.

Ahal dela, adostutako soldata igoera 2014ko otsaileko nominarekin batera ordainduko da.

Igoera bera eta ondorio berekin aplikatuko zaie ABLEetako langileei.

a) Oinarrizko soldata.

Lanbide kategoriaren arabera eta hitzarmen honen 1. eranskineko 1. zutabean jasotako balioen arabera ordainduko da.

b) Norberaren plusa.

2008-2012ko hitzarmen kolektiboak indarra hartu zuenetik, behin betiko kendu zen norberaren antzinatasunaren osagarria.

Edonola ere, 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmen kolektiboa sinatu zenean plantillan zeuden langileek 2008tik 2012ra bitarteko urteetarako hitzarmen kolektiboak indarra hartu zuenean, antzinatasunaren osagarri gisa, jasotzen zuten zenbatekoari eutsiko diote, baldintza finkatu onuragarrien eta norberaren osagarri gisa.

Plus hori enpresaren 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmen kolektiboan xedatutako moduan igoko da, hau da, gehienez ere lau hirurteko berri (5, hitzarmena sinatu zenean 40 urtetik behera zuten langileen kasuan) sorrarazteak emanen lukeen kopuruaren adinakoa, 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmena sinatu zenetik kontatu beharrekoa, hirurteko berri bakoitza sorrarazten den egunean berean.

Aipatu hirurteko gehigarri horiek orain arte bezala kalkulatuko dira, oinarrizko soldatari %7 aplikatu eta ateratzen den kopurua jasotzen ari den norberaren plusari gehituta.

Hona bi adibide, norberaren plusa nola kalkulatu adierazteko:

–Langilearen antzinatasuna: 1975-06-20.

Kategoria: Ontziratze saileko 1. mailako ofiziala.

Hirurtekoaren azken aldaketa 2010eko ekainean izan zen.

2012. urteko norberaren plusa: 10.323,95 euro (22,69 × 455 = 10.323,95 euro).

2013. urtean, 2013. urteko KPI errealaren igoera erabaki da. Eman dezagun %1eko KPIa; norberaren plus berri hau izanen da:

22,69 + %1 = 22,92 euro; urteko kalkuluan: 22,92 euro × 455 euro = 10.427,19 euro.

–Langilearen antzinatasuna: 2004-06-10.

Kategoria: Ontziratze saileko 1. mailako ofiziala.

Hurrengo hirurteko aldaketa 2013/06/01ean izanen da.

2012. urteko norberaren plusa: 386,75 (0,85 × 455 = 386,75 euro).

Norberaren plusa, %1eko KPIarekin eguneratua: 0,86 × 455 euro = 390,6 euro.

Plus aldaketa 2013/06/01ean: hirurteko aldaketa bakoitzak bere kategoriako oinarrizko soldataren %7ko igoera dakar.

Oinarrizko soldata: 34,05.

34,05 euroren %7 = 2,38 euro.

Norberaren plusa + hirurtekoaren igoera: 0,86 + 2,38 = 3,24.

Norberaren urteko plus berria: 3,24 × 455 = 1.475,02 euro.

Aurreko hitzarmena sinatu eta urte eta erdi egitean sortutako hirurteko gehigarri bati dagokion ordainsariari buruz, 2008-2012 hitzarmenean ezarritakoaren ondorioz adostutako kopuruak sorrarazten diren unean jasoko dira, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiaren 2011ko abuztuaren 2ko epaian ezarritakoari jarraituz.

c) Laneratze eta puntualtasun plusa.

I. eranskineko 2. zutabean kategoria bakoitzerako zehaztutako zenbatekoei dagokie. Plus hori benetan lan egindako egun bakoitzean sorraraziko da eta, orobat, arauzko oporraldietako eta “zubietako” lanegun bakoitzean. Plus hori ez da ordainduko larunbat, igande eta jaiegunengatik.

Urte osoko balioan ateratzen den zenbatekoa egun gehiagotan banatzen ahalko da, langile gehienek onartzen badute, urtean 455 egunetan gehienez ere. Aukera hori ekitaldiaren hasieran bakarrik erabiltzen ahalko da.

d) Gaueko lana.

22:00etatik 06:00ak arte lan egiten dutenek gaueko lanaren plusa jasoko dute. Lanordu bakoitzari dagokion plusa kalkulatzeko formula hau erabiliko da:

ondorengo honen %25:

(O.S. + Norberaren plusa × 365) + (Ad personam × 12) + L.P.P. × Urteko lanaldia / 8))

Urteko lanorduak

Gaueko lanaren plusa oporraldian.

Honela ordainduko da:

Oporraldiaren aurreko 6 hilabetean gaueko lanagatik kobratutakoa

×

Lanaldiko opor egunen kopurua

6 hilabete horietako lanegunen kopurua

e) “Ad personam” osagarria.

“Ad personam” osagarria langile bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa da, hain zuzen ere hitzarmen honen II. eranskinean agertzen den izen zerrendan kreditatua.

Zenbateko horiek urtez urte igoko dira hitzarmen honen gainerako kontzeptuak igotzen diren portzentaje beretan.

f) Garraio-plusa.

“Garraio-plusa” langile bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa da, hain zuzen ere hitzarmen honen III. eranskinean agertzen den izen zerrendan kreditatua. Plus hori benetan lan egindako egun bakoitzari dagokio.

Espresuki adostu denez, plus hori bakarrik gaur egun daukatenentzat izanen da eta ez zaio beste inori ordainduko, ez gaur egungo plantillako beste langileei ezta etorkizunean kontratatu litezkeenei ere.

g) Ibiltari plusa.

Ibiltari lanetan aritutako egun bakoitzeko soldata osagarri bat kobratuko du langileak. Horren zenbatekoa, bere lanbide kategoriaren eta 1. mailako ofizialaren artean sei lan orduri dagokien aldea izanen da. Plus hori hitzarmen hau sinatzen den egunetik aurrera sorraraziko da.

9. artikulua. Aparteko pagak.

Kontzeptu honen izenpean langile guztiei aparteko hiru paga ordainduko zaizkie, hilabete bateko oinarrizko soldataren baliokoa bakoitza, gehi norberaren plusa, “ad personam” plusa eta soldata osagarria, horrelakorik sorraraziz gero, hileko soldatapeko langileen kasuan, eta 30 eguneko oinarrizko soldataren baliokoa gehi antzinatasuna, “ad personam” plusa eta soldata osagarria, horrelakorik sorraraziz gero, eguneko soldatapeko langileen kasuan.

Paga horietako lehenengoa uztailaren 15ean ordainduko zaie, edo aurreko egun baliodunean, egun horretan jardunean dauden langileei, eta horren zenbatekoa kalkulatzeko, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte enpresan lan egindako denbora hartuko da kontuan.

Lehenengo seihilekoan enpresa uzten duten langileek enpresan eman duten denborari dagokion zatia kobratuko dute.

Paga horietako bigarrena abenduaren 22an ordainduko zaie, edo aurreko egun baliodunean, egun horretan jardunean dauden langileei, eta horren zenbatekoa kalkulatzeko, uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte enpresan lan egindako denbora hartuko da kontuan. Bigarren seihilekoan enpresa uzten duten langileek enpresan eman duten denborari dagokion zatia kobratuko dute.

Paga horietako hirugarrena, mozkinen paga deitzen dena, hura sorrarazi eta hurrengo urteko martxoko nominarekin batera ordainduko da, eta horren zenbatekoa kobrantzako hilean indarra duten soldata balioen araberakoa izanen da eta sorrarazpen tartean enpresan emandako denboraren proportziokoa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte).

Urtean barna enpresa uzten duten langileek enpresan emandako denboraren araberako zati proportzionala kobratuko dute, kobrantzako egunean indarra duten soldata balioen arabera kalkulatuta.

Gaixotasun nahiz istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran dauden bitartean, arauzko eskersarien derramaren emaitza diren balio ekonomikoak ez dira aparteko pagen kalkulutik kenduko.

Soldadutzan dauden langileek hiru eskarsariok kobratuko dituzte, enpresan lanean aritu balira bezala.

10. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak honenbeste euro orduko ordainduko dira, IV. eranskineko tauletan ageri bezala.

Eguneko soldatapeko langileak.

(O.S. × 365) + (L.P.P. × (urteko lanaldia /8))

× 1,75

= Lanegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

(O.S. × 365) + (L.P.P. × (urteko lanaldia /8))

× 2

= Larunbat, igande eta jaiegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

Hileko soldatapeko langileak.

(O.S. × 12) + (L.P.P. × 11)

× 1,75

= Lanegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

(O.S. × 12) + (L.P.P. × 11)

× 2

= Lanegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

Langileak aparteko orduak atsedenaldiarekin konpentsatzea aukeratuz gero, atsedenaldia lan egindako denboraren adinakoa izanen da; gainera, ordu arruntaren balioaren eta aparteko orduaren balioaren arteko aldea ordainduko zaio. Zehazki, mantentze-lanetako sailean bada konpromisoa laguntzaileen interesak eta sailekoak bateratzen ahalegintzeko, atseden hori arautzearren; betiere, sailaren beraren funtzionamendua bermatu beharko da.

11. artikulua. Nominaren ordainketa.

Hilabetea bukatutakoan ordainduko da, langile bakoitzak libreki aukeratutako kontu batera egindako banku transferentzia bidez.

Horrek, dena dela, ez du langileek aurrerakinak eskatzeko duten eskubidea kentzen, legeak ezarritakoari jarraikiz.

LAUGARREN KAPITULUA

Atarikoa.–Izatezko bikoteek ezkonduei hitzarmen honetan ematen zaien tratamendu bera izanen dute, betiere beren egoera modu sinesgarrian frogatzen badute behar den administrazio publikoak (Estatukoak, autonomiakoak, tokikoak edo judizialak) luzatutako ziurtagiriaren bidez.

12. artikulua. Jaiegunak eta baimenak.

Ordaindu eta errekuperatzen ez diren lanegunetako jaiak ez dira urtean 14 baino gehiago izanen, horietatik 2 herrikoak.

1. Baimenaldi ordainduak.

Langileak baimena du lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, baldin eta aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu. Hona hemen horretarako arrazoiak eta denbora:

a) Ezkontzagatik: hamabost egun natural. Ezkontza larunbatean edo igandean izanez gero, hurrengo astelehenetik hasiko da kontatzen, edo lehenbiziko egun baliodunetik.

b) Ezkontidearen heriotza: lau egun natural.

c) 1.–Seme-alaben jaiotza; odol edo ezkontza bidezko hirugarren gradura arteko ahaideen gaixotasun larria edo heriotza: hiru egun natural. Hirugarren mailako ahaideen kasuan, baimena bi egunekoa izanen da. Langilearekiko bizikidetasuna frogatzen bada, baimena hiru egunekoa izanen da.

Arrazoi horregatik langileak 100 kilometrotik 150era arteko bidaia egin behar duenean, baimena egun bat gehiagokoa izanen da, eta 150 kilometrotik gorakoa bada, beste egun bat gehiago izanen du.

2.–Odol edo ezkontza bidezko hirugarren gradura arteko ahaideen istripuaren edo ospitalizazioaren kasuan: bi egun natural. Baimen egun horiek ospitalizazio egunetan hartuko dira, denak jarraian. Ospitalizazioa hirugarren egunez luzatzen bada, hori ere ordaindua izanen da 1. eta 2. graduko ahaideen kasuan, bestela ez. Hirugarren gradukoen kasuan, ez dago eskubiderik hirugarren egun hori hartzeko.

Arrazoi horregatik langileak 100 kilometrotik 150era arteko bidaia egin behar duenean, baimena egun bat gehiagokoa izanen da, eta 150 kilometrotik gorakoa bada, beste egun bat gehiago izanen du. Egun gehigarri horiek ahaidetasun gradua odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa denean bakarrik hartzen ahalko dira.

Araubide hori ez da aurrekoarekin batuko. Adibidez, ezin dira bat egin ospitalizazioagatiko 2 egunak gaixotasun larriagatiko 3 egunekin, kasu bera baldin bada.

d) Heriotza kasuan, lehengusu-lehengusina propio nahiz ezkontza bidezko lehengusu-lehengusinen ehorzketara joateko: egun bateko lizentzia.

Justifikatutako beharra izanez gero, 3 egunera arte luzatuko da, 2 egun osagarri horien soldata izateko eskubiderik gabe, baina enpresak Gizarte Segurantzari kotizatu behar diona deskontatu gabe.

e) Egun bat ohiko bizilekuz aldatzeko.

f) Langilearen gurasoen, anai-arreben, aiton-amonen, seme-alaben, biloben eta iloben ezkontza: egun bateko baimena, eta berdin ezkontidearen ahaideak direnean.

g) Publikoa eta pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko behar-beharrezkoa den denbora. Aldi jakin bat lege bidez edo hitzarmenen bidez ezarritako arau batean jasota dagoenean, arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio absentziaren iraupenari eta konpentsazio ekonomikoari dagokienez.

Goian aipatu den eginbehar hori betetzeagatik hiru hilabeteko tartean lanorduetako %20 baino gehiagotan ezin izan bada behar den lana bete, enpresak eszedentziara pasa dezake langilea.

Langile batek, eginbeharra betetzeagatik edo karguan jardun beharragatik, kalte-ordaina kobratzen badu, diru kopuru horixe deskontatuko zaio enpresak ordaintzen dion soldatatik.

h) Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko, legeetan ezarritakoari jarraituko zaio.

i) Langileek titulu akademiko edo profesionalak erdiesteko azterketa ofizialetan parte hartu beharra dutenean, behar den denborarako baimen ordaindua emanen zaie, betiere egindako azterketaren ziurtagiria aurkezten badute.

j) Bederatzi hilabetetik beherako semeari edo alabari esnea ematen dioten emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Emakumezko langileak eskubide hori ohiko lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako.

Baimen honen ordez, 14 eguneko baimena hartzen ahalko da, enpresak eta langileak adosten duten datan, baina, betiere, semeak edo alabak bederatzi hilabete egin baino lehen.

k) Legepeko zaintza dela eta, langileren batek sei urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen ezindu fisiko nahiz psikikoren bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, heren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta.

l) Familia-medikuaren edo Gizarte Segurantzako espezialistaren nahiz mediku partikular baten kontsultara joateko, egiaztagiria aurkeztuta, langileak ordu horiek kobratzeko eskubidea izanen du, inguruabar hauetan:

a/ Lanera lanaldiaren barnean itzultzen bada, lanaldi osoa ordainduko zaio.

b/ Medikura joateagatik lanaldiaren barnean lantokira itzultzen ez bada, 4 orduko soldata ordainduko zaio, laguntza medikoa Logroñon baldin bada, eta 2 ordukoa bizi den herrian izanez gero.

Lanera ez itzultzearen arrazoia kontsulta medikoa bizilekua duen herritik edo Logroñotik kanpora egin beharra baldin bada, egiaztagiria aurrez aurkeztuta, lanaldi osoa ordainduko zaio.

Aurreko kasuetan garraio-plusa kenduko zaio, kreditatua baldin badu.

m) Bakarrik joateko gai ez diren lehen graduko ahaideak medikura lagundu beharra duten langileei, zuzeneko beste ahaiderik ez badute laguntzeko, 1. ataleko araua aplikatuko zaie.

Ordutegi mugakidea 12.1 artikuluko l) eta m) ataletarako.

Ordutegi mugakidea, hemen zehazten den bezala, baimen ordaindu bilakatuko da goian aipatu diren l) eta m) atalei bakarrik dagokienez.

Arau hau goizeko txandaren bukaera eta arratsaldeko txandaren hasierako kasuetarako ezarri da espresuki, baina ez gaueko txandarako, hots, arratsaldeko txandaren bukaera edo gauekoaren hasierarako, ezta gaueko txandaren bukaera eta goizekoaren hasierarako ere.

Ordutegi mugakidea dela ulertuko da bazkaltzeko denboraren (45 minutu) eta kontsulta medikoa egiten den herritik Vianako lantegira joan-etorrian emandako denboraren batuketa.

Zenbait modulu zehaztu dira fabrikaren eta kontsultategi medikoaren arteko joan-etorrian eman beharreko denbora ezartzeko. Hauek dira moduluak:

Distantzia Joan-etorrirako denbora:

–0 km-tik 20 km bitarte: ordu erdia.

–21 km-tik 60 km bitarte: ordubete.

–61 km-tik 100 km bitarte: ordubete eta 30 minutu.

–101 km-tik 140 km bitarte: 2 ordu.

–39 km-ko moduluak gehituta: ordu erdi bat bakoitzeko.

Adibideak:

1. Kontsultategia 15 km-ra (45 minutu + 30 minutu = ordubete eta 15 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 12:46tik 15:15era artekoa izanen da.

Kontsulta 13:00etan bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 13:15ean bukatzen bada, 14:30ean...., kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 15:15ean, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

2. Kontsultategia 55 km-ra (45 minutu + 60 minutu = ordubete eta 45 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 12:16tik 15:45era artekoa izanen da.

Kontsulta 12:30ean bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 13:15ean bukatzen bada, 15:00etan...., kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 15:45ean, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

3. Kontsultategia 90 km-ra (45 minutu + 90 minutu = 2 ordu eta 15 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 11:46tik 16:15era artekoa izanen da.

Kontsulta 12:00etan bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 12:45ean bukatzen bada, 15:00etan.

Kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 16:45ean etor liteke, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

Eta horrela hurrenez hurren.

Araudi hau langileen ordezkariek eta enpresak adostu dute, produkzioko beharrak eta laguntza medikoaren behar pertsonalak elkarrekin egokitze aldera. Hori guztia absentismoa mugatzeko helburuarekin eta enpresarekin ardura eta konpromisoa hartzen duten pertsona guztiei laguntzearren, zeinak laguntza medikoaren beharrean daudenean ere laguntza hori eta laneratzea bateragarri izan daitezen saiatzen baitira.

n) Lizentziagatiko egunak kontzeptu guztietan ordainduko dira, benetan lan egindakoak bezala, garraiorako plusa salbuetsita.

2. Ordainsari gabeko baimenaldiak.

Salbuespen gisa, eta behar bezala egiaztatzen bada, behar den denborarako lizentziak ematen ahalko dira, lansaririk gabe betiere. Antzinatasunaren ondorioetarako, lizentziak irauten duen denbora deskontatuko da.

Langileak, gehienez ere, zazpi egun naturaleko baimena izaten ahalko du, ezkontidea edo seme-alabak hilez gero, eta ez litzateke ordainduko hitzarmen kolektibo honen laugarren kapituluko 12. artikuluko 1. puntuko b) eta c) puntuetan ezarritako baimen egunetatik gorako denbora.

Absentzia guztiak justifikatu egin behar dira, aldez aurretik ahal bada, lanak hobeki antolatze aldera.

Hori ezinezkoa baldin bada, justifikazioa lehenbailehen igorriko zaio enpresari edo, azken finean, lanera itzultzean, lehenbiziko egunean.

Bidezko arrazoirik gabe lanera berandu iritsi edo huts eginez gero, denbora hori urtean bi aldiz errekupera daiteke, egun berean edo biharamunean errekuperatzen badira, betiere. Hilean bi aldiz berandu iristea ez da atzerapentzat hartuko, bakoitza 5 minututik beherakoa baldin bada.

Ordaindu gabeko absentziako orduak deskontatuko dira, honako balio hauen arabera: urteko ordainsari gordina zati benetako lanorduak, gehi garraiorako plusa, hori kreditatua izanez gero.

Gaueko txandakoentzako ikustaldi medikoa.

Gaueko txandako langileei goizeko txandan edo arratsaldekoan lan egiteko aukera eskaintzen zaie medikura joateko egunaren bezperan edo biharamunean, gaueko laneko plusa kobratzeko eskubidea galdu gabe. Eskubide honetaz baliatzeko asmoaren berri eman beharko da ikustaldiaren eguna eta ordua jakin bezain laster eta, edonola ere, 24 ordu lehenago. Neurri horrek ez du inolako absentismorik sortzen, medikura joateko txanda-aldaketa soila denez gero.

13. artikulua. Eszedentziak eta borondatezko lanaldi-murrizketa.

1. artikulua. Eszedentziak.

Langileen Estatutuaren 46. artikuluan ezarritakoa gorabehera, hitzarmen honen eraginpeko langileek eskubide hauek izanen dituzte:

a) Hiru hilabete arteko eszedentzia berezia, erabateko eta frogatutako beharra dagoenean, gaixotasun larria dela-eta ezkontidea eta odol bereko lehen graduko ahaideak zaintzeko, eginbehar horretarako beste ahaiderik ez badago, betiere.

Enpresak eskubidea du baimen hori hartu nahi duen langileari frogagiri medikoa edo beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein eskatzeko.

Eszedentzia berezian dagoen langileak enpresara itzultzea eskatzen ahalko du eszedentzialdia bukatu baino lehen, eta enpresa behartua dago onartzera, baldin eta ez badu eszedentzialdirako bereziki kontratatutako beste langile batek haren lanpostua betetzen.

b) Urte eta erdi baino gehiagorako ez den eszedentzia, bukaeran besterik gabe itzultzekoa, indarra duen legedian ezarritako kontratazio motaren baten bidez enpresak haren ordezkoa hartu beharra izan duen edo ez kontuan hartu gabe.

Eszedentzialdia urte eta erditik beherakoa baldin bada, gehieneko iraupen hori bete arte luza daiteke.

c) Hiru urte baino gehiagorako ez den eszedentzia, bukaeran besterik gabe itzultzekoa, indarra duen legedian ezarritako kontratazio motaren baten bidez enpresak haren ordezkoa hartu beharra izan duen edo ez kontuan hartu gabe.

Eszedentzia mota horretan, nahitaezkoa da zenbat denborarako izanen den hasiera-hasieratik eskatzea, eta ezin luzatuko da hasieratik eskatutako denbora.

d) Eman daitezkeen eszedentzien kopurua, a), b) eta c) atalen arabera, gehienez ere plantillaren %5era iritsiko da.

2. Lanaldia norberaren borondatez murriztea.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek %50era murrizten ahal dute eguneko lanaldi arrunta (8 ordukoa).

Eskubide hori borondatezkoa izanen da, eta lanaldia murrizten den heinean murriztuko da soldata ere. Lanaldi murrizketak gutxienez 6 hilabete iraunen du, jarraian.

Eskubide horretaz baliatzen diren pertsonen ordezkoak kontratatuko dira, bitarte baterako eta denbora partzialean, lanaldi murrizketaren ordutegi eta denboraldira egokituta.

14. artikulua. Gaixotutako langileak.

a) Gaixotasunaren ondorioz bajan dauden langileek, Gizarte Segurantzaren agiri ofizialaren bidez kreditatuta, aurreneko 4 egunetan (urtean behin) oinarri arautzailearen %60ko diru konpentsazioa jasotzeko eskubidea izanen dute.

Soldata kontzeptuen %100era arte osatuko da, garraiorako plusa salbuetsita, haurdunaldi arriskutsuak eragindako aldi baterako ezintasun kasuetan, betiere Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zerbitzu medikoek luzatutako ziurtagiri medikoaren bidez kreditatzen bada lanpostuan aritzeak kalte egin diezaiokeela amaren edo fetuaren osasunari.

b) Zernahi arrazoirengatik langilea ospitalizatu beharra dagoenean, 48 ordutik gora, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko du bajako aurreneko 60 egun naturalean, langileak lanean aritu balitz kobratuko zituzkeen soldata kontzeptuen %100 kobratuko duela bermatze aldera, garraiorako plusa salbuetsita. Era berean, ospitalizazioaldia 60 egunetik gorakoa baldin bada, soldata osagarria ospitalizatuta egondako egun guztiena izanen da. Amatasun kasuetan, soldata osagarria arrazoi horregatiko aldi baterako ezintasun egoera osora hedatuko da (16 aste).

15. artikulua. Istripua izan duten langileak.

Lan istripurik izan duten langileek ordura arte kobratzen zuten soldataren %100 kobratuko dute –garraiorako plusa izan ezik hura kreditatua badute ere–, lehenengo egunetik hasita eta gehienez ere 18 hilabetean.

16. artikulua. Osagarriak galtzea.

Gaixotasun edo istripuaren ondorioz bajan dagoen langilea edozein lanetan nahiz jardueratan aritzen bada, behin betiko galduko du 14. eta 15. artikuluetan aipatutako osagarria jasotzeko eskubidea.

17. artikulua. Baliaezintasunagatiko laguntza.

Langileari erabateko baliaezintasun iraunkorragatik baja ematen bazaio plantillan, enpresan duen antzinatasuneko bosturte bakoitzeko hileko soldata bat kobratuko du, eta hiru, gehienez ere.

18. artikulua. Erretiro partziala eta aurreratua.

Arlo honi dagokionez, 2013ko martxoren 27an erretiro partzialari buruz sinatutako akordioan xedatutakoari jarraituko zaio.

Arau iragankorrak aplikatuta, legez ezarritako baldintzak betetzen dituen langileak 64 urtetan eskuratzen ahal badu erretiro aurreratua, eskubidea izanen du, berak hala erabakita, erretiro berezi hori hartzeko, uztailaren 17ko 1194/1985 Errege Dekretuan eta hori garatu edo aldatzen duen araudian ezarritako moduan eta baldintzetan.

19. artikulua. Heriotzagatiko laguntza.

2013an 1.674,63 eurokoa izanen da heriotzagatiko laguntza, langileak ezkontidea, ondorengoak edo lehen graduko aurreko ahaideak baditu. Dena dela, ahaidetasun gradu horiek ez badaude, baina bai, enpresaren ustez, behar adina justifikatutako arrazoiak, beste ahaide batzuei ematen ahalko zaie laguntza hau.

20. artikulua. Ikasketetarako laguntza.

a) Enpresak seme-alabak ikasketak egiteko inskribatzen dituzten langileei 144,93 euroko laguntza emanen die haur bakoitzeko, 2013. urtean, haurrak irailean hiru urte beteak baditu eta hemezortzi urte bete arte. Laguntza horri matrikula egiteko laguntza deritzo. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, ikastetxe bateko inskripzio agiria aurkeztu ondoren.

b) Enpresak, 2013an, 579,78 euro ordainduko die lanean ari eta D.B.H.ko eta Batxilergoko ikasketak egiten dituzten langileei, kurtsoa gaindituz gero. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, edozein ikastegitan inskribatu izanaren agiria eta aurreko kurtsoa osorik gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu ondoren.

c) Enpresak, 2013an, 579,78 euro ordainduko die lanean ari eta LH1eko, LH2ko eta erdi edo goi mailako karrerak egiten dituzten langileei, kurtsoa gaindituz gero. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, edozein ikastegitan inskribatu izanaren agiria eta aurreko kurtsoa osorik gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu ondoren.

Ikasketa horiek konpainiaren jarduerekin bat etorri beharko dute eta, hortaz, ez da laguntzarik emanen enpresan zuzeneko aplikaziorik ez duten espezialitateentzat.

20.1. artikulua. Prestakuntza.

Prestakuntzarako denbora ikasleen lanorduetan izanen da. Kasu guztietan ezinezkoa denez gero, langile bakoitzaren prestakuntzarako urteko denboraren %85 lanorduetan eta beste %15 lanordutik kanpora izan daitekeela erabaki da.

Lanaldi arruntetik kanpo ematen diren prestakuntza orduak kobratu edo hartzen ahalko dira, zer nahi duen langileak, langile horren ordu arruntak duen balioaren arabera.

Adibidea: ordu horren prezioa 7,11 eurotan ordaintzen bada eta langileak 22.000 euroko soldata badu, bere orduko soldata 12,56 eurokoa da; hortaz, 0,57 orduz hartzen ahalko du atseden prestakuntza ordu bakoitzeko.

Lanordutik kanpoko prestakuntzaren kasuan, 2013. urtean, 8,08 euro gordin ordainduko dira orduko. Joan-etorrietako gastuak ere ordainduko dira.

21. artikulua. Ezkontzagatiko saria.

Ezkondu ondoren enpresan lanean jarraitu nahi duten orori, ezkontzagatiko laguntza edo sari gisa 246,55 euro emanen zaizkio, baina behin bakarrik.

22. artikulua. Fideltasun saria.

Aurten enpresan 20 urteko antzinatasunera iristen diren langileei 378,61 euroko saria emanen zaie, 2013an, eta astebeteko opor ordainduak, baina behin bakarrik.

Aipatu antzinatasuna kontatzeko orduan kontuan hartuko da langileak enpresan behin-behineko edo aldi baterako kontratupean lan egindako denbora ere.

23. artikulua. Jantziak.

Enpresak honako jantziak emanen dizkie langileei:

Fabrikako langileak: bi uniforme urtean.

Gainera segurtasuneko oinetakoak eta hotzetik babesteko txalekoak banatuko dizkie behar dutenerako. Hasiera batean langile bakoitzari gai horietatik bana eman eta gero, behar denean, berria emanen die, erabilitakoaren truke. Jantzi horiek gutxienez urtebete iraun behar dute.

Bulegoko langileak: bi bata urtean.

Gainera, segurtasuneko oinetakoak emanen dizkie fabrikan sartzen direnean janzteko. Gai horien ordez berriak emateko, fabrikako langileentzat ezarritako arauak erabiliko dira.

Jantzi horiek guztiak nahitaez jantzi beharko dituzte langileek eta ezin izanen dituzte fabrikatik kanpora erabili. Langileek uniforme berriak jasotzean lehen erabilitakoak itzuliko dituzte, edo lan kontratua bukatzean, eta euren ardura izanen da horiek garbitzea eta zaintzea.

24. artikulua. Laneko segurtasuna eta osasuna / Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen mutualitatea. Aseguru kolektiboen poliza.

1. Laneko segurtasuna eta osasuna.

Langileen osasuna babestea alderdi sinatzaileen funtsezko eta lehentasunezko helburua denez gero, horretarako ekintza prebentiboa ezartzea eta planifikatzea ezinbestekoa da, arriskuak errotik ezabatzeko, edo murrizteko behinik behin, arriskuen ebaluaziotik hasi eta behar diren neurriak hartuz, hala egungo egoera zuzentzearen arloan nola enpresaren bilakaera teknikoan eta antolakuntzakoan, azken finean lana pertsonari egokitzea da xedea eta haren osasuna babestea.

Langileen osasunaren eta segurtasunaren prebentzioan eragina duten gai guztietan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak eta harekin bat datorren araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

Mondelez España Galletas Production, S.L.U. (Viana) enpresako prebentzioko ordezkariek urtean hurrengo ordu kreditu ordaindua izanen dute, legeak kargu horrentzat aurreikusitako eskumen eta ahalmenak erabil ditzaten:

–120 ordu, urtean.

2. Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen mutualitatea.

Lan istripuetan eta lanbide gaixotasunetan, oinarrizko laguntza Logroñon Asepeyo entitateak duen zentro medikoan emanen da, zentro horrek mutualistak hartzeko duen ordutegian. Asepeyok ohikoa duen ordutegitik kanpora, edo oinarrizkoak ez diren laguntzetarako, Nafarroako Osasun Zerbitzuarena den Vianako osasun laguntza zentroa erabiliko da.

3. Aseguruen Poliza Kolektiboa.

a) Enpresak poliza kolektibo bat kontratatu eta indarrean mantenduko du langile finko nahiz aldi batekoentzat; betiere, sei hilabete eta egun bat baino denbora gehiago badaramate jarraian enpresan eta talde aseguratuan sartzeko garaian 14 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago badituzte eta ezinduta ez badaude. Arrisku hauen estaldura aseguratuko da:

–Berez hiltzea: urte bateko soldata gordina.

–Istripuz hiltzea: bi urteko soldata gordina.

Istripuak eragindako heriotza dela ulertuko da aseguratuak espero ez zuen bat-bateko eragile bortitz batek gorputzean erasandako lesio baten ondoriozko heriotza.

–Zirkulazio istripuz hiltzea: hiru urteko soldata gordina.

Zirkulazioko istriputzat joko da kasu hauetan gertatzen dena:

  • Aseguratuaren heriotza, bide publikoan oinez doala auto batek harrapatuta.
  • Aseguratuaren heriotza, bide publikoan lurreko ibilgailu bat gidatzen edo bidaiari gisa doanean.
  • Aseguratuaren heriotza, lurreko, itsasoko edo aireko garraio publikoen erabiltzaile izatean.

Salbuetsi egiten dira aseguratua edozein motatako kirol probetan parte hartzean gerta daitezkeen istripuak, ibilgailu batean piloto gisa, edo kopiloto nahiz bidaiari gisa joatean.

–Erabateko baliaezintasun iraunkorra: urtebeteko soldata gordina.

Erabateko baliaezintasun iraunkortzat hartuko da itzulerarik gabeko egoera fisikoa, istripuak edo gaixotasunak eragindakoa, aseguratuaren borondatea zein den ere, eta horren ondorioz langilea gauza ez bada inolako jarduera profesional batean modu iraunkorrean aritzeko.

–Lanbiderako baliaezintasun osoa eta iraunkorra: urtebeteko soldata gordina.

Lanbiderako baliaezintasun oso eta iraunkortzat hartuko da itzulerarik gabeko egoera fisikoa, istripuak edo gaixotasunak eragindakoa, aseguratuaren borondatea zein den ere, eta horren ondorioz langilea gauza ez bada bere ohiko lanbidean aritzeko, berariaz hala deklaratuta atxikipeneko aldizkari indibidualean, edo langile horren prestakuntza eta ezagutza profesionalari dagokion antzeko jarduera batean aritzeko.

b) Baztertutako arriskuak:

Aurrez zehaztutako arrisku salbuetsiez gainera, aseguru honen bermeetatik honako hauek ere salbuesten dira:

–Aseguratuak nahita eragindako ezbeharrak.

–Aseguratua mozkortu delako edo medikuak agindu ez dizkion sorgorkariak hartu dituelako gertatzen zaizkion istripuak edo gaixotasunak.

–Aseguratuaren zuhurtziagabekeria ausartegiko edo utzikeria larriko egintza baten ondorioak, judizialki horrela deklaratuak, eta orobat delitu egintzetan, borroka edo liskarretan parte hartu izanaren ondoriozkoak, defentsa legitimoan arituz edo pertsonak nahiz ondasunak salbatu nahian gertatutakoak izan ezik.

–Gerren edo antzeko egintzen ondoriozkoak edo gertakari politikoen edo sozialen ondoriozkoak.

–Lur-ikarek, su-mendien erupzioek, uholdeek eta ohiz kanpoko beste fenomeno sismiko nahiz meteorologikoek sortutako istripuak.

–Erreakzio edo erradiazio nuklearraren edo kutsadura erradiaktiboaren ondorioak.

–Aseguru honek indarra hartu baino lehen izandako gaixotasun edo istripuaren ondorioak.

25. artikulua. Lanpostu hutsak eta kontratuak.

Lanpostu hutsak aukera berdintasunaren printzipioari jarraikiz beteko dira eta Langileen Estatutuaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresak ez du astean 12 ordutik eta hilean 48 ordutik beherako lanaldi partzialeko kontraturik eginen.

26. artikulua. Sindikatu Atalaren ordezkariak eta berme sindikalak.

1. Ordezkari sindikala.

Askatasun Sindikaleko Lege Organikoaren arabera ordezkari sindikalak hautatzeko behar diren baldintzak bete ez arren, enpresak, bere borondatez, enpresa batzordea osatzen duten sindikatuei, zeinak hitzarmena sinatu dutenak baitira, ordezkari sindikal bat izendatzeko ahalmena aitortzen die.

2. Berme sindikalak.

Enpresa batzordeko kideek zilegi dute bakoitzari dagozkion ordu kredituak eurek aukeratutako kide batzuengan metatzea, hileko ordu kopurua kontuan hartuta.

27. artikulua. Aplikazio subsidiarioko arauak.

Hitzarmen honetan espresuki ezarri ez den orotan Langileen Estatutuan ezarritako arauak aplikatuko dira, baita hitzarmen honetan espresuki itundutakoarekin bateragarri izan daitezkeen legezko beste xedapenak ere.

28. artikulua. Hitzarmenaren aplikazio eza.

Hitzarmen honen indarraldian, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da arlo honetan.

Dena dela, enpresak ondorio guztietarako bermatuko du 2013rako adostutako soldata igoera kobratuko dela.

29. artikulua. Batzorde paritarioa eta Nafarroako Lan Auzitegia.

Lehena.–Batzorde paritarioa.

Hitzarmen honen betearazpena interpretatu eta zaintzeko, batzorde paritarioa eratu da, kide hauekin:

–Enpresa ordezkatuz:

Javier Iglesias Ramos jauna, Ana Isabel Eguillor Cabrerizo andrea eta Javier Adiego Reta jauna.

–Langileak ordezkatuz:

Jesús Ceras Silanes jauna, Ignacio Silanes Lamariano jauna eta Angel Palacios Olavarrieta jauna.

Hitzarmen honetako batzorde paritarioak hitzarmenaren aplikazioa interpretatzeko eta zaintzeko eginkizuna izanen du, bere edukiaren gainean sor daitezkeen desadostasunetan, baita Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan jasotako auzietan ere.

Bi aldeek espresuki adostu dutenez, zalantzarik edo desadostasunik sortuz gero, txostena eskatuko zaio batzorde paritarioari, jurisdikzio eskudunari edozein erreklamazio egin aurretik.

Batzorde horrek aldeetako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak), hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Gutxienez astebete lehenago jakinaraziko da, eta arazoak konpontzeko gehienez ere bi asteko epea izanen du.

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten aldeetako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.

Eztabaidatutako gaiak batzordea osatzen duten bi aldeetako bakoitzaren gehiengo soilaz onetsiko dira. Bestela, Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekotza eta arbitraje sistemen menpe jar daitezke beren borondatez. Kasu horretan, arbitrajearen ondorioak onartzera beharturik daude, Langileen Estatutuaren 91. artikuluan araututakoarekin bat.

Kontsultaldia adostasunik gabe bukatu eta afera ez bada Nafarroako Lan Auzitegiaren mende jarri, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da hitzarmen honen indarraldian.

Batzorde paritarioak hartzen dituen erabakiak hitzarmenaren testuari erantsiko zaizkio eta haren osagai izanen dira.

2. Nafarroako Lan Auzitegia.

Aldeek erabaki dutenez, Lan Hitzarmen Kolektibo honen interpretazioan eta aplikazioan sor daitezkeen gatazka kolektiboak ez ezik, baita hitzarmen hau sinatzen duten langileengan eta enpresan eragina duten beste guztiak ere, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren mende utziko dira, adiskidetze eta bitartekotza faseetan.

Era berean, adierazten dute ahaleginak eginen dituztela ukituriko aldeak aipatu auzitegiaren prozedura arbitralaren esanetara jar daitezen.

Beraz, artikulu honek balio du aldeak gatazkak konpontzeko arbitraje-organo horri berariaz atxikitzeko, eraginkortasun osoa duela eta, ondorioz, itunak enpresaburuak, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu euren desadostasunak aipatu organoaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera, epaitegietara jo aurretik. Hartaz, ez da nahitaezkoa aldeen desadostasun edo gatazka bakoitzerako atxikimendu espresua eta banakakoa egitea, arbitrajera lotzeko ez bada, zeina bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

Era berean, lan hitzarmen kolektibo honen sinatzaileek euren hitza eman dute ahaleginak eginen dituztela hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen eta enpresaburuen artean sor daitezkeen banakako gatazkak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren aurrean adiskidetze, bitartekotza eta arbitraje prozeduren mendean borondatez eta berariaz jar daitezen, hauteskundeen, Gizarte Segurantzaren, Sindikatu askatasunaren tutoretzaren eta oinarrizko eskubideen arloetan asmoak dauzkaten erreklamazioei buruzkoak izan ezik.

Vianan, 2013ko urriaren 11n.

I. ERANSKINA

2012ko behin betiko taulak

(%2,9ko KPI erreala + %2,25).

KATEGORIAK

1

O. SOLDATA
X 15 P.

2

L.P.P.
X 12 P.

3

GUZTIRA, URTEAN

HILEKO LANGILEAK-TEKNIKARIAK

TEKNIKARI NAGUSIA

2.051,05

1.109,47

44.079,31

TEKNIKARIA, GOI MAILAKO TITULUDUNA

1.662,39

1.029,53

37.290,26

TEKNIKARIA, ERDI MAILAKO TITULUDUNA

1.381,80

797,76

30.300,11

PRODUKZIOBURUA

1.662,39

1.029,53

37.290,26

MANTENTZE-LANETAKO BURUA

1.662,39

1.029,53

37.290,26

KALITATEAREN KONTROLEKO BURUA

1.662,39

1.029,53

37.290,26

TXANDAKO BURUA

1.468,13

911,83

32.963,83

MANTENTZE-LANETAKO ARDURADUNA

1.460,71

843,33

32.030,70

LERROKO ARDURADUNA

1.252,23

704,54

27.237,91

FABRIKAZIOKO ARDURADUNA

1.252,23

704,54

27.237,91

ONTZIRATZE SAILEKO ARDURADUNA

1.133,49

700,51

25.408,39

BILTEGIKO ARDURADUNA

1.079,53

654,23

24.043,79

BILTEGIKO GAINBEGIRALE ARDURADUNA

1.252,23

704,54

27.237,91

ANTOLAKETAKO TEKNIKARIA

1.187,49

635,68

25.440,57

LAGUNTZAILE TEKNIKOA

1.187,49

613,43

25.173,57

LABORATEGIKO OF.

1.079,53

543,12

22.710,44

KALITATEAREN KONTR. IKUSKATZ.

1.079,53

543,12

22.710,44

LABORATEGIKO LAGUNTZAILEA

971,57

495,04

20.513,90

1. M. ADMINISTRAZIOBURUA

1.662,39

962,88

36.490,41

2. M. ADMINISTRAZIOBURUA

1.446,54

844,42

31.831,08

1. M. ADMINISTRARI-OFIZ.

1.122,67

700,15

25.241,80

2. M. ADMINISTRARI-OFIZ.

1.079,53

543,12

22.710,44

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

971,57

495,04

20.513,90

KATEGORIAK

O. SOLDATA

X 455 egun

L.P.P.

X 248 egun

GUZTIRA, URTEAN

EGUNEKO LANGILEAK

1.–FABRIKAZIOA

PRODUKZIOKO 1. M. OF.

33,71

24,88

21.508,42

PRODUKZIOKO 2. M. OF.

32,18

24,23

20.648,23

PRODUKZIOKO URGAZLEA

29,00

21,36

18.490,83

2.–AKABERA, ONTZIR. ETA PAKETATZEA

ONTZIRATZE SAILEKO 1. M. OF.

33,71

24,88

21.508,42

ONTZIRATZE SAILEKO 2. M. OF.

32,18

24,23

20.648,23

ONTZIRATZE SAILEKO URGAZLEA

29,00

21,36

18.490,83

3.–LANBIDE OSAGARRIAK

1. M. OF. BALIOANIZTUNA

39,97

38,30

27.682,52

1. M. ELEKTR./MEKANIKARIA

40,02

29,63

25.557,71

2. M. ELEKTR./MEKANIKARIA

38,74

29,36

24.906,23

ELEKTR./MEKANIKARI URGAZLEA

35,78

26,98

22.972,45

4.–BILTEGIAK ETA ZERBITZUAK

GIDARIA

33,71

24,88

21.508,42

BILTEGIKO 1. M. OF.

33,71

24,88

21.508,42

BILTEGIKO 2. M. OF.

32,18

24,23

20.648,23

BILTEGIKO URGAZLEA

29,00

21,36

18.490,83

ATEZAINAK ETA GAUZAINAK

31,85

23,87

20.411,24

5.–PEOIAK ETA GARBIKETAKO LANGILEAK

PEOIA/MORROIA

31,57

23,44

20.175,13

GARBITZAILEAK

31,23

22,87

19.881,25

II. ERANSKINA

“Ad personam” osagarria

IZENA

PAGA BAKOITZA

2009 M.ª Angeles Lacalle Perez

44,97

2020 Jose A. Cirauqui Goicoechea

48,30

2021 Jose L. Marin Tobalina

84,74

2022 Victor Chasco Dueñas

48,30

2027 Pedro Maria Garcia Diaz de Cerio

0,13

2042 Jesus Jimenez Robles

25,12

2044 Jose M. Barco Garcia

18,45

2052 Frco. Javier Garcia Arina

19,68

2067 Jose Maria Alvarez Alvarez

27,11

2074 Felix Calvo Santamaria

20,77

2150 Miguel Alsasua Quintana

19,68

Jesus M.ª Bernechea Garcia

20,34

2171 Jose M. San Millan Garcia J.

25,31

2175 Miguel A. Ancin Sanz de Acedo

27,01

2181 Juan M.ª Alvarez Hernandez

27,11

2227 Santiago Arandia Verano

113,63

2228 Ignacio Silanes Lamariano

54,30

2230 Joaquin Alberdi Arbizu

54,30

2234 Jose Angel Gomez Dominguez

113,63

2235 Carlos Angulo Fontecha

90,29

2238 Alberto Vito Fernandez

113,63

2239 Pedro Pablo Labeaga Rodriguez

113,63

2240 Pedro Rubio Garcia

113,63

2241 Adolfo B. Martinez-Laño Artola

19,68

2493 Francisco Javier Rodriguez Ochagavia

54,30

2543 Ivan Aznal

113,63

2546 Fernando Malo

113,63

III. ERANSKINA

Garraiorako plusa

IZENA

EUROAK, LAN EGINDAKO EGUN BAKOITZEKO

2003 M. Isabel Nicolás

10,48

2005 Arnaldo J. Marañón

3,34

2011 José J. López

1,71

2027 Pedro M. García

1,85

2031 Fco. Javier Gutiérrez

1,71

2032 Jesús A. Donamaría

1,71

2067 José M. Alvarez

3,15

2074 Félix Calvo

1,71

2077 Lourdes Ruíz

1,85

2093 M. Teresa Remirez

2,43

2094 Carmen Albeniz

2,43

2098 M. Jesús Ganuza

1,71

2104 Elena Valencia

3,34

2121 Dolores García

1,31

2160 Domingo Díaz de Cerio

1,85

2165 Miguel González

1,85

2167 Jesús Ruíz de Larrinaga

1,85

2171 José M. San Millán

0,76

2175 Miguel A. Ancin

3,34

2176 Isidro Ripa

2,43

2177 Fermín Arnedillo

3,34

2178 Jesús M. Ceras

3,34

2179 Angel Martínez

3,34

2181 Juan María Alvarez

3,15

2187 Mariano de Miguel

3,34

2231 Damián Sáenz

1,31

2235 Carlos Angulo

3,34

Tauletan ageri ez diren kontzeptuen balio berrikusiak

I.–Heriotzagatiko laguntza, 19. artikulua

1.674,63

II.–Ikasketetarako laguntza:

20.a) artikulua

144,93

20.b) artikulua

579,78

20.c) artikulua

579,78

III.–Ezkontza saria, 21. artikulua

246,55

IV.–Fideltasun saria, 22. artikulua

378,61

20.1. artikulua. Prestakuntza.

8,08

V.–Guardiako txandaren plusa, lanaldi trinkoa, 5.8 artikulua

7,79

VI.–Larunbatetako plusa, 5.4.a) artikulua

59,09

VII.–Igandeetako plusa, 5. eta 7. artikuluak (8 ordu)

70,91

Igandeetako plusa, 5. eta 7. artikuluak (12 ordu)

106,38

Zubietako plusa, 5. eta 7. artikuluak (8 ordu)

49,64

Larunbatetako plusa, 5. eta 7. artikuluak (8 ordu)

59,09

Larunbatetako plusa, 5. eta 7. artikuluak (12 ordu)

88,65

VII.–Oporretako plusa, 7. artikulua 1. Baldintza orokorrak

13,32

Kraft Foods Galletas, S.A., enpresako hitzarmen kolektiboaren 8. artikuluko II. atalaren arabera, balio horiei ez zaie soldaten berrikuspena aplikatuko, salbu 5.4 eta 5.7 artikuluan araututako kopuruei, horiei urteko KPIaren gorabeheraren ondorioz adosten diren soldata berrikuspena eginen baitzaie.

IV. ERANSKINA

Aparteko orduen balioa

KATEGORIAK

LANEGUNAK

LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAIEGUNAK

TEKNIKARIAK ETA ADMINISTRARIAK

MANTENTZE-LANETAKO ARDURADUNA

26,77

30,60

LERROKO ARDURADUNA

22,75

26,00

FABRIKAZIOKO ARDURADUNA

22,75

26,00

ONTZIRATZE SAILEKO ARDURADUNA

21,28

24,32

BILTEGIKO ARDURADUNA

20,13

23,01

BILTEGIKO GAINBEGIRALE ARDURADUNA

22,75

26,00

ANTOLAKETAKO TEKNIKARIA

21,22

24,25

LAGUNTZAILE TEKNIKOA

20,98

23,97

LABORATEGIKO OF.

18,91

21,61

KALITATEAREN KONTR. IKUSKATZ.

18,91

21,61

LABORATEGIKO LAGUNTZAILEA

17,09

19,53

1. M. ADMINISTRARI-OF.

21,15

24,17

2. M. ADMINISTRARI-OF.

18,91

21,61

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

17,09

19,53

EGUNEKO LANGILEAK

PRODUKZIOKO 1. M. OF.

17,73

20,26

PRODUKZIOKO 2. M. OF.

17,03

19,46

PRODUKZIOKO URGAZLEA

15,25

17,42

ONTZIRATZE SAILEKO 1. M. OF.

17,73

20,26

ONTZIRATZE SAILEKO 2. M. OF.

17,03

19,46

ONTZIRATZE SAILEKO URGAZLEA

15,25

17,42

1. M. OF. BALIOANIZTUNA

22,94

26,22

1. M. ELEKTR./MEKANIKARIA

21,07

24,08

2. M. ELEKTR./MEKANIKARIA

20,55

23,48

ELEKTR./MEKANIKARI URGAZLEA

18,95

21,65

GIDARIA

17,73

20,26

BILTEGIKO 1. M. OF.

17,73

20,26

BILTEGIKO 2. M. OF.

17,03

19,46

BILTEGIKO URGAZLEA

15,25

17,42

ATEZAINAK ETA GAUZAINAK

16,83

19,24

PEOIA/MORROIA

16,63

19,01

GARBITZAILEAK

16,39

18,73

Iragarkiaren kodea: F1317595