13. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua.
Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2013ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Behin betiko onestea Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Izkoko 7. poligonoko 33. lurzatian, Luis Monreal Olletak sustatua.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, behar bezala eginbideturik, Planeamenduaren Erregistroan inskriba dezan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Ibargoitin, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1400221