109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 649/2013 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000649/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Valautomoción Pamplona, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2014ko urriaren 10ean ager dadin, 10:00etan. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 14an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407143