109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea.
Titulu judizialak betearazteko 185/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Miguel Angel Escribano Baquedanoren aurka bideratu den 185/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

4203DWN ibilgailua: Furgoneta; marka: Iveco Daily 2.3 HPI (35S12 modeloa).

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 4.500 euro.

Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2014ko ekainaren 13ko 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ibilgailua El Pedrañal alderdian dago, Ribaforadan (Nafarroa).

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1407005