109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1102-D/13 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Adquiera Servicios Financieros Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz Joaquín Taberna Carvajal prokuradoreak jarritako demanda baiesten dut, eta Francisco Javier Odériz Iriarte kondenatzen dut, auzi-ihesean dagoena, demandatzaileari 10.339,37 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, demanda jarri zenetik. PZLaren 576. artikulua aplikatuko da, eta prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta Francisco Javier Oderiz Iriarteri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1407016