109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Aldaketa xehakatua Utergako Udal Planean.
Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2014ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzako determinazio xehakatuen aldaketa, UC-7-C eta UC-7-D unitateei dagokienez. Sustatzaileak Eduardo eta Daniel Lizarrondo Lacalle jaunak dira.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3, 74 eta 81.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan xedatzen dena bete beharrez, Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea eta iragarki hau argitaratzea, baita aldaketaren testua ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Utergan, 2014ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Pedro María Nagore Lanas.

Testu arauemailea

1.–Xedea.

Utergako Arau Subsidiarioen aldaketa xehakatu honen xedea da hiri lurzoru finkatuko UC-7-C eta UC-7-D jarduketa unitateen aldaketa proposatzea.

2.–Kokalekua.

Utergako Arau Subsidiarioen UC-7-C eta UC-7-D unitateak udalerriaren erdialdeko etxesail batean daude, eta eremu hori hiri lurzoru finkatuko 10 unitatez osatuta dago, Mayor eta Las Eras kaleen artean.

3.–Hirigintzako determinazio xehakatu aldatuak.

UC-7-C unitatea.

–Unitatearen mugak: unitate berria bat dator katastroko 1. poligonoko egungo 30. lurzatiaren erdialde batekin, eta Mayor kalerantz ematen du.

–Jarduketaren araubide orokorra: ordeztea.

–Lerrokadurak eta sakonera eraikigarria: eraikuntzak lerrokadura ofizialari jarraituko dio, Mayor kaleari dagokionez.

  • Beheko solairuaren gehieneko sakonera 12,40 m-koa da.
  • Goiko solairuaren gehieneko sakonera 12,40 m-koa da.
  • Barneko lerrokaduraren atzeraemangunea lurzatiaren mugari dagokionez, 1,50 m-koa.

UC-7-D unitatea.

–Unitatearen mugak: unitate berria bat dator katastroko 1. poligonoko egungo 30. lurzatiaren erdialde batekin, eta Las Eras kalerantz ematen du.

–Lerrokadurak eta sakonera eraikigarria: eraikuntzak lerrokadura ofizialari jarraituko dio, Las Eras kaleari dagokionez.

  • Beheko solairuaren gehieneko sakonera 12,25 m-koa da.
  • Goiko solairuaren gehieneko sakonera 12,25 m-koa da.
  • Barneko lerrokaduraren atzeraemangunea lurzatiaren mugari dagokionez, 1,50 m-koa.

Iragarkiaren kodea: L1407824