109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuteran oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak, denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko, publizitate eremuak ustiatzeko eta kirol ekitaldi puntualak antolatzeko urte natural batean

Tuterako Udalak, 2014ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroleko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarrien aldaketa onestea. Diru-laguntzak denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko eta kirol ikuskizun eta ekitaldiak (puntualak) Tuteran antolatzeko dira, eta aipatu aldaketaren xedea da diru-laguntzen beste lerro bat sartzea, publizitate eremuak lagatzeari begira, ustia daitezen. Orobat erabaki zen diru-laguntzen deialdiko oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian argitaratzea.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako honen bidez argitara ematen da aipatu oinarrien testu osoa.

Tuteran, 2014ko maiatzaren 27an.–Gizarte Gaien Alorreko zinegotzi delegatua, Jesús Álava Sesma.

OINARRI ARAUTZAILEAK

Tuteran oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak, denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko, publizitate eremuak ustiatzeko eta kirol ikuskizun eta ekitaldiak (puntualak) antolatzeko urte natural batean

1. Xedea.

Deialdi hau oinarritzen duten printzipioak publizitatea, gardentasuna, lehiakortasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta bazterkeria eza dira. Bi diru-laguntza lerro irekitzeko xedea du:

1.1. Irabazi asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak ematea, kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatu edo antolatzen badituzte urte natural batean eta Tuteran, betiere antolatzailearendako defizitarioak direnean.

Kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualen edukiak ondoko xede hauetariko bat betetzen laguntzen dutenean baizik ez dira diruz lagunduko:

–Tuteran kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeari sostengu ematea, herritarrei parte hartzeko aukera ematen dietenean, bai arizale gisa bai ikusle gisa. Kontuan hartuko da, bereziki, jarduerak zer errentagarritasun soziala duen, Kirol Zinegotzigoaren kirol programei begira.

–Klubek edo elkarteek maila altuko kirol jarduerak antola ditzaten sustatzea; gogoan izanen dira ikuskizunaren kalitatea, parte hartzaileen itzala, iraupena, errentagarritasuna ikusle kopuruaren aldetik edo ekitaldien oihartzuna.

–Hedapen gutxiko kirolak ezagutzera emateko ekitaldi puntualak sustatzea.

–Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna bulkatuko duten ekitaldi puntualak sustatzea.

–Egungo kluben sendotzea eta klub berrien sorrera bulkatzea, gutxiengoen nahiz gehiengoen kirola egiteko parada eman beharrez.

1.2. Oinarrizko kirolean funtsaturik, denboraldian edozein kirol motatan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, urte bateko irailetik hurrengo urteko abuztura bitarte egiten bada, kirol federazio edo entitate antolatzaileak ezarritako egutegiari jarraikiz, dirua irabazteko asmo nabarmenik ez badute eta bereziak edo bakanak izateagatik Tuterako Udalaren bertzelako deialdi berariazkoagoan arauturik ez daudenetan. Partaidetza zuzendua dago Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak kiroletan aritzera.

1.2.1. Partaidetzaren edukiak ondoko xede hauek betetzen eragina dutenean baizik ez dira diruz lagunduko:

–Kirol kluben, kirol elkarteen eta irabazi asmorik gabeko klub eskumendekoen entitate titularren partaidetza bulkatzea edozein kirol jardueratan, betiere haien helbide soziala Tuteran bada edo kirol jarduera herri honetan gauzatzen badute, eta legez eraturik eta erregistraturik badaude, eta betiere oinarrizko kirola sustatzeko bada.

–Oinarrizko kirola eta haren sustapena bulkatzea hiriko klubetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei kiroletan modu federatuan aritzea erraztu beharrez.

–Urritasun psikiko edo fisikoa duten pertsonak kirola egitera bulkatzea.

–Laguntasuna, talde-lana, begirunea eta kirol diziplinen ezagutza sustatzea.

–Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzea.

–Egungo kluben sendotzea eta klub berrien sorrera bulkatzea, gutxiengoen nahiz gehiengoen kirola egiteko parada eman beharrez.

1.2.2. Oinarrizko kirola sustatzeko diru-laguntzen lerro honek Udalaren material hauen erabileraren lagapena dakar berarekin, edozein kirol motatan parte hartzeagatik:

MATERIALA

DESKRIPZIOA

UNITATEAK

EGOERA

Errepideko bizikleta

Gurpilaren tamaina, 500 mm

2

Ona

Gurpilaren tamaina, 550 mm

3

Ona

Gurpilaren tamaina, 600 mm

2

Ona

Gurpilaren tamaina, 650 mm

1

Ona

Gurpilaren tamaina, 700 mm

4

Ona

Piragua

Wild River mota

3

Ona

Philo mota

4

Ona

Hastapeneko K1

9

Ona

Sevilla 70 mota

1

Ona

Sevilla 80 mota

1

Ona

K2 piraguak

3

Balekoa

K4 piragua

1

Balekoa

K1 piragua urdina

6

Balekoa

Txalekoak

Salbamendu-txalekoak

19

Ona

Palak

Plastikozkoa, gorria

5

Balekoa

Karbono zuntzezkoa

10

Ona

Lagapenerako, baldintza hauek ezarri dira:

–Materialaren erabileraren lagapena kirol ikastaro baterako eginen da; lagatzeko behar den udal erabakian finkatuko da onuradunari noiz non entregatuko zaion eta noiz non itzuliko zaion Udalari.

–Materialak beren egungo egoeran lagako dira, eta horiek eskuratzen dituztenek konpromisoa hartzen dute leku egokian edukiko dituztela, konponduko dituztela hondatuz gero eta zuzen mantenduko dituztela lagapenak dirauen bitartean.

–Udalak interesdunen eskura jartzen ditu, batetik, Ribotas kirolguneko aldagelen azpian dagoen biltegia eta, bertzetik, Udalaren Patinodromoan dagoen biltegia (sarrera, Ferial karrikatik; instalazio hau honela dago deskribatua katastroan: 2. poligonoa, 255. lurzatia, 1. azpieremua, Camino Caritat karrikako 13an), piraguak eta bizikletak altxatzeko, hurrenez hurren, haien erabilera laga bada oinarri hauen bidez. Kirol instalazio horietarako atxikirik dauden udal langileek erraztuko dute bi lokaletarako sarbidea.

–Lagatako materialak zer egoeratan eskuratu ziren erabilera eta mantentzearen aldetik, beren hartantxe itzuliko dira, Udalak onartuko badu ere erabilera normalari dagokion higatzea.

–Ondasunak itzuli ondoan, Udalak bere gain hartu behar baldin badu onuradunari zegokiokeen konpontze edo mantentze gasturen bat, interesdunari kobratuko zaio behar den espedientea tramitatu ondoan.

–Materialak zertarako laga diren, hartarakoxe erabiliko dira; xedea oinarri hauetan gelditu da ezarririk.

–Udalak 100 eurotan baloratu du bizikleta bakoitza eta 400 eurotan piragua bakoitza, Philo eta Sevilla motakoak kenduta, bakoitza 800 eurotan baloratu baitu. Ondasun horietarikoren bat itzultzen ez bada, arrazoia edozein izanik ere, Udalak entitate lagapen-hartzaileari eskatuko dio behar den zenbatekoa itzultzeko.

–Baldintza hauetako edozein ez betetzeak ekarriko du Udalari itzultzea lagatako materialak eta onuradunak hurrengo deialdietan haien lagapena ezin eskatzea.

1.3. Udalak zuzenean kudeatzen dituen udal instalazioetako kirol eremuak inguratzen dituzten hesiak publizitatea jartzeko lagako zaizkie denboraldiko edozein kirol motatan parte hartzen duten klubei edo entitateei, urte bateko irailetik hurrengo urteko abuztura bitarte, betiere irabazi asmo nabarmenik gabe, dela oinarrizko kirolari dela kirol ariketa hutsari erreferentzia eginez.

1.3.1. Partaidetzaren edukiak ondoko xede hauek betetzen eragina dutenean baizik ez dira diruz lagunduko:

–Kirol kluben, kirol elkarteen eta irabazi asmorik gabeko klub eta eskumendekoen entitate titularren partaidetza bulkatzea edozein kirol jardueratan, betiere haien helbide soziala Tuteran bada edo kirol jarduera herri honetan gauzatzen badute, eta legez eraturik eta erregistraturik badaude.

–Kirola eta haren sustapena bulkatzea hiriko klubetan, kiroletan modu federatuan aritzea erraztu beharrez.

–Urritasun psikiko edo fisikoa duten pertsonak kirola egitera bulkatzea.

–Laguntasuna, talde-lana, begirunea eta kirol diziplinen ezagutza sustatzea.

–Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzea.

–Egungo kluben sendotzea eta klub berrien sorrera bulkatzea, gutxiengoen nahiz gehiengoen kirola egiteko parada eman beharrez.

1.3.2. Publizitate eremuen erabilera lagatzeko, baldintza hauek ezarri dira:

–Instalazioen inguruko hesian publizitatea jartzeko aukera emanen zaie kirol denboraldian udal instalazio horietan entrenatu eta lehiatu ohi diren klubei soilik.

–Eskaera egiten duen kirol entitate bakoitzari 3 x 1 metroko 25 eremu lagako zaizkio guztira hesian, eskaera guztien arteko berdintasun irizpideei jarraikiz.

–Lagapen-hartzaileak zuzenean kontratatu eta ustiatuko du publizitatea eta, horretarako, arlo hauetan indarra duen legedia bete beharko da: publizitatearen ustiapena, kirol instalazioetan publizitatea jartzea eta publizitatea jartzean, lotzean eta abarretan bete beharreko segurtasun arauak. Hori horrela, Tuterako Udaleko jarduera ekonomikoen zergako 844. epigrafean alta eman beharko dute, urtero eta publizitatea jarri aurretik.

–Eremuak kirol denboraldi baterako lagako dira, eta lagapen-hartzaileak kendu egin beharko ditu publizitateko panelak denboraldia bukatu eta hilabeteko epean.

–Lagapen aldian, entitate bakoitzak kontratatzen duen publizitateak okupatuko ditu eremuak, alde batera utzita zein klub ari den joko eremua erabiltzen entrenatzeko edo lehiatzeko. Laga arren publizitaterik hartzen ez duten eremuek hutsik egon beharko dute.

–Lagapen-hartzaileek ezin izanen dute laga ez zaien publizitate eremurik erabili, ez eta beste entitate batzuei lagatako publizitate hesiak kendu edo estali ere.

–Udalak bermatzen du itxitura moduan erabiltzen diren hesiak kontserbazio egoera onean daudela, bereziki ainguraketei eta egituraren sendotasunari dagokienez.

–Kirol entitate bakoitzak jartzen dituen publizitate panelak zaindu, mantendu eta kontserbatzea entitate horri egokituko zaio lagapen aldi guztian, eta aintzat hartu beharko ditu Udalak kontserbazio egoerari, jartzeko moduari eta abarri buruz egiten dituen eskaera guztiak.

–Lagapen-hartzaileek 150 euroko fidantza jarri beharko dute, banan-banan, Udal Diruzaintzan, Udalak egin beharreko konponketei erantzuteko, entitateek panelak zaindu, mantendu eta kontserbatzeko beharkizunak betetzen ez dituztenean.

–Fidantza horiek agortzen badira, lagapen-hartzaileek berritu egin beharko dituzte osorik, Udalak jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean. Interesdunek hasierako bermea jartzeari edo berritzeari buruz ezarritakoa betetzen ez badute, lagapen hori bukatutzat joko da eta Udalak kendu eginen du paneletako publizitatea.

1.4. Eskatzaileek aurkeztu behar dituzten gastuen artean, gastu hauek ez dira kontuan hartuko:

–Jokalari-kirolariei eta/edo entrenatzaileei ordaintzeko gastuak, behar den lan kontratu legezkorik eta behar den altarik ez badute Gizarte Segurantzan.

–Ohiko funtzionamenduko gastuak (telefonoa, argindarra, egoitzaren alokairua etab.).

–Kirolaren sustapenari zuzenean egozten ahal ez zaizkion gastuak.

2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdira aurkezten ahalko dira:

–Irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Elkarte gisa erregistraturik egotea Tuterako Udaleko auzo elkarteen erregistroan, laguntza eskatu baino sei hilabete lehenago, gutxienez ere.
  • Legez eraturik egotea eskabidea aurkezten den egunean.
  • Helbide soziala eta fiskala Tuteran izatea.
  • Zerga betebeharrak eguneratuta izatea Tuterako Udalarekin, Udalaren Ur Batzordearekin eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekin.
  • Indarra duen hitzarmen edo kontraturik ez izatea Tuterako Udalarekin, Udalaren Kirol Eskola izeneko programa kudeatzeko eta garatzeko.

3.–Laguntza jasoko duten jarduerek bete beharrekoak.

3.1. Kirol izaerakoak izatea eta ikusteko izatea oinarri hauetan eta, zehatz-mehatz, 1.1, 1.2 eta 1.3 puntuetan ezarritako helburuekin.

3.2. Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen dituzten herritar elkarteei diru-laguntzak emateko helburua izatea, horiek urte natural berean egitea edo egin izana.

3.3. Kirol klubek kategoria desberdinetan denboraldian egiten dituzten entrenamendu eta/edo lehiaketa ofizial nahiz jostetakoen ondoriozkoak izatea, eta horiek urte bateko irailetik hurrengo urteko abuztura bitartean egin izana.

3.4. Interes soziala izatea.

3.5. Tuterako Udalak finantzatzen dituen bertze programa batzuetan sarturik ez egotea.

3.6. Herritar guztiei irekiak izatea.

4.–Laguntzen zenbatekoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiko du, oinarri hauei jarraikiz, urteko diru-laguntzen deialdia; bertan, diru-laguntza lerro bakoitzerako aurrekontuan egonen den gehieneko diru-izendapena finkatuko da, hori guztia osoko bilkuran ekitaldi horretarako onetsi duen gastuen udal aurrekontuan sarturiko kontu-sailen arabera.

5.–Deialdia eta eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eskabideak: Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren bulegoetan (HLZ), Herriko Etxeko ezkaratzean (Plaza Vieja, 1) eta Lourdes auzoko bulegoan (Escos Catalán, zk.g.).

Eskaerak aurkezteko epea Tokiko Gobernu Batzarrak ezarriko du urteko deialdia onesteko erabakian.

Halaber, materialaren erabilera lagatzeko eskaerak Tokiko Gobernu Batzarrak ezarritako epean aurkeztu beharko dira.

Oinarri honetan ezarritako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

6.–Aurkeztu beharreko agiriak.

Diru-laguntza eskaerarekin batera, jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira. Kirol entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du, kirol mota desberdin bat baino gehiago bulkatzen badu ere.

Eskabidea aurkeztu ondotik, dokumentazioak oinarri hauetan eskatutakoa betetzen ote duen egiaztatuko da. Hala ez bada, gehienez ere 10 eguneko epea emanen zaie eskatzaileei, eskabidea zuzentzeko eta hobetzeko, jakinarazpenaren biharamunetik hasita; hura posta elektronikoaren bidez eginen da (posta helbidea izanen da eskaeran agertuko dena), aurkeztu ez den dokumentazioa aurkezteko edo akatsak zuzentzeko. Epe hori iraganik egin ez badu, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta haren eskaera artxibatuko da, Udalak horretarako erabakia hartu ondoan.

Eskatzen den dokumentazioa:

6.1. I. eranskineko inprimakia, Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzeko diru-laguntzak eskatuz gero.

6.2. II. eranskineko inprimakia, oinarrizko kirolerako laguntza eskatzen delarik, denboraldiko edozein kirol jardueratan parte hartzeko. Harekin batera, kirol klub edo entitate eskatzailea ordezkatzen duten kirolarien zerrenda gehituko da, eta hartan zehaztuko zer kategoria edo lehiaketatan parte hartzen ari diren, eta kirolariaren sexua edo generoa. Lehiaketaren egutegi ofizialen kopiak erantsiko dira, baita dagokion federazioaren agiria ere, tramitatutako kategoria bakoitzeko lizentzia federatiboen kopurua biltzen duena.

6.3. Jatorrizko agiriak edo kopia baimenduak, honako hauek frogatzeko: elkarte eskatzailearen nortasun juridikoa, eta helbide soziala eta fiskala Tuteran izatea.

6.4. Ordezkariaren ahalordearen jatorrizko agiria edo baimendutako kopia, diru-laguntza eskatzeko ahalmena erakusten duena, edo jatorrizkoaren kopia kautotua; orobat, haren nortasun agiri nazionalaren kopia kautotua.

6.5. Jatorrizko agiria edo kopia baimendua, Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak beteak dituela dioena.

Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du oinarri hauen arabera diru-laguntzak eskatzen dituzten elkarte edo pertsonak betebehar fiskalak beteak dituztela Udalarekin, Udaleko Ur Batzordearekin eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekin. Ofizioz egiaztatuko du, orobat, Udaleko auzo elkarteen erregistroan sarturik dauden.

Aurreko deialdietan jada 6.3 eta 6.4 ataletako agiriak aurkeztu zituzten elkarteek ez dute orain ere egin beharko; halakoetan, elkartearen ordezkariak zinpeko aitorpena aurkeztuko du (III. eranskina), elkartearen estatutuetan eta ordezkaritzan aldaketarik ez dela izan dioena; horrez gain, eskabidea aurkeztu ondotik elkartearen helburuetan edo zuzendaritza taldean inolako aldaketarik gertatzen bada, elkarteak, bere legezko ordezkarien bidez, jakinarazi eta egiaztatu beharko du hala dela.

6.6. Hala behar denean, IV. edo VII. eranskinen araberako eskabidea, non sartuko baita erabileraren lagapen bidez eskatzen den materiala edo publizitate eremuen eskaera.

Gainera, egin diren jarduerekin ikusteko duen bertze edozein agiri aurkezten ahalko da, kirol elkarte edo entitateari eta/edo Tuterako Udalari interesgarria iruditzen bazaio.

7.–Batzordea eta balorazio irizpideak.

7.1. Kirolak Kudeatzeko Zentroa zer Alorretan dagoen, hari dagokion informazio batzordeak proposatuko dio diru-laguntzak emateko ebazpena Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari.

7.2. Aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoaren zehaztapena baremo honi jarraikiz ezarriko dira:

Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen dituzten herritar elkarteendako laguntzei dagokienez:

–Oihartzuna gizartean: (25 puntu gehienez).

  • Interneten zabaltzea, web orriaren eta gizarte sareen bitartez: gehienez ere 10 puntu.
  • Presentzia hedabideetan (albisteen argitalpena Nafarroako prentsan eta bertako astekarietan): gehienez ere 10 puntu.
  • Zenbat aldiz egin den: puntu bat aldi bakoitzeko eta gehienez ere 5 puntu.

–Norgehiagoka maila: (25 puntu gehienez).

  • Herrikoiak: gehienez ere 10 puntu.
  • Federatuak: gehienez ere 15 puntu.

–Parte-hartzea: (20 puntu gehienez).

  • 100 partaide bitarte: gehienez ere 8 puntu.
  • 100 partaide baino gehiago: gehienez ere 12 puntu.

–Ikusleak eta inskripzioa: (10 puntu gehienez).

  • Doako ikuskizuna: 5 puntu.
  • Izena dohainik ematea: 5 puntu.

–Emakumearen partaidetza: (10 puntu gehienez).

  • Partaide guztien %10 bitarte: gehienez ere 2 puntu.
  • Partaide guztien %50 bitarte: gehienez ere 3 puntu.
  • Partaide guztien %50 baino gehiago: gehienez ere 5 puntu.

–Desgaitasunak dituzten pertsonen partaidetza: (10 puntu gehienez).

  • Partaide guztien %5 bitarte: gehienez ere 3 puntu.
  • Partaide guztien %6tik aitzina: gehienez ere 7 puntu.

Puntuaren balioa: 20 euro puntu bakoitzeko izanen da.

Diru-laguntzak emateari eta udal jabetzako materialak lagatzeari dagokionez, edozein kirol jardueratan parte hartzeko, denboraldiko oinarrizko kirola sustatzeko, diruz lagun daitezkeen kontzeptu hauek eta baremo hau ezarri da:

Diruz lagunduko diren kontzeptuak:

–Norgehiagokan izena ematea, lizentziak eta federazioko bertze kuota batzuk: gehienez ere %15.

–Bidaien gastuak: gehienez ere %10.

–Bidaietan ostatatzeak eta otorduek dakartzaten gastuak: gehienez ere %10.

–Material suntsigarria eta kirol ekipamendua: gehienez ere %10.

–Monitore/entrenatzaileen kontratazioa: gehienez ere %15.

–Udalaren kirol instalazioen erabilera: gehienez ere %100.

–Kirol Medikuntzaren Zerbitzua erabiltzea, osasun azterketetarako, lesioen tratamendurako etab.: gehienez ere %100.

Baremoa:

a) Lizentzia federatiboen eta/edo partaideen kopurua: benjamin edo tiki bakoitzeko puntu 1, kimu bakoitzeko 2 puntu, haur bakoitzeko 3 puntu, kadete bakoitzeko 4 puntu eta gazte bakoitzeko 5 puntu.

b) Jarduera federatuetan: talde bakoitzeko, kirol kolektiboetan, edo 10 kirolaritik, banakako kirolean, kategoria nazionalekoa bada, 5 puntu; erkidegoen artekoa bada, 3 puntu; erkidegokoa bada, 2 puntu, eta eskualde edo herri mailakoa bada, puntu 1.

c) Udalaren kirol instalazioen erabilera: erabilera edo topaketa ordu bakoitzeko, 1,5 puntu.

d) Kirolariendako osasun azterketak egitea, horretarako erabiliz Udaleko Kirol Medikuntzaren Zerbitzua: 5 puntu azterketa bakoitzeko.

Indize zuzentzailea

Indize zuzentzaile hau ezarri da, emakumeen kirola eta gutxiengoaren kirolak edo banakakoak bulkatzeko, baita parte hartzen den lehiaketaren kategoria ere. Kontsideratuko da:

–E = 0,90, inolako kirol lehiaketatan parte hartzen ez duten kirol entitate edo taldeak, nahiz eta, entrenamendu saioak egiten dituztenez, ikasleen kirol prestakuntzan eragina izan.

–E = 1, entrenamendu saioak antolatzen eta edozein kirol lehiaketa motatan parte hartzen duten kirol entitate edo taldeak.

–E = 1,10, entrenamendu saioak antolatzen eta edozein kirol lehiaketa motatan parte hartzen duten kirol entitate edo taldeak, beren estatutuetan kirol mota bat baino gehiago bulkatzeko xedea dutenean.

–E = 1,20, entrenamendu saioak antolatzen eta edozein kirol lehiaketa motatan parte hartzen duten kirol entitate edo taldeak, kirol kolektiboa sustatzeko asmoa dutenean.

–E = 1,30, entrenamendu saioak antolatzen eta edozein kirol lehiaketa motatan parte hartzen duten kirol entitate edo taldeak, banakako kirola sustatzeko asmoa dutenean.

–E = 1,40, entrenamendu saioak antolatzen eta edozein kirol lehiaketa motatan parte hartzen duten kirol entitate edo taldeak, beren kirolarietan %30 emakumeak direnean.

Eskatzaileari on handiena egiten dion indize zuzentzailea aplikatuko da.

Puntuaren balioa:

Puntuaren balioa aterako da deialdi bakoitzerako eskura dagoen diru izendapena zati onartu diren eskaera guztien puntuen batura eginda, behin indize zuzentzailea aplikatuta.

Formula aplikagarria:

Hau izanen litzateke aplikatu beharreko formula: (A+B+C+D) x E x PB, izanik:

–A = lizentzia kopurua.

–B = jarduera bakoitzeko.

–C = instalazioen erabilera

–D = osasun azterketak

–E = kirol motaren indize zuzentzailea

–PB = puntuaren balioa.

Inguruz inguruko hesiak publizitatea jartzeko lagatzeari dagokionez, diruz laguntzen ahal diren kontzeptu hauek eta baremo hau ezarri dira:

–Norgehiagoka maila: (30 puntu gehienez).

  • Herrikoiak: gehienez ere 10 puntu.
  • Federatuak: gehienez ere 20 puntu.

–Parte-hartzea: (35 puntu gehienez).

  • 100 partaide bitarte: gehienez ere 10 puntu.
  • 100 partaide baino gehiago: gehienez ere 25 puntu.

–Ikusleak eta inskripzioa: (10 puntu gehienez).

  • Doako ikuskizuna: 5 puntu.
  • Izena dohainik ematea: 5 puntu.

–Emakumearen partaidetza: (10 puntu gehienez).

  • Partaide guztien %10 bitarte: gehienez ere 2 puntu.
  • Partaide guztien %50 bitarte: gehienez ere 3 puntu.
  • Partaide guztien %50 baino gehiago: gehienez ere 5 puntu.

–Desgaitasunak dituzten pertsonen partaidetza: (10 puntu gehienez).

  • Partaide guztien %5 bitarte: gehienez ere 3 puntu.
  • Partaide guztien %6tik aitzina: gehienez ere 7 puntu.

Puntuaren balioa: 3 x 1 metroko hesi 1 puntu bakoitzeko.

7.3. Eman beharreko zenbatekoak finkatuko dira erdietsitako puntuen arabera eta gehienekoa izanik diruz laguntzen ahal diren kontzeptuen eta aurrekontuan eskura dagoen diruaren araberakoa.

7.4. Material bererako eskaera bat baino gehiago baldin bada, materialen erabilera lagatzeko haren banaketa proportzionala eginen da eskatzaile bakoitzak lortutako puntuen arabera.

7.5. Oinarri hauen arabera onuradun bakoitzak gehienez ere eskuratzen ahal duen diru-laguntza, dela ekitaldi puntualak antolatzeko, dela oinarrizko kirolaren sustapenean denboraldiko jardueretan parte hartzeko edo dela inguruz inguruko hesietan publizitatea jartzeko, finkatuko da Tokiko Gobernuaren Batzarrak deialdi bakoitza onesteko hartzen duen erabakian.

7.6. Tuteran antolatzeko diren kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualen kasuan, diru-laguntza hauek bateragarriak dira bertze batzuekin, betiere defizita bada. Diruz lagundutako jardueren defizita laguntza emateko erabakian azaldutakoa baino txikiagoa bada, hasierako erabaki horretan aplikatu den portzentaje berarekin eginen da diru-laguntzaren likidazioa.

8.–Prozedura ebazteko epea.

8.1. Kirolak Kudeatzeko Zentroa zer Alorretan dagoen, hari dagokion informazio batzordeak proposatuko dio ebazpena Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari.

8.2. Udalak laguntza emateko hartzen duen erabakian agertuko dira diru-laguntzaren helburuak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua, bai eta lagatako materialaren eta publizitaterako hesien banaketa ere.

8.3. Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzaren %75 ordainduko da lehen ordainketa batean, bermea jarri beharrik gabe.

8.4. Diru-laguntza eskaera baldin bada denboraldiko oinarrizko kirolarekin ikusteko duen edozein motatako kirol jardueratan parte hartzeko, eta hura bukatua bada, edo Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzeko, eta horiek eginak badira, orduan ordainketa bakarra eginen da, onartutako zenbatekoaren %100ekoa, betiere 10. oinarrian eskatzen diren frogagiri guztiak aurkeztu badira eskaera aurkezteko unean.

8.5. Onuradunek 10. oinarrian eskatzen diren frogagiriak aurkeztutakoan eginen da azken likidazioa; diru-laguntzarako eskaeran adierazitako helburuak, programa eta aurrekontua betetzea ezinbertzeko baldintza izanen da. Diru-laguntzaren likidazioa egitean, ateratzen den kopurua aitzinatutakoa baino txikiagoa bada, eskatzailea behartua egonen da gehiegizko kopurua itzultzera, eta berandutzagatik dagozkion interesak aplikatuko zaizkio kopuru horri.

8.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura laguntza bat emateak ez du inolako eskubiderik sortuko hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura diru-laguntza gehiago eskuratzeko. Orobat, interesdunak egin gabe baldin badu lehenagoko deialdi bati dagokion diru-laguntzaren likidazioa, ezin izanen du diru-laguntzarik eskuratu oinarri hauen bidez, egin gabe duen likidazioa egiten ez duen bitartean.

9.–Interesdunei jakinaraztea eta errekurtsoak.

Interesdunei haien eskubideak eta interesak ukitzen dituzten ebazpenak eta administrazio-egintzak jakinaraziko zaizkie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58, 59, 60 eta 61. artikuluek ezarritakoarekin bat.

10.–Onuradunaren betebeharrak.

Ondotik ematen den dokumentazioa, hasierako eskaerarekin batera aurkeztu ez bada, Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko da, Kirolak Kudeatzeko Zentroari zuzendurik, hogeita hamar egun naturaleko epean, emateko erabakia jaso zenetik, bai jarduera puntualetan bai oinarrizko kirolaren sustapenean.

Ekitaldi puntuala egiten bada emateko erabakiaren ondotik, epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da egiten den egunetik hasita, nahiz eta azken kasu horretan aurkezpena nahitaez izan beharko den hurrengo urteko urtarrilaren 20a baino lehen, urteko azken hamar egunetan egiten diren jardueretarako.

10.1. Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzeko diru-laguntzen kasuan, onuradunek, gainera, honako hauek ekarri beharko dituzte:

Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko kontua:

–Emaitzen kontua, jardueraren diru-sarrerak eta gastuak adierazita, elkarteko diruzainak eta lehendakariak sinatua.

–Eskatzaileak ordaindutako gastuen jatorrizko fakturak/ordainagiriak, emandako laguntzaren bezainbatekoak edo hortik goitikoak. Fakturan aurkeztutako zerrendan berari dagokion zenbatekoa agertuko da, eta kasu bakoitzean ordainagiriak erantsiko dira, mota honetakoak izan daitezkeenak: bankuko gordekinak; hornitzaileak sinatutako eta zigilatutako fakturak, “ordaindua” zigilua dakartela; fakturari erantsitako erosketa tiketa, edo bertze edozein agiri, dagokion faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen badu. Aurreko guztiaren fotokopiak erantsiko dira, jatorrizko agirien hurrenkera berean.

10.2. Oinarrizko kirolerako denboraldiko jardueretan parte hartzeagatik eskuratzen diren diru-laguntzen kasuan, onuradunek, gainera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko kontua:

–Diruz lagundu den jardueraren kariaz ordaindu diren gastuen faktura/ordainagiri guztien zerrenda zenbakatu eta zehaztua, 7.2 puntuan bildutako balorazio irizpideen arabera eta diruz lagundutako kontzeptuei dagokienez bakar-bakarrik. Eredua V. eranskinekoa da.

–Eskatzaileak ordaindutako gastuen faktura/ordainagiriak, emandako laguntzaren bezainbatekoak edo hortik goitikoak, aitzineko paragrafoan eskatzen diren fakturen zerrendari dagozkionak, eta horien frogagiri gisa. Fakturan aurkeztutako zerrendan berari dagokion zenbatekoa agertuko da, eta kasu bakoitzean ordainagiriak erantsiko dira, mota honetakoak izan daitezkeenak: bankuko gordekinak; hornitzaileak sinatutako eta zigilatutako fakturak, “ordaindua” zigilua dakartela; fakturari erantsitako erosketa tiketa, edo bertze edozein agiri, dagokion faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen badu.

10.3. Onuradunek Udalari erakutsi beharko diote jasotako dirua diru-laguntza funtsatu zuen helburua betetzeko erabili dutela eta, orobat, diruz lagundutako jarduera edo egintza gauzatu dela; udal zerbitzuek ikusten badute beharrezkoa dela egiaztapenak egitea, onuradunek utzi beharko diete.

10.4. Emandako laguntzen gainean udal zerbitzuek frogapen eta finantza-kontrolaren arloan egiten dituzten egintzei men egitea.

10.5. Tuterako Udalaren logotipo ofiziala agertu beharko da, nahitaez eta ageriko lekuan, programetan, afixetan eta diru-laguntza eskuratu duen jarduerak iragartzeko erabilitako gainerako propaganda moduetan, eta horregatik ez da deus ordainduko. Logotipoa Kirolak Kudeatzeko Zentroari eskatuko zaio. Baldintza hau ez betetzeak ekarriko du diru-laguntza murriztea deialdi honen 12. oinarrian agertzen den ehunekoan.

10.6. Xede bererako bertzelako diru-laguntza edo diru-sarrerarik eskuratu bada, Kirolak Kudeatzeko Zentroari jakinaraztea, edozein administrazio, pertsona edo entitatetatik etorririk. Halakorik ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratu ez duela dioena (VI. eranskinarekin bat).

11.–Diru-laguntza ematen duen administrazioaren betebeharrak:

11.1. Jarduera gauzatu dela eta diru-laguntza biltzeko oinarri izan diren baldintzak bete direla egiaztatzea; jarduera egiteak zer diru-sarrera eta gastu ekartzen dituen ikustea.

11.2. Nolanahi ere, diru-laguntzaren onuradunak aurkeztutako froga horiekin batera, dagokion udal teknikariak sinatutako balorazio txostena egonen da.

11.3. Egintzak jakinarazteko eta zuzenketak bidaltzeko, baita Udalaren eta deialdi honi lotu zaizkion kirol elkarte edo entitateen arteko harremanetarako, ontzat emanen da posta elektronikoaren bidezko jakinarazpena.

12.–Laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntza emateko erabakia aldatuko da diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, aitzinetik jakinarazi gaberik, bertze administrazio, pertsona edo erakunde publiko edo pribatu batzuen diru-laguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira.

Orobat, diru-laguntza murriztuko da egiaztatutako gastuak diruz lagundutakoak baino gutiago izan badira.

Ondoko kasu hauetan ere bidezkoa izanen da hartutako kopuruak itzularaztea, eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte sortutako berandutza-korrituak ere eskatzen ahalko dira:

a) Programaturiko jarduerak gauzatzen ez direnean. Halakoetan, onuradunak kobratu duen aurrerapena itzuli beharko du Udaleko Diruzaintzan, beranduenez jarduera egin behar zen egunaren biharamunean. Hala egiten ez badu, behar den espedientea irekiko da eta interesak likidatuko dira.

b) Frogagiria ezarritako epetik kanpo aurkeztea. Emandako diru-laguntza baliogabetzea ekarriko du horrek, baita laguntzatik lidikatu denaren %75 itzuli beharra ere, interesen erreklamazioaz gain, aipatu bezala.

c) Diruz lagundutako jardueretan Udalak baimendu gabeko aldaketak egiten direnean.

d) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.

e) Diru-laguntza eskuratzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

f) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.

g) Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

h) Diruz lagundutako jardueraren kostuaren muga gainditzen denean, onuradunak bateragarriak diren diru-laguntzak batuz; muga horretatik goitiko zenbatekoari erreparatuko zaio.

i) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.

j) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzen zaizkienean eta horiei men egin beharra betetzen ez denean.

10.5 oinarrian ezarritako betebeharra ez betetzeak diru-laguntzaren zenbatekoa %25 murriztea ekarriko du.

Organo emaileak hartuko du diru-laguntza itzultzeari buruzko erabakia, aitzinetik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

Ez zaio diru-laguntzarik emanen, entitatea premiamendu bidez kobratzeko prozeduretan nahasirik badago, zorrak izateagatik toki entitatearekin, Udalaren Ur Batzordearekin eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekin, harik eta zor horiek egiazki ordaintzen eta kitatzen diren arte.

Erranak erran, Tuterako Udalak ofizioz kitatu ahal izanen ditu, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, edo horien parte bat, diru-laguntza horiek zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

13.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen bigarren xedapen iragankorraren 4. puntuan, lege horren IV. tituluan eta lege hori garatzeko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarritakoari lotuko zaizkio diru-laguntza eta laguntza publikoen arloko arau-hauste eta zehapenak, baita Tuterako Udalaren kasuan kasuko udal aurrekontua betearazteko oinarrietan xedatuari ere.

14.–Diru-laguntzen araudia.

Oinarri hauez gainera, diru-laguntza hauen araudia izanen da: Tuterako Udalaren kasuan kasuko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, hura garatzeko Erregelamendua eta horiekin bat heldu den legeria.

I. ERANSKINA

Urte naturalean Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun
eta/edo ekitaldi puntualak antolatzeko laguntzak

Identifikazio datuak:

Entitate antolatzailea: ............................... IFK

Kirol mota: .......................... Herria:

Helbidea:

Telefonoa: ............. Faxa: Helbide elektronikoa:

Web orria:

Harremanetarako pertsona, jakinarazpenetarako: ............................... NANa: ....................................

Helbidea: .................................... Herria:

Telefonoa: Faxa: Helbide elektronikoa:

Oharra: hemengo lauki guztiak bete behar dira.

Proiektuaren deskribapena:

Izena:

Helburuak:

Egin beharreko jarduerak:

Tokia:

Hasiera eta amaiera datak:

Aurreikusitako parte-hartzaile kopurua:

Aurreikusitako publizitate bidea (markatu beha dena):

Afixa.

Liburuxka.

Prentsaurrekoa.

Beste batzuk.

Web orria.

Halakorik edukiz gero, web orriaren helbidea:

Bertze datu interesgarri batzuk:

GASTUEN AURREKONTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

Kirolari, teknikari edo zuzendaritzakoen dietak

Joan-etorriak eta mantenua

Arbitrajeen ordainketa

Federazio kuotak

Azpiegiturako eta antolaketako gastuak

Bestelako gastuak, azalduak eta zehaztuak

Ezustekoak

AURREIKUSITAKO GASTUAK, GUZTIRA

Oharra: datuen egiaztagiriak aurkezteko aukera izan behar da.

DIRU-SARREREN AURREKONTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo besteren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko beste sistema batzuk

Beste administrazio publiko batzuen diru-laguntzak

Beste diru-sarrera batzuk

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

Oharra: inprimaki hau letra larriz bete behar da. Proiektua deskribatzeko beste edozein datu, edo hura garatzeko behar direnei buruzkoa, agiri erantsi gisa gehitzen ahalko da.

Tuteran, ...(e)ko ..........aren .......(e)an

(Lehendakariaren izena (Zigilua) (Diruzainaren izena

eta sinadura) eta sinadura)

Jardueraren egiazko emaitzen kontua:

GASTU ERREALAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERA ERREALAK, GUZTIRA

BALANTZE EKONOMIKOA

Behean sinatzen dugunok konpromisoa hartzen dugu dokumentazio osagarria aurkezteko, deialdian ezarritako moduan eta halabereko epeetan.

Tuteran, ...(e)ko ..........aren .......(e)an

(Lehendakariaren izena (Zigilua) (Diruzainaren izena

eta sinadura) eta sinadura)

II. ERANSKINA

Oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa, denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko

Identifikazio datuak

Entitatea: .......................................... IFK:

Kirol mota: .......................... Herria:

Helbidea:

Telefonoa: ............. Faxa: Helbide elektronikoa:

Web orria:

Harremanetarako pertsona, jakinarazpenetarako:

–................................................. NANa:

Helbidea:

Telefonoa: .............. Faxa: Helbide elektronikoa:

Herria:

Oharra: Nahitaez bete behar dira laukitxo guztiak.

Proiektuaren deskribapena:

Izena:

Helburuak:

Talde edo kirolari kopurua:

TALDEA/KIROLARIA

KATEGORIA

NORGEHIAGOKA MOTA

MAILA

Gastuen aurrekontua diruz laguntzen ahal diren kontzeptuetan:

KONTZEPTUA

KOPURUA (eurotan)

–Norgehiagokan izena ematea, lizentziak eta federazioko bertze kuota batzuk

–Bidaien gastuak

–Bidaietan ostatatzeak eta otorduek dakartzaten gastuak

–Material suntsigarria eta kirol ekipamendua

–Monitore/entrenatzaileen kontratazioa

–Udalaren kirol instalazioen erabilera

–Udaleko Kirol Osasunaren Zerbitzua erabiltzea

DIRUZ LAGUNTZEN AHAL DIREN GASTUEN AURREKONTUA, GUZTIRA

Tuteran, ...(e)ko ..........aren .......(e)an

(Lehendakariaren izena (Zigilua) (Diruzainaren izena

eta sinadura) eta sinadura)

III. ERANSKINA

Izena: ..............................................................................., adinez nagusia, IFZ: ......................, honen ordezkaria: ......................................................................, IFZ: ...............................

Zin egiten dut:

Ez dela aldaketarik izan ez elkarte edo entitatearen estatutuetan, ezta klubaren ordezkaritzan ere.

Eta jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan Tuterako Udalaren aitzinean, aitorpen hau luzatu eta sinatzen dut.

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an

Sinatua ..........................................

IV. ERANSKINA

Udalaren kirol materialaren erabilera lagatzeko eskaera

Izena: ......................................................................................................................................................... NANa: ………………….., honen ordezkaria: ………………………………………., IFZ: …………………….,

Honako honen bidez, ESKATZEN DUT udalaren material eta/edo lokal hauen erabilera lagatzeko, denboraldian oinarrizko kirolaren sustapenean erabiltzeko:

MATERIALA

DESKRIPZIOA

UNITATEAK

Bizikleta

Errepideko bizikleta, 500 mm-ko gurpila duena

Errepideko bizikleta, 550 mm-ko gurpila duena

Errepideko bizikleta, 600 mm-ko gurpila duena

Errepideko bizikleta, 650 mm-ko gurpila duena

Errepideko bizikleta, 700 mm-ko gurpila duena

Piragua

Wild River mota

Philo mota

Hastapeneko K1

Sevilla 70 mota

Sevilla 80 mota

K2 piraguak

K4 piragua

K1 piragua urdinak

Txalekoak

Salbamendu-txalekoak

Palak

Plastikozkoa, gorria

Karbono zuntzezkoa

Biltegia

Ribotasen, piraguak altxatzeko

Biltegia

Patinodromoan, bizikletak altxatzeko

Eskatzaileak konpromisoa hartzen du denboraldian oinarrizko kirola sustatzeko diru-laguntzen deialdi publikoan biltzen diren baldintza guztiak betetzeko.

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an

Sinatua ..........................................

V. ERANSKINA

Diruz laguntzen diren kontzeptuengatik eskuratutako
diru-laguntzaren faktura/ordainagirien zerrenda

–Norgehiagokan izena ematea, lizentziak eta federazioko beste kuota batzuk:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Bidaien gastuak:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Bidaietan ostatatzeak eta otorduek dakartzaten gastuak:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Material suntsigarria eta kirol ekipamendua:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Monitore/entrenatzaileen kontratazioa:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Udalaren kirol instalazioen erabilera:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

–Kirol Medikuntzaren Zerbitzua erabiltzea, osasun azterketetarako, lesioen tratamendurako etab.:

KOP.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Zenbat euro

Tuteran, ...(e)ko ..........aren .......(e)an

(Lehendakariaren izena (Zigilua) (Diruzainaren izena

eta sinadura) eta sinadura)

VI. ERANSKINA

Zinpeko aitorpena, beste diru-laguntzarik ez dela eskuratu dioena

Izena: ................................................................................................................................................. NANa: ………………….., honen ordezkaria: ………………………………………., IFZ: …………………….,

Zin egiten dut:

Beste inolako entitateren diru-laguntzarik ez dugula eskuratu Udal honi laguntza eskatu dion jarduerengatik diru-laguntzen deialdi honetan.

Eta jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan Tuterako Udalaren aitzinean, aitorpen hau luzatu eta sinatzen dut.

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an.

Sinatua ..........................................

VII. ERANSKINA

Kirol instalazioetan eremuak publizitatea jartzeko lagapenerako eskaera

Izena: ............................................................................................................. NANa: …………..................................……..........….., honen ordezkaria: ………………………………………., IFZ: ……………...........……….,

Honen bidez, ESKATZEN DUT ............................ inguratzen duen hesian eremuak laga dakizkidala, publizitatea ustiatzearen bidez diru-sarrerak lortzeko, horrela kirola sustatu ahal izateko ............ denboraldian

Eskatzaileak konpromisoa hartzen du diru-laguntzen deialdi publikoan biltzen diren baldintza guztiak betetzeko, bai eta balorazio irizpideen eta baremoaren arabera beharrezkoak diren agiriak aurkezteko ere.

Eta jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan Tuterako Udalaren aitzinean, aitorpen hau luzatu eta sinatzen dut.

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an

Sinatua ..........................................

Iragarkiaren kodea: L1407709