109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2014ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2014ko aurrekontuan 2. aldaketa egitea, kreditu berezia sortuz Ribaforadako Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan, baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko dena, Udalaren 2013ko aurrekontuaren likidazio espedientetik.

Hasierako onespen hori maiatzaren 14ko 92/2014 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontuko aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 340.000 euro.

Finantzabidea:

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 340.000 euro.

Ribaforadan, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1407901