109. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza, Herrilurren gainekoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2014ko maiatzaren 26ko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Garinoaingo herrilurren gaineko ordenantza berria.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Garinoainen, 2014ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1407759